Lazkaoko Iturgaitzaga auzunean etxebizitzak eraikitzeko eta hiritartze lanak egiteko, Elosegi kaleko bi etxe zahar bota egin dituzte. Asteartean eraitsi zituzten 56 eta 58 zenbakidun etxeak, hiru solairukoak; goizean bat, eta arratsaldean bestea lurreratu zituen hondeamakinak. Bezperan alboko etxeordea suntsitu zuten. Denetariko salgaiak zituen denda bat egon zen behealde batean.
Etiketen Fitxategia | azpiegiturak

Atez ateko bilketa “egokia eta erosoa” da, jarrita dagoen hiru herrietako alkateen esanetan
Hondakinak biltzeko atez ateko bilketa sistema jarrita duten Goierriko lehen hiru herrietan balorazio positiboa egin dute alkateek. Bikoiztu baino gehiago egin da bereizita jasotzen dituzten gaien ehunekoa. Zaldibian %34ko birziklatze tasatik %78ra igaro dira eta Legorretan %33 izatetik %72ra. Itsasondon %83ko tasa lortu dute, baina hori lehen zuten sistemaren tasatik beherago dago (%88 zen). Baina [...]
Elosegitik saihesbidera irteteko kalea itxi dute
Lazkaoko Udaltzaingoak atzo itxi zuen Elosegi kalearen eta saihesbidearen arteko kalea. Fraide komentu paretik errepide nagusira ezingo da irten; aldiz, herrirantz sar daiteke, noranzko bakarrean. Apirilaren 19ra arte itxita egongo da.

Itsasondon gaur zabalduko dute haurren ludoteka
Herri bizitza sustatzeko egitasmoaren barruan, beste urrats bat egingo du gaur Itsasondoko Udalak. Sei urtetik hamarrera bitarteko haurrek erabiliko duten ludoteka zabalduko dute, ofizialki. Haurren parte-hartze zerbitzua deitu diote adin tarte horretakoen baliabide berriari. Udaletxe berrituaren plaza pareko lokal batean egokitu dute haurren ludoteka, Ibarre etxearen aldeko behebarruan. Beiratez inguratua, goxoa eta argia da. Asteazkenetan [...]
Iturgaitzagako zeharbidea itxi egingo dute astelehenean, bi asterako
Lazkaoko herrigunean, Elosegi kalearen eta Lazkaoko saihesbidearen arteko bidea noranzko batean itxi egingo dute, astelehenean. Apirilaren 19ra arte, mojen komentu paretik ezingo da saihesbidera irten. Aldiz, saihesbidetik herrirantz sartu ahalko da. Iturgaitzaga aldeko urbanizatze lanetan, uraren eta elektrizitate harien hodiak sartzeko lubakiak egingo dituzte, errepidea gurutzatuta.
Itsasondoko liburutegi berriko sarbidea, txartelarekin
Itsasondon otsailaren 22an inauguratu zuten liburutegi berria. Sarbidea elektronikoki kontrolatuta dago, eta erabiltzaileek txartel behar dute. Udaletxera joan eta orri bat bete behar da. Txartelarekin edozein ordutan sar daiteke liburutegira. Hiru hilabetero eguneratu behar da. Bibliotekan, haurrentzat txokoa, irakurtzeko mahaiak, KZgunea, ikasgela eta wifia ere jarri dituzte.
N-1 errepidea itxi egingo dute gauean, Legorretan
Duela aste batzuk izan zen luiziaren ondorenak konpontzeko, N-1 autobidea itxi egingo dute gaur gauean, Legorreta parean, Donostiarako noranzkoan. 22:00etatik 06:00etara zirkulazioa herrigunetik desbideratuko dute, Gi-2131 errepidetik. Eroritako lurrak kentzen eta malkarra egonkortzen jarraitu ahal izateko, hormigoizko hesiak tokiz aldatuko dituzte.
Zaldibiako liburutegian ale gehiago erosi dituzte
Karreane kultur etxean dagoen Zaldibiako udal liburutegiak funtsa aberastu du. Euskarazko zein gaztelaniazko azken argitalpenak eta liburuak erosi dituzte martxoan.
Itzuliagatik aparkamendu murrizketak Lazkaon
Euskal Herriko txirrindulari itzuliko 5. eta 6. etapak Lazkaotik igaroko direnez, nola zirkulazioan, hala aparkamenduan murrizketak izango dira. Ibilbidea itxi eta kale horietatik ezingo da ibilgailurik atera. Olaberritik behera, Santa Madalena, Mikelar, plaza eta Elosegi kalea zeharkatuko dituzte, Hiribarrendik Beasainerantz segitzeko. Ostiralean hiru aldiz igaroko dira txirrindulariak, eta moztu egingo dute zirkulazioa. 08:00etarako Mikelar 1etik [...]
Lazkaoko kiroldegia itxita egongo da larunbatean eta igandean
Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiak ezohiko ordutegia izango du Aste Santuko opor egunetan, bihartik astelehenera. Larunbata eta igandea itxita egongo da. Bihar (osteguna), etzi (ostirala) eta astelehenean 09:00etatik 13:00etara irekiko dute.
Gutunak
- Zertan dabil Zumarragako alkate jauna?
