Igandea, 2013-05-26

Etiketen Fitxategia | autodeterminazioa

‘Gazta zati bat’ filma Madrilen eman dute, «arrakastaz»

Nazioen Mundua mugimenduak bultzatu eta Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat film dokumentala Madrilen eman dute. Matadero Zinetekan izan zen emanaldia, aurreko asteartean, martxoak 26. Han bizi den Aitor Merino aktore euskalduna izan da bideratzaile, kide den Euskal Herriarekiko Elkartasun Taldeak antolatu duelako saioa. Emanaldia «oso arrakastatsua» izan zela baloratu du Nazioen Munduak. Zinema-aretoa 175 [...]

Datozen hilabeteetarako oinarriak finkatzen hasi dira Nazioen Munduko kideak

Beasaingo Igartza jauregian batzarra egin dute gaur goizean Nazioen Munduko kideek, eta bertan, datozen hilabeteetarako dituzten asmoen oinarriak finkatzen hasi dira. Orain arte egindako bidetik, pauso bat gehiago eman nahi dute, apirilean Eskoziako delegazio batek Euskal Herrira egingo duen bisita batekin hasita. Anjel Oiarbidek azaldu duenez 2014an jarri du Nazioen Munduak hurrengo mugarria: Euskal Herri [...]

Nazioen Munduak herritarren ekimena eta lidertza aldarrikatuko du bihar Lazkaon, ‘Gure esku dago’ jaialdiarekin

Bost urteko ibilbidea beteko du aurten Nazioen Mundua herri ekimenak. Idiazabalgo herri-kirol taldean piztutako txinparta Goierrira zabaldu, eta autodeterminazio kontzeptuari duintasuna itzularazteko lanean, hurrengo geltokia Lazkao izango da, bihar. Euskal Herri osoari eragin nahi dion oinarrizko eskubide baten berrantolaketan —erabakitzeko ahalmenaren subjektua eta esparura nor eta non den—, lidertza herritarrek hartu behar dutela aldarrikatuko dute, Eskoziaren eredua betertzean dela. Hitz joko esanguratsuen bidezko esloganekin gorpuztu dituzte orain arteko jaialdiak eta ekimenak, ibilbidearen iparraren bila —autodeterminazio eskubidea onartzea eta aitortzea—. Pasalanga, Unea iritsi da (2010) eta Gero eta argiago (2011) goiburuen ondotik, biharko Gure esku dago unean kokatu dute lanketa, berriki Gazta zati bat definitu ostean. Orain, «ahalik eta jende gehien aktibatzea» da zeregina, Nazioen Munduko Angel Oiarbidek dioenez (Goiberri-k elkarrizketa argitaratu du gaur), «etorkizuna erabakitzea gure esku dagoela ikusaraztea». Bost urteotako lanak fruituak eman ditu. Batetik, ideologia desberdineko jendea gutxieneko batean ados jartzea, «euskal herritarrek erabakitzeko eskubidea behar dutela», dio Lazkaoko Nazioen Munduko Aloña Galarragak. Metodologia-ikuspegian izan da beste eraldaketa bat: «Pixkanaka, Idiazabalgo ahalegin eta indar metaketa hura Goierriko herritara zabaltzen joan zen. Lan askoren ondoren, herrietan jendea konturatzen hasi zen elkarren aurka ez, baizik eta elkarrekin gauzak eginda bideak beste zentzu bat hartzen duela. Zentzu baikorra, itxaropentsua», jarraitu du [...]

Erabakitze eskubideari buruz hitzaldia, bihar, Lazkaon

Eider Alkorta, Karmelo Landa eta Xabier Barandiaran politologoek hitzaldia egingo dute bihar, 18:30ean, Gerriko elkartean. Nazioen Mundua herri ekimenak antolatuta, Erabakitzeko eskubidearen bidean gaia jorratuko dute. Urtzi Urrutikoetxea kazetariak gi…

Goierriko Nazioen Mundua: Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen alde

