Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | azpiegiturak

AHTren kontrako protesta batean parte hartu zuten bi gazte epaituko dituzte datorren astean

Abiadura Handiko Trenaren aurka Mariaratzen egindako protesta batean parte hartu zuten bi gazte epaituko dituzte datorren astean. Ordizia eta Beasain arteko gunean, AHTren kontra protesta egiteko, bidoi bati kateatu ziren bi gazteak, makinen bidea oztopatu nahian. Horiei babesa emateko, AHTren kontrako plataformek elkarretaratzea deitu dute. Donostiako epaitegien aurrean bilduko dira, hilaren 23an, goizeko 10:30ean. 2008ko [...]

San Prudentzio auzoan kotxeen aparkaleku gehiago sortu ditu udalak

Lazkaoko Udalak San Prudentzio auzoan autoentzat aparkaleku gehiago sortu ditu, aurreko hilean egindako obra batekin. Etxarte batean toki gehiago atera dituzte, guztira 25 leku berri. Erdian dagoen lorategia estutu, eta inguru guztian kotxeak aparkatzeko eremua egokitu dute.  Apirilaren 23an bukatu zituzten lanak. Aparkaleku berria asfaltatzeaz gain, lurreko seinale-markak margotu ditu udalak, eta auzo osoan ibilgailuen [...]

Lazkaoko eta Ordiziako kiroldegiek erabilera akordioa egin dute

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak eta Ordiziako Majori kiroldegiak lankidetzarako akordioa egin dute. Bi kiroldegietako erabiltzaileek eta bazkideek, beren instalakuntzak zerbitzutik kanpo edo itxita daudenean, auzo herrikoak erabili ahalko dituzte. San Prudentzio jaiotan jarriko dute indarrean akordioa. Festa egunetan itxita egongo da Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegia jaiengatik, apirilaren 27tik maiatzaren lehenera. Hala, Lazkaoko kiroldegiko bazkideek [...]

Santa Fe kalea itxita dago zirkulazioarentzat

Zaldibiako Santa Fe kalea astelehenetik itxita dago autoentzat. Zorua aldatzeko lanak hasi ditu udalak, Santa Fe 19tik 47ra. Astelehenera arte egongo da zirkulazioarentzat itxita. Eremu horretako garajeetara ere ezingo da sartu.

Lazkaoko kiroldegia itxi egingo dute festetan, eta Ordiziako Majori erabili ahalko da

Lazkaoko Udal Kiroldegiak ez du zerbitzurik emango San Prudentzio jaietan. Apirilaren 27tik maiatzaren lehenera itxita egongo da. Erabiltzaileak Ordiziako Majori kiroldegira joan ahalko dira egun horietan, bi kiroldegiek akordioa egin baitute. Bazkideak daukan bazkidetza motaren arabera erabili ahalko ditu Majoriko zerbitzuak.

Itsasondon liburuak denen eskura

Itsasondoko Udalak salgai ditu bibliotekako ale zaharrak. Haur liburuen merkatua egingo dute bihar, eta azoka plazan jarriko dute ostiralean. Liburuaren nazioarteko eguna da gaur. Jakintzaren gordailu eta hedatzaile, ekitaldi ugari egingo dira Goierri osoan, bai gaur, bai astean zehar. Itsasondon, adibidez, udal liburutegiko funts zaharrak saltzeko azoka berezia egingo dute, ostiralera arte. Udaletxeko eraikina iaz [...]

Ataungo Herri Zineman bukatu dira zinema emanaldiak

Ataungo Udalak bukatutzat jo du zinema komertzialaren emanaldien sasoia. Herri Antzokian asteburuetan ez da aurrerantzean filmik izango, udazkenera arte.

Itsasondon bibliotekako liburu zaharrak saldu egingo ditu udalak

Itsasondoko Udalak udal liburutegi publikoa ere berritu egin du, udaletxea eraberritzeko proiektuaren barruan. Biblioteka berria osatu dute, eta «hainbat eta hainbat» liburu kaxetan sartuta gelditu zaizkienez, horiei irtenbidea emateko saldu egingo dituzte. Prezio sinbolikoa izango dute, ordea. Liburuaren nazioarteko eguna asteartean dela baliatuz, liburutegian lekurik gabe geratu diren funtsak salduko dituzte aste osoan zehar. Ekitaldi [...]

Lazkaon Elosegi kaleko bi etxebizitza eraitsi dituzte

Lazkaoko Iturgaitzaga auzunean etxebizitzak eraikitzeko eta hiritartze lanak egiteko, Elosegi kaleko bi etxe zahar bota egin dituzte. Asteartean eraitsi zituzten 56 eta 58 zenbakidun etxeak, hiru solairukoak; goizean bat, eta arratsaldean bestea lurreratu zituen hondeamakinak. Bezperan alboko etxeordea suntsitu zuten. Denetariko salgaiak zituen denda bat egon zen behealde batean.

Atez ateko bilketa “egokia eta erosoa” da, jarrita dagoen hiru herrietako alkateen esanetan

Hondakinak biltzeko atez ateko bilketa sistema jarrita duten Goierriko lehen hiru herrietan balorazio positiboa egin dute alkateek. Bikoiztu baino gehiago egin da bereizita jasotzen dituzten gaien ehunekoa. Zaldibian %34ko birziklatze tasatik %78ra igaro dira eta Legorretan %33 izatetik %72ra. Itsasondon %83ko tasa lortu dute, baina hori lehen zuten sistemaren tasatik beherago dago (%88 zen). Baina [...]