Idiazabalen hamaika zinegotzi aukeratuko dituzte herritarrek maiatzaren 22an; horietatik bat alkate izendatuko dute gero. Lau taldek aurkeztu dituzte zerrendak, baina bi dira herritarrek osatutakoak: Bildu eta Izal Bai. Bilduk parte-hartzea sustatuko duen Udala proposatzen du, «irekia, gardena, gertukoa». Hirigintza alorrean, 1987ko Arau Subsidiarioak daude indarrean, eta arau berriak behin betiko bukatu behar dira Bilduren ustez. Etxebizitzaren gaian, etxe hutsen erabilpenari eman nahi dio lehentasuna Bildu koalizioak. Etxebizitza tasatuak ez ezik, alokairuzkoak eraikitzea ere aztertu nahi du. Bilduren ustez gizarte zerbitzuak ezezagunak dira askorentzat, eta horiek ezagutzera eman behar dira. Etorkinen integraziorako harrera plana sortu behar da, eta generoen arteko desberdintasunari «modu integralean» erantzun behar zaio. Lehen sektoreari «besteei bezalako garrantzia» eman behar zaio. Bilduren iritziz, Idiazabalek garapen handia izan du azken urteetan, baina lotarako herria bihurtu ez dadin bizitza sozialaren eta komertzialaren aldeko apustua egin behar da. Bestalde, langabeziaren eta murrizketa sozialen aurrean «Udalak jarrera aktibo batekin erantzun behar du». Bilduk pentsatzen du gazteria Idiazabalen oraina eta etorkizuna dela. «Horregatik, egun bizi duen egoeraren aurrean, arlo desberdinak jorratzen dituen gazte politika garatzea ezinbestekoa da». Kulturari dagokionean, Bilduren ustez kultura plan bat definitu behar du Udalak, eragileekin eta kultur taldeekin batera. Euskara ikasi eta erabiltzeko eskubidea bermatu behar dela ere esaten [...]
Etiketen Fitxategia | bildu
Zaldibian bi hautagaitza eratu dituzte herrikoak, Bildu eta Zaldibian Herrigintzan
Zaldibian errotik aldatu da maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako perspektiba, duela lau urtetik. Ezker abertzaleko Bildu koalizioak «kultura politiko desberdineko jendea» batu du zerrendan. Bestetik, EAJren inguruko Zaldibian Herrigintzan hautesle elkargoa eratu dute herrian. Bederatzi zinegotziko udalbatza osatzeko bi indar horiek izango dira, nahiz PPk eta PSE-EEk ere hautagaitzak aurkeztu dituzten. Bildu Bilduk «herriarekin herriarentzat» lan egiteko «eredu berria» ekarri duela dio programan, «ezkerreko eta abertzale diren indarrak biltzeko helburuarekin». Joxean Etxabe du alkategai. Hirigintzaren alorrean, arau subsidiarioen lanketa aurrera doala eta horiek amaitzeko asmoa agertu du Bilduk. Ibarguren Azpi, Zelaa eta Errementari eremuetan etxeak eraikitzeko bidea jarrita, nahikoa izango dela aurreratu dute. Uraren kudeaketa «ongi aztertu» eta hobekuntzak egiteko garaia da. Obrei «jarraipen zuzena» egiteko konpromisoa agertu du, «Kanpandegi atzeko lurzoruaren egoera kaskarra» errepika ez dadin. Kultur eragileekin elkarlan guneak sortu, haurren kirol eskaintza zabaldu eta filosofia parte-hartzailea indartu, eta kirol azpiegiturak mantentzea izango da lana. Euskaran, Uematik sustatutako ildoa hartuko dute ardatz. Auzolana indartu, merkataritza txikia bultzatu, eta krisi garaian udal langileen zuzeneko kontratazioa lehenetsi du. Bilore lantegian kutsadura ezabatzea da Bilduk programan sartu duen beste gaietako bat. Ingurumenarekiko errespetua eta oreka dira lehen sektorearen eta baserriaren arlorako oinarriak. Zaldibian Herrigintzan: enpresentzat kokalekua behar Zaldibian Herrigintzan hautes elkarteak «esperientzia, [...]