Andoni Sarriegi Eskisabel Aurrekoak aurreko, duela lau urte inguru hasi zen gorpuzten Idiazabalen gerora Goierrin Nazioen Mundua-World of Nations izenez ezagutzera eman den mugimendua. Mugimendu horrek, munduan estaturik ez duten nazioek beren etorkizuna berek erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzen eta defendatzen du. Euskal Herriaren kasuan, noski, Euskal Herriak berak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen alde dihardu. XIX. mendean naziotasunaren kontzeptua garatu ondoren, 1919an sortutako Nazioen Elkarteak bere egin zuen autodeterminazio-printzipioa eta II. mundu-gerraren ondoren 1945ean sortutako Nazio Batuen Erakundeak, 1948an, bere Kartaren 55. artikuluan definitu zuen, estatu independentea eratzeko edo bere buruari beste eraketa politiko bat emateko, herriek, nazioek, duten erabakitzeko eskubidea. Gero, 1976an, Aljerreko “Herrien Eskubideen Deklarazioak” berretsi egin zuen eskubide hori. 1990ean CONSEUk (Europako Estaturik Gabeko Nazioen Konferentzia), “Herrien Eskubide Kolektiboen Deklarazio Unibertsala” onartu zuen Bartzelonan eta Aljerrekoa gainditu egin zuen puntu nagusi batzuetan. Gurean, Itsasondon (Goierrin), 1931-04-18an, Udalak Autodeterminazio-eskubidearen aldarrikapena egin zuen Euskal Herriarentzat. Bestalde 1990-02-15ean EAEko (Euskal Autonomia Erkidegoko) Eusko Legebiltzarrak Euskal Herriaren autodeterminazio-eskubidearen aldeko erabakia onartu zuen gero garatzeko ezer ez egin arren. Beraz, ez da kapritxo kontua Goierriko Nazioen Mundua (GNM) izeneko mugimenduak aldarrikatzen duena eta Goierriko udal guztiek 2010. eta 2011. urteetan zehar mozioak onartuta beren egin dutena; nazioartean erabat onartuta dagoen herrien eta [...]

Autodeterminazioaren alde egindako mosaikoaren bideoa egin du Nazioen Munduak

Nazioen Munduak autodeterminazioaren aldeko giza mosaikoa egin zuen Larraitzen, joan den uztailean. 1.300 lagunek parte hartu zuten ‘Gero eta argiago’  jaialdian, ekitaldian; denen artean, ekimen koloretsua eta ikusgarria osatu zuten. Larraizko belar soro batean bildu eta hainbat irudi osatu zituzten. Aurrena, Euskal Herriaren mapa eta ‘Autodeterminazioa’ hitza osatu zituzten. Ondoren, gutunazala eta hautesontzia irudikatu zituzten. [...]

Nazioen Munduaren esker ona laguntzaile guztiei

Joan den larunbatean, hilak 2, Nazioen Munduaren deialdiaren erantzunez Larraizko zelaietan bildu ziren herritar guztiei esker ona adierazi die herri ekimen horrek ohar bidez. Nazioen munduaren arabera, herritar soilek osatutako mosaiko erraldoi eta koloretsuarekin, “Euskal Herriari eta mundu guztiari aldarrikatu genien herri guztiek duten erabakitzeko eskubidea”. Nazioen Mundua “gustura” dago jendeak emandako erantzunarekin, eta “autodeterminazio [...]

