Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | bildu

Ormaiztegiko Udalak kultur etxeko habeak aldatu behar ditu

Ormaiztegiko Udalak aurtengo aurrekontua onartu ditu, Bildu eta Orbelen aldeko botoekin. OHTk, berriz, aurka bozkatu du. Gizarte Zerbitzuetako aurrekontua eta herriko elkarteei eskaintzen zaizkien diru-laguntzak mantendu ahal izateko, iaz baino %23 gutxiago bideratuko da inbertsioetara. Obra nagusia kultur etxean egingo da. Rosa Mari Urkia alkateak kultur etxeko habeak aldatu behar dituztela aipatu du. «Eraikin ederra [...]

Asteburuko herri galdeketak ez du zilegitasunik udal gobernuarentzat

Legazpiko udal gobernuarentzat herri galdeketak «ez du zilegitasunik, ez sinesgarritasunik», Kepa Urtzelai alkateak esan duenez. Herritarrei galdetzea «ongi» iruditzen zaiela adierazi du, udalak galdeketa gauzatzeko «erraztasun guztiak» eman dituela gaineratuz. Herri galdeketa antolatzeko moduekin ez datoz bat, eta ez dute bertan «parte hartuko». Negoziaketa mahaian «hain gertu» egon eta gero, udal gobernua «kontatu hartu ez [...]

Biktima guztien aitortza egin du Lazkaoko Udalak, mozio batean

Lazkaoko Udalbatzak Euskal Herriko gatazkaren ondorioz biktima diren guztien aitortza egiten duen mozio bat onartu du, Bilduren babesarekin. Udal gobernuko taldeak Juan Antonio Arruabarrenaren aipamena egin du biktima horien artetik. EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako mozio bateratu baten erantzun gisa sartu zuen berea Bilduk; koalizioko zazpi hautetsien botoekin atera zen aurrera; EAJko bost zinegotziak abstenitu egin [...]

Bilduk eta PSE-EEk 13,8 milioi euroko udal aurrekontua adostu dute

Bilduk eta Aralarrek osatzen duten udal gobernuak gaur aurkeztuko du 2013rako aurrekontu proposamena, osoko bilkuran. Atzo arratsaldean jakinarazi zutenez, «akordioan oinarritutako aurrekontua» izango da; izan ere, alderdi guztiekin bildu eta gero, azkenean PSE-EErekin lortu dute akordioa. Egoera ekonomikoak eragina izan du kontuak osatzerako garaian, eta udalak 13,8 milioi euroko diru poltsa izango du. Udal gobernuak azaldu [...]

Bilduk batzarra egingo du gaur Olaberrian, arau subsidiarioei buruz jarduteko

Olaberriko Bildu alderdiak batzar irekia egingo du gaur, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan, Etorkizuneko Olaberria gaitzat hartuta. Olaberriko Plan Orokorra eta arau ordezkatzaileei ipinitako alegazioak izango dituzte hizpide. Udala arau subsidiarioak aldatzeko prozesuan ari da.
Bilduk ohar batean jakinarazi duenez koalizioa …

PSE zergen bileretara ez zela joan dio Bilduk, jasotako kritikei erantzunez

Lazkaoko PSE-EEk 2013ko ordenantza fiskalen aurka botoa eman eta prentsan horiek kritikatu ondoren, udal gobernuan dagoen Bilduk erantzun egin dio, esanez alderdi horren zinegotzi bakarrak ez duela ezer proposatu. Are gehiago, ordenantzak lantzeko bost…

Ordizia ere zero zabor bidean jarri da

Ordiziako Udalak “etengabeko urratsak” emango ditu aurrerantzean Ordizia “zero zabor lurraldea bihurtzeko bidean”. Udalbatzak atzo onartu zuen atez ateko hondakin bilketa sistema lehenesten duen mozioa Bilduko zazpi hautetsien aldeko botoarekin. EAJko bost zinegotziek eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuten. Aretoa bete-bete eginda zegoen. Goierriko 22 herrietatik mozio hori onartu duen zortzigarren herria da Ordizia. Onartutako mozioaren lehen puntuak jasotzen duenez, Ordiziako Udalak ahalik eta hondakin gutxien sortzeko azterketa abiatuko du Sasieta Mankomunitatearekin, eta bigarrenaren arabera, herriko familien artean konpostatze kanpaina zabala egitea adostu du mankomunitatearekin. Hirugarrenak honela dio: “Ordiziako Udalak ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen hiri hondakinen bilketaren alde egiteko konpromisoa hartzen du, eta %80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra atez ateko bilketa da egun”. Azkenik, Sasietarekin lan-batzorde bat sortzeko eskaera egin du. Oposizioa aurka Oposizioko bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, mozioaren aurka bozkatu zuten. EAJko Jose Migel Santamariak kontramozio bat irakurri zuen (gai zerrenda ez zegoen, eta ez zen bozkatu), eta materia organikoa biltzeko bosgarren edukiontziaren aldeko jarrera adierazi zuen: “Indarrean dagoen hondakin bilketa sistemaren alde gaude. Uste genuen eztabaida hori gaindituta genuela. Guk bisio integral bat aurkezten dugu, ez bisio partzial bat”. Orain arteko ereduaren jarraitzeko, kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta heziketa dira gakoak, [...]