Ataunen bi hautagaitza sortu dituzte herrian, Bildu eta Herrigintza
Goierriko herri ertain gehienetan bezalaxe, Ataunen ere herrian bertan sortutako bi hautagaitzaren artean erabakiko dute ataundarrek hurrengo legealdian udaleko bederatzi zizeiluak nork beteko dituen. Bildu eta Herrigintza hautagaitzak osatu dituzte herrian bertan, nahiz eta han ere PSE-EE eta PP ere azaldu diren. Herrigintza Herrigintzaren zerrendan buru Bittor Oroz doa, azken bi legealdietan alkate izana. EAJren eta Aralarren babesa du. Energia iturri berriztagarrien azpiegiturak eraikitzea izango da hautes elkargoaren helburu handienetakoa; herriko basoetako egurra enplegatuko duen biomasa zentrala errota hidrauliko txikiak dira proiektuaren ardatz, argindarra sortzeko. «30 enplegu eta udalari urteko 500.000 euroko» diru iturria emango diola aurreratu du Herrigintzak. Hirigintzan, arau subsidiarioak berritzea legealdiko lantzat hartu du. Bestetik, herritarren bilgune plazek izan behar dutela, eta berritzeko Aiakoa geratzen denez hari ekiteko asmoa du Herrigintzak. Azpiegituretan, kanpoko igerilekuak bukatzea, San Martinen kultur etxea egokitzea, herriko ur sarea eta argiteria berritzea, San Gregorion aparkalekua edota komunikazioko banda zabala hari bidez dira asmoak. Udal kudeaketan «ahal bada zorrik ez» egitea da helburua aurrerantzean ere. Kontuak «garbi» eta zergak bizimoduaren igoeraren arabera «aldatu» nahi ditu. Basoen kudeaketa iraunkorra bultzatzeko Agauntzan eta Marumendin antolamendu plana berritu, eta Aitzarterako plan teknikoa egiteko asmoa du, besteak beste. Baserri bideen katalogoa eta herri ondarearen inbentarioa ere egin nahi [...]
“Udal kudeaketa eredu berria” jarriko du martxan Bildu koalizioak Ordizian
Ordizian “aro berri bat ireki” nahi du Bilduk, eta horretarako tresna nagusia «udal kudeaketa eredu berria» ezartzea izango da. “Udalaren funtzionamendua demokratizatu eta herritarren benetako parte hartzea bultzatu nahi dugu”. Eredu hori abian jartzeko herriko kultur, kirol eta aisia taldeetako pertsonak bildu dituzte «lan talde zabaletan», koalizioak dioenez. Herri programa gaika azalduko dute aste honetan, egunero bilerak eginez. Atzo arratsaldean bertan, kirolari buruz aritu ziren Barrenan, herriko kirol talde eta norbanakoekin. Ostiralean, berriz, ekitaldi politikoa eta festa egingo dituzte Plaza Nagusian, 20:00etan. Kudeaketa eredu berri horretan “gardentasuna” izango du ikur Bilduk, “bai aurrekontuak erabakitzerakoan eta baita kontratazioetan ere”. Zer politikari segi erabakitzerakoan, “ikuspegi integral eta estrategikoa” izango du Bilduk. “Ordiziaren zerbitzurako Ordiziaren garapena bultzatuko dugu”. Udal politikaren ardatzak Lau dira Ordiziako Bilduk udalera eraman nahi dituen printzipio eta konpromiso politikoak: elkarlana, emakumea, euskara eta iraunkortasuna. “Sentsibilitate ezberdinetako gizon eta emakumeok Bildun bat egin dugu, batzen gaituena lehenetsi dugulako. Printzipio politiko garbiek presente egon behar dute udalaren jardunetan”. Elkarlan horren barruan, gazteekin lankidetzan aritzea lehenesten du Bilduk. “Gazteak herritar oso gisa hartu behar ditu udalak”. Bilduren arabera, gazteek edozein herritarren “behar berberak” dituzte, eta behar horiei aurre egiteko “politika espezifikoak” sustatu beharko lituzke udalak. “Udalak gazteekin elkarlanean jardun behar du, beti [...]