Aniztasuna Larraizko irudi bateratuan

Nazioen Munduak aurretik iragarri zuen berebiziko garrantzia zuela larunbatean Larraitzen egin zuten Autodeterminazioa: gero eta argiago ekimena ondo ateratzeak. Eduki zuen erantzunarekin, aniztasunarekin eta partaidetzarekin —1.300 bat pertsona— helburua betetzat eman dute: erabakitze eskubidearen aldeko aldarria gizartearen luze-zabalera hedatzea, eta herritar xeheek mezua bere egitea. Ordu eta erdi pasatxo iraun zuen pertsona-taldeekin autodeterminazioaren aldeko irudi handiak zelaian osatzeko ideia gorpuzteak, zapatu goizean. Goierritarrak ziren gehienak, baita Tolosaldetik, Arrasate aldetik nahiz Ipar Euskal Herritik etorritako koadrilak eta lagunak ere. Milatik gora asko bertaratu zen mosaiko erraldoia osatzeko aletxoa jartzera. «Jende ezezaguna» nahi zuten antolatzaileek, norbanako anonimoak, eta egin nahi zituzten ikur, mezu eta irudi guztiak gauzatzea lortu zuten, kartulina koloredunak erabilita. Hogei edo hogeita hamar laguneko taldeetan bereizi zituzten herritarrak, baikoitzaren gidari artzain bana hartuta eta egitekoa zehaztuta. Urko Ruiz de Apodakak egin zituen speaker lanak, goiza girotuz eta mugimenduak koordinatzeko aginduak emanez. Hiru urratsetan mezu bakarra Zerutik urrutitik ikus zitekeen lehenengo irudiak Euskal Herriko mapa, goian Autodeterminazioa hitza letra larriz, eta gutunazal bat izan ziren. Behin hiru osagaiak zelaian zirela, eta ekimenari dinamismo berritzailea emanez, gutunazala maparen gainaldera mugitu zen; bien bitartean, mapa hautesontzi bihurtu zen, ehunka lagunen pausaje zehatzekin. Gutunazala (botoa) ontziaren barruan sartzearekin batera Selfdetermination ingelesezko hitz bilakatu [...]

Autodeterminazioaren alde elkartzeko deia egin du biharko Nazioen Munduak

Autodeterminazio eskubidearen aldeko Nazioen Mundua gizarte mugimenduak bihar Larraitzen burutuko duen ekitaldia «herritarren txanda» izateko prestatu du. Bi mila pertsona —norbanako edo herritar kalitatean— bildu nahi dituzte Txindokiren magalean, Autodeterminazioa: gero eta argiago lelopean, eskubide horren aldarria osatzeko. Biharko «erronka» ondo irteten bada Euskal Herrian eta atzerrian zabaltzeko proiekzioa eman nahi dio Nazioen Munduak ekimenari. Edonor joan daiteke, eta egitekoa xumea dute parte hartuko duten herritarrek: zelaian giza-irudi edo mosaiko bat osatu, antolakuntzak emango dizkien kartulinak erabilita. 10:30ean hasiko dira, eta Larraizko behealdeko aparkalekura joan behar da. Goierrin lehenbiziko aldia da halako muntaiarik egingo dena. Euskal Herrian eta kanpoan mezua zabaltzeaz gain, «goierritarrok ere harro egon gaitezkeen ekintza» izan daitekeela aurreratu du Nazioen Munduko Anjel Oiarbidek, Goierritarra aldizkariak egindako elkarrizketan. Iaz Larraitzen 700 goierritar elkartu ziren Pasalanga ekitaldian, aurrez gizarteko pertsonaiek Igartza jauregian (Beasain) sinatu zuten agiria sustengatzeko. Orduz geroztik, Miramar jauregian Euskal Herriko 50 bat eragilek babestu dute ekimena, eta Ordizian jaialdi erraldoia izan zen urrian. Aurten, Itsasondon gogoratu dute autodeterminazio hitza lehen aldiz agertu zen 1931ko apirilaren 18ko agiria hango udalak ondu eta 80 urtera. Harriduratik ilusiora Nazioen Munduak urteotan egin duen lanketarekin, erabakitzeko eskubidea herrientzat «naturala eta normala» den mezua gizartean hedatzeko eginahala baliotsu jo dute. «Hasieran [...]

Erabakitze eskubidearen aldeko festan bi mila lagunek mosaiko erraldoia egingo dute uztailaren 2an Larraitzen

Autodeterminazioa: Gero eta argiago leloarekin, bi mila lagunek giza-mosaiko erraldoia osatuko dute uztailaren 2an, larunbata, Larraizko zelaietan (Abaltzisketa, Gipuzkoa). Nazioen Mundua ekimenak antolatu du jaialdia, erabakitze eskubidearen aldeko mugimendua duela urtebete leku berean zabaldu zuen toki berean. Gaur eguerdian aurkeztu dute ekitaldia, Larraitzen bertan. Uztailaren 2an goizeko 10:30ean hasiko da jaialdia, eta iaz Almitza elkarteak “Nazioen [...]