Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | berrikuntza

Lorteken eraikin berria, barrutik

Hamar egun beteko ditu gaur IK4-Lortek teknologia zentroak eraikin berrian. Uztailaren 16an ireki zuten hiru solairuko egoitza, Ordizian, Goierri Berrikuntza Gunean. Lortekek ia hamar urteko ibilbidea du —2002ko azaroan sortu zuten— lotura teknologien esparruko ikerkuntza eta garapenean. Zazpi milioi euroko inbertsioa egin dute. 50 langile ditu gaur egun, %65 goi mailako unibertsitate lizentziadunak, eta horietatik %20 doktoreak. Etorkizunean lan-taldea 90 edo 100 laguneraino haztea aurreikusten du. Goierriko eta inguruko enpresak —CAF, Arcelor Mittal, Fagor, Orkli, Ampo, Eredu, Orbea…— dira Lorteken bazkide. Kapitalaren «%100 pribatua» du, Jose Antonio Etxarri zuzendari orokorrak dioenez. Mondragon Taldekoa da, nahiz eta kooperatiba izan ez. Enpresen behar teknologikoak asetzeko zerbitzua eskaintzen du Lortekek, lotura teknologiak eta konexio prozesuak garatuz. Mota askotako soldadura teknikak garatzen dituzte, enpresentzat sistemak eta makina bereziak sortuz. Guztiz ekipatutako hiru pisu Lorteken eraikineko atalaurrean sartu orduko, zentroak garatutako piezen lagin bat ikusiko du bisitariak, showroom-ean. Beheko solairua da nagusia; han dago ikertzaileen areto luze argitsua. Tailerra eta laborategiak ondoan daude, espazio zabaletan antolatuak. Lehen pisuan bulegoak, eta bigarrenean zuzendaritza daude. Ikertzaileen bulegoa jakintza esparru askotako teknikarien lantokia da. Rosa Arregiren Sorkuntza eztanda irudia da nagusi, hondoko horman. «Lorteken filosofia islatzen du», dio Etxarrik: «Pertsona taldea, ideia eta ilusio asko dituztenak. Ideiak ernetzen [...]

Lorteken egoitza berria inauguratu dute

Iazko otsailean hasi ziren Goierri Berrikuntza Gunean Lortek ikerkuntza enpresaren eraikin berria egiteko lanak, eta gaur, uztailak 16 egin dute inaugurazio ekitaldia, hainbat agintari politiko eta enpresa munduko ordezkari bertan zirela. Laser bidezko loturen teknologia ikertzeko gunea da Lortek, eta enpresei izaera berritzailea duten soluzio aurreratuak ematea da bere helburua. Duela bederatzi urte ekin zion bideari, eta urte hauetan Goierriko campuseko sail desberdinetan sakabanatuta eduki ditu egoitzak. 5.600 metro koadroko azalera du egoitza berriak, eta zazpi milioi euroko inbertsioa egin dute. Zortzi teknologia zentroetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) sustatzeko ahaleginean sortutako IK4 aliantza osatzen duten zortzi teknologia zentroetako bat da Lortek, eta euskal enpresatan gaitasun berritzaile eta lehiakorra indartzea du eginkizun nagusi. Orain urtebeteko datuen arabera, urtero 3,8 milioi euroko diru sarrerak ditu Lortekek, eta berrehun bezero inguru ditu, CAF, Indar, Ampo, Arcelor, Orkli, Gamesa, Estanda, Fagor eta Sener, besteak beste. Lorteken 5.600 metro koadroak honela banatuko dituzte: 1.800 metro koadro solairu piloturako, mila teknologia plataformen atalerako eta 800 bulegoentzako. Eraikuntza lanetara 5,35 milioi bideratuko dituzte, eta teknologia eta zientzia horniduretara 1,65. “Diru-sarreren %7 Lorteken bertan inbertitzeko saiakera egingo dugu urtero”, nabarmendu du Iñaki Otaño Lortekeko presidenteak. Lehendakariaren arabera, langile kopuru haziz joango da, eta [...]

Gastronomia sustatzea helburu

Eusko Jaurlaritzako Turismo saila produktu turistikoak sendotzeko egiten ari den ahaleginaren barruan, Goierrik «leku garrantzitsua» izango duela iragarri zuen Goiturrek joan den abenduan, eta ildo horretan, Goierri Gastronomika ekimena martxan jartzea izango da Goierriko turismo eragile nagusiak aurtengo du erronka nagusietako bat. Horrekin batera, kalitatea, irisgarritasuna eta berrikuntza bezalako gaiei jarraipena emango die, eta eskualdeko [...]