Ainitze Sudupe, Yolanda Estebanez eta Ines Mateos (ELAko…
Bideoak
- Title
- Metalgintza arloko lehen greba eguna
- Runtime
- 1:27
- Title
- Auto batek su hartu du Beasainen
- Runtime
- 0:22
- Title
- Lopez eta Muruaren aldeko jaialdia. 2013 ekaina
- Runtime
- 6:42
Laburrak
Goierriko blogariak
- TUTURRE (1282 m.) ALBITIK 2013/05/26: 1989 urteko Aste Santua zen. Garai hau izaten zen Ordiziako Balakataklin atseden aldiko taldeak auke...
- "Legazpi Hiria" lehiaketako Argazki erakusketa: Joan den ostiralean, ekainaren 14an, egin zen estatu mailako Argazki lehiaketa honi dagokion sari ba...
- Ekainak 22: Ekainak 22an sorpresa polita daukagu, ‘El Parto es Nestro‘-ko kide den Marga Paul...
- in concert: (photo Vanessa Blázquez-video Oihane Zabaleta)Atzo izan zen Gorka Hermosa soinujole handiaren 25. u...
- Bat eta Bat (VIII): Hemen duzue azken 1 eta 1a Beasaingo Loinaz jaiak eta gehienbat txozna lekuaren leku aldaketaren ing...
- Kristal hautsi bat marko baten barruan: Bizi dezagun harreman bat idealizatu gabe, bizimodu bat antolatzeke, eguna helbururik, gaua ametsik...
- Istoriotxo bat: Hurrengoa garagardo etiketa batean irakurri daitekeen istorio polit bat da. Garagardoari buruzko inf...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Eraldalab 2013 Donostia.: Banan-bana ikusten aspertzen bazera hemen dituzu argazki guztiak batera: http://www.flickr.com/photo...
- azkortu: da/du ad. Bizk. 1. Adoretsu bihurtu. 2. Bizkortasuna hartu edo eman. 3. Ileaz mintzatuz, zutitu eta...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Jakue
5 urte! Zorionak txapeldun larunbateko partez! Muxu potolo bat etxekoen partetik!5 urte! Zorionak txapeldun larunbateko partez! Muxu potolo bat etxekoen partetik!http://goierri.hitza.info/files/2013/06/Jakue-240x300.jpgJakueirakurri gehiago » -
Manex
6 urte! Zorionak Manex! Gaur gure artistak 6 urte! Asko maite zaitugu. Muxu super potolo bat aitatxo, amatxo6 urte! Zorionak Manex! Gaur gure artistak 6 urte! Asko maite zaitugu. Muxu super potolo bat aitatxo, amatxo eta Xikerren partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/06/Manex-225x300.jpgManexirakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 7 hours, 59 minutes ago
Konfederazio Kopan, B multzoko lehen jardunaldiko azken partidan, jokatu berria Tahiti-Nigeria (1-6). Bihar, atsedena. Etzi, Brasil-Mexiko.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 8 hours, 10 minutes ago
’Gorriak ikusten’ http://futbolmamia.com/gorriak-ikusten/ Independiente Avellaneda talde historikoa B mailara jaitsi dela eta aurrenekoz, Naxari Altunaren gogoeta.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 8 hours, 37 minutes ago
Azken pausoa falta zaie: Eibar-L’Hospitalet; Mar Menor-Laudio; Celta B-Arenas: http://futbolmamia.com/eibar-lhospitalet-laudio-mar-menor-celta-b-arenas/
-
Xabier Martin posted an update 9 hours, 17 minutes ago
Lan harremanen esparruan eragile bakoitza non dagoen garbi uzten duen CEOEren perla bat (beste bat): senitartekoen heriotzagatik langileen estatutuak jasotzen dituen lau eguneko baimena “gehiegizkoa” da, dagoneko jendea ez delako “diligentzian” joaten. Benetako eztabaida (erreformak errauts bihurtuko dituen lan itunak, hots, langileen…
-
- Iberdrolak Lazkaomendin grabatu du Madrid 2020 munduko txapelketaren aldeko spota 2013/06/12
- Galdeketa “konfrontaziorako” erabiliko ote duten kezka agertu du Igor Egurenek 2013/06/14
- EH Bilduko zinegotziek udaletan presoen eskubideen alde egiteko egitasmoa aurkeztu dute 2013/06/11
- Zabor bilketari buruzko galdeketa egingo dute Ordizian 2013/06/13
- Gaztaren eta sagardoaren lurraldeak uztartuz 2013/06/12
- Atez Atekoaren plataformak herri galdeketa antolatu du Ordizian | Zero Zabor: [...] [2013-06-17, eguneraketa]Ordiziako udalak ...
- Atez Atekoaren plataformak herri galdeketa antolatu du Ordizian | Zero Zabor: [...] el PaP de Ordizia convoca una consulta popul...
- Juantxo: Bat dator beraz, orain dela 10 bat urte Itxurrenen...
- Udalean presoen eskubideen alde | EHBildu Beasain: [...] Info + http://goierri.hitza.info [...]...
- Afizionatuen Gipuzkoako txapelketa, euripean | Goierriko Hitza: [...] Bihar Euskadiko txapelketa jokatuko da, elit...








