Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | arriaran

Auzoetako beharrak ezagutzeko, Gizarte Zerbitzuen bisita

Beasaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileak eta zinegotzia Beasaingo auzoak bisitatzen ari dira, hauetako bizilagunek dituzten beharrak ezagutu eta ahal den neurrian konpontzeko. Azken urteetan gizarte zerbitzuen inguruko informazioa eman bada ere, “herrigunetik kanpo geraten diren auzoekin hartu-eman gutxi dagoela” sentitu dute Udalekoek. Horregatik, udaletxetik irten eta auzo bakoitzaren errealitatea gertutik ezagutzea da ekimen honekin lortu [...]

Mikel Azurmendi zoriontzeko argazkia

Mikel Azurmendi preso arriarandarraren urtebetetze eguna da gaur. Asteburuan Arriaranen bere alde egindako festan jendetza bidlu zen; bai hitzaldian, bai herri-kiroletan eta baita bertso-afarian ere. Argazki hau atera zuten bertaratuek Azurmendi zoriontzeko.

Bihar eta etzi Mikel Azurmendiren aldeko ekintzak Arriaranen

Bihar eta etzi Mikel Azurmendi preso arriarandarraren (Beasain) aldeko festa egingo dute bere auzoan. Bihar hitzaldia egongo da 19:00etan Eugenio Etxebeste, Juan Karlos Ioldi eta Joxe Miel Azurmendiren eskutik Intxaurpe elkartean. Etzi herri kirol festa egingo dute 18:00etan eta 21:00etan bertso afaria egingo dute. Herri kiroletan Aimar Irigoienek eta Goenatxo IIak harri-jasotze lehia egingo dute, [...]

Oier Ariznabarretak eta Maite Mayorak irabazi dute Arriarango II. Mendi Lasterketa

Hotzari eta bideko lokatzari aurre eginez, berrehundik gora lagunek hartu dute parte Arriarango lasterketan. Bigarren urtez antolatu dute froga Bealak korrikalari taