Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | atxilotu

Gizon bat atxilotu dute Igartetxe kalean, beste bati eraso egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Beasainen, Igartetxe kalean, beste gizon bati arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, zauritutako gizona Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten zuten zaurien ondorioz. Gertakar…

Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu taberna baten lapurtzea egotzita

Ertzaintzak 19na urteko bi gazte atxilotu ditu bart Ordizian, Etxezarreta kaleko taberna batean lapurreta egitea egotzita. Herrizaingo sailak dioenez, goizaldeko 04:00ak aldera hainbat bizilagunen deia jaso dute, esanez taberna batean ustez lapurretan …

Ordizian egindako 17 lapurreta argitu dituela esan du Ertzaintzak

Apiril. maiatz eta ekainean zehar Ordizian egindako 17 lapurreta argitu dituela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak ohar bidez. Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu eta hirugarren bat inputatu. Atxilotuetako bati –19 urtekoa– lapurreta guztietan parte hartzea egozten diote, eta beste biei –22 eta 19 urtekoak– aurrenekoaren laguntzaile izatea. Iturrien horien arabera, Ertzaintzak zaintza areagotu du azken asteetan Ordizian, lapurreta horiek herrian sortzen ari ziren alarmaren ondorioz. Ertzaintzak dioenez, lapurreta guztiekin zerikusia duen gaztea martxoaz geroztik bizi zen Ordizian. Iturri horien arabera, apiriletik aurrera hasi ziren lapurretak Ordizian, bai tabernetan, dendetan, elkarte gastronomikoetan, bulegoetan eta baita haurtzaindegi batean ere. Ertzaintzaren arabera, modu oso antzekoan egiten zituzten lapurreta guztiak: leihoak eta ateak behartuz, edo lehioetako kristalak hautsiz sartzen ziren barrenera, eta dirua lapurtzea zen haien helburua. Lapurreta gehienak ordu txikietan egin zituzten. Lapurreta guztien ustezko egilea joan den asteartean atxilotu zuen berriz ere Ertzaintzak –aurrez ere atxilotu zuten– elkarte batean lapurreta bat egin ondoren. Ertzain-etxean egindako deklarazioetan, gazteak aitortu egin zuen lapurreten egilea zela, beti ere Ertzaintzak dioenez. Ikerketen arabera, hala ere, lapurreta batzuetan –hirutan zehazki– bigarren gazte batek ere parte hartu zuela ondorioztatu zuen Ertzaintzak, eta herenegun atxilotu zuten gazte hori. Horrez gain, hirugarren gazte bat ere inputatu zuten. Bi atxilotuek [...]

Gizon atxilotu dute Ordizian ilobari erretzeko mehatxua egin diolako

Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Ordizian, ilobari gasolina bota eta su emateko mehatxua egin ondoren. Horrez gain, zenbait senide jo eta mehatxatu dituela ere esan du Ertzaintzak. Herrizaingo sailaren iturriek diotenez, ert…

Neska lagun ohia jotzea egotzita gizonezko bat atxilotu dute

Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ordizian, neska lagun ohia jo eta urruntze agindua ez betetzea egotzita. Herrizaingo sailak dioenez, emakumezkoa bikote ohiaren etxera joan zen, gizonezkoak esan ziolako seme-alabak Eu…

Emakume bat atxilotu dute Legazpin baimenik gabe gidatzeagatik

Zumarragako Ertzain-etxeko agenteek emakume bat atxilotu zuten atzo goizean Legazpin baimenik gabe gidatzen zihoala. Behin atxiloketa burututa, gidabaimena epailearen aginduz kenduta zuela ohartu ziren.
Gertaera, eguerdian gauzatu zen, Ertzaintzak GI-2…

Gaur utziko dute aske Euri Albisu segurarra

Gaur utziko dute aske Euri Albisu segurarra, 10.000 euroko fidantza ordainduta. Iazko otsailaren 15ean atxilotu zuten Seguran, Ibai Beobide ustezko etakidearekin “lotura” izatea egotzita. Segurarraren senitartekoek adierazi dutenez, atzo igaro zen Albisu epailearen aurretik, eta gaur aske utziko zutela jakinarazi zien. Azkeen asteetan Leonen egon da preso Albisu, eta gaur gauean Segurura iristea espero dute. [...]

Gaur utziko dute aske Euri Albisu segurarra

Gaur utziko dute aske Euri Albisu segurarra, 10.000 euroko fidantza ordainduta. Iazko otsailaren 15ean atxilotu zuten Seguran, Ibai Beobide ustezko etakidearekin “lotura” izatea egotzita. Segurarraren senitartekoek adierazi dutenez, atzo ig…

Aralarrek elkartasuna adierazi die AHTren lanak “modu baketsuan” oztopatzen saiatu ziren gazteei

Beasainen 2008an “era baketsuan” Mariaratz parean AHTren kontrako lanak oztopatzen saiatu izanagatik bi gazteri kartzela zigorra jarri izana salatu du Aralarrek. Desobedientzia zibila ez dela delitua adierazi du Dani Maeztu Aralarren legebi…

Mariaratzen AHTko lanak oztopatzeagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute bi gazterentzako

2008ko ekainaren 3an Mariartz parean Abiadura Handiko Trena egiteko lanak oztopatzeagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute bi gazterentzako. Desordena publikoak egitea leporatzen diete.
Mariaratzen zegoen aparkalekuaren sarreran hormigo…