GUTUNA: “Udal aldizkaria aitzakia hartuta” (Bildu)

Oposizioko lau taldeek udal aldizkaria aitzakia hartuta eskaini diguten argazkiaz, honako argibideak eman nahi ditu Bilduk. Lehenik eta behin, oso kuriosoa da oposizio osoa udal aldizkarian eskaini zaien iritziak emateko aukerari uko egiteko elkarturik ikustea. Gure iritziz, udala ordezkatzen duten alderdien egin beharra da herritarrei azaltzea gauzatzen diren proiektu garrantzitsuenen gainean zein iritzi duten eta udalean zein jarrera defendatuko duten. Aurreko gobernuko aldizkarian ez zegoen horrelako aukerarik, eta orain, hori ematea gaizki dagoela eta aldizkariaren helburua perbertitzea dela esatea ulergaitza da edonorentzat. Aldizkaria egiteko hautatze prozesua ez omen zaie gustatzen, Beasaingo enpresarik gonbidatu ez delako. Baina ez dute esaten aurreko aldizkaria egiten zuen enpresa ere ez zela Beasaingoa, jeltzaleek Gipuzkoan zituzten udal gobernu askoren aldizkariak egiten zituztela eta kontratazio prozesurik egin gabe era irregularrean egon zela lanean. Aldizkariaren gaiak aukeratzerakoan ados ez daudela diote, eta hori zilegi da. Hala ere, hau da udal kudeaketan oposizioak inongo ardurarik hartzen ez duen lehen legealdia, behin eta berriz eskaini izan zaien arren. Horrek ezinbestean perspektiba galera dakarkio oposizioari. Azkenik eta oposizioak eskaini digun argazki berri honetaz esango genuke, arduragabekeria dela udalean inongo konpromisorik hartu nahi izan gabe, behin eta berriz boikota eta blokeoaren aldeko hautua egitea. Bildu dute jomuga, baina benetako kaltetuak beasaindarrak [...]

Plan estrategiko baten beharra aldarrikatu du PSEk

Ordiziaren beharrak zehaztuko dituen plan estrategiko bat diseinatzeko eskaera egin dio Iñaki Dubreuil PSE-EEren Ordiziako zinegotziak udalari, prentsa ohar bidez. Udal gobernuak –Bilduk du gehiengoa– «urtebete geldituta» daramala uste du Dubreuilek, eta «lanean hasteko garaia» dela gogorarazi die. Urtebete da oraintxe Bilduk Ordiziako alkatetza hartu zuenetik, eta PSE-EEren iritziz, «ezin okerragoa» izan da agintaldiko lehen urtea. «Okerrena da beste hiru urte geratzen direla. Ezinbestekoa da herriaren beharrak eta lehentasunak zehaztuko dituen programa bat egitea, eta bide batez norabide jakin bat zehazten hastea ere». «Lana sustatzeko planik ez» PSE-EEren lehentasuna lanpostuak sortzea, ekonomia biziberritzea eta komertzioa dinamizatzea dira, Dubreuilek esan duenez, eta udalari kritika egin dio esanez martxan jarritako plan bakarra Eusko Jaurlaritzak Lanbideri eskaintzen dion 4.000 Planaren bidez hamasei langabetu kontratatzea izan dela. «Bilduk ez du jaso aurrekontuetan lana eta ekonomia sustatzeko planik, ezta langabeziaren aurkako planik ere». Horrez gain, Bilduri «koherentzia eza» ere egotzi dio, udaletik kanpo edo agintean daudenean «irizpide ezberdinak» erabiltzen dituztela salatuz. «Beste alderdiek konfiantzazko norbait kontratatzen genuenean erabat deitoragarria zen, eta orain batere lotsagorritu gabe liberatzen dute zinegotzi bat eta Majorirako aholkulari bat». Udalak atez ateko bilketa sistema ezartzeko duen asmoa ere kritikatu du Dubreuilek.

Goierriko Bilduko alkateak ere Nafarroan erraustegia ezartzearen aurka azaldu dira

Goierri, Arabako lautada eta Sakanako alkateek emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute bakoitza bere erkidegoko arartekoarengana joko dutela, Nafarroako Gobernuak erraustegia ezarri nahi duela uste dutelako. Erabaki hori “gure eskualdeetako herritar…