Rosa Mari Urkia da Bilduren alkategaia Ormaiztegiko Udalerako
Rosa Mari Urkia da Bilduren zerrendaburua Ormaiztegiko Udalerako. Urkiarekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Aitor Iraetak, Iñigo Mendiak, Ekaitz Zuloagak, Lierni Ormazabalek, Miren Arantxa Urbiztondok, Eneko Mujikak, Maixabel Garciak, Amaia …
Bilduk gaikako bilerak egingo ditu datorren astean Ordiziako eragileekin
Ordiziako Bilduk gaikako hainbat bilera egingo ditu datorren astean haien hauteskunde programa herriko gizarte eragileekin partekatzeko. Bilera sorta hori herriko kolektibo, elkarte eta norbanakoei Bilduren asmoen berri emateko direla adierazi dute, et…
Bilduk Ordizian egingo du Goierriko ekitaldi nagusia
Bildu koalizioak Ordizian egingo du udal eta foru hauteskundeetako ekitaldia nagusia. Datorren asteartean, hilak 17, izango da, 19:30ean, Plaza Nagusian. “Goierrin ere herritar ezkertiar eta abertzale ugari gaude Bilduk udaletara eta eskualdera e…
Zumarragako Bilduko hautagaiak azokan izango dira bihar
Zumarragako Bilduk bihar hauteskunde kanpainaren barruko ekitaldia egingo du. 11:00etatik aurrera, alderdiko zenbait ordezkari Zumarragako plazan izango dira.
Bilduk ekitaldia egingo du igandean Segurako plazan
Bilduk ekitaldia egingo du igandean, maiatzaren 15ean Segurako plazan, 13:00etan. Bertan izango dira Segurako Udalerako hautagaiak. Txalaparta doinuak, bertsoak, kantak, eta dantza saioa egingo dituzte ekitaldiaren barruan. Hautagaiek hitz batzuk eging…
Bilduri babesa emateko argazkiak aterako dituzte gaur arratsaldean
Beasaingo Bilduk, koalizioari babesa emateko argazkiak aterako ditu gaur, 18:30etik aurrera Bideluze plazan eta Gernika pasealekuan. Atxikimendua eman nahi duenak argazki bat aterako du BilduBeasain kartelarekin.
Ahalik eta beasaindar gehienen argazkia…
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
Goierriko blogariak
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- Gutxinaka-gutxinaka: jolasaren garrantzia TTiKLiK!ELKARGUNEAn: UZTAILAK 6… GUTXINAKA-GUTXINAKA TTIKLIK ELKARGUNEAN!! Larunbat osoa familiei zuzenduta...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- Zaha goza: Asteburuan Zaragozan izan gera, lagunak bisitatu, origami erakusketa eder bat ikusi eta marrazteko a...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- kutin: iz. Txerri txikia. Orotariko Euskal Hiztegian: “Cerdo pequeño” Asp Gehi. Iduri zerrama...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Jon Olano posted an update 32 minutes ago
Artikulu gogorra idatzi du Enric Julianak La Vanguardian EAJren kontra: ”Euskadi contra Catalunya” http://www.lavanguardia.com/politica/20130519/54373639712/enric-juliana-euskadi-contra-catalunya.html
-
Jon Olano posted an update 39 minutes ago
Gaur hasiko dituzte Donostian Atotxan autobus geltoki berria eraikitzeko lanak.
-
Jon Olano posted an update 42 minutes ago
CSN Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak gaur aztertuko du Garoñako zentrala ez ixteko eskaera. Nuclenorrek Espainiako Gobernuari eskatu zion bertan behera uzteko zentrala ixteko agindua, eta horri buruz eztabaidatuko du gaur CSNk.
-
Eskunabarra posted an update 10 hours, 15 minutes ago
Larrain dantza Donostiako Bulebarrean herri dantzari amaiera emateko hileko 3. igandero azken urtetan:
-
Eskunabarra posted an update 10 hours, 17 minutes ago
Herri dantza zoragarria Donostiako Bulebarrean azken urtetan
Array
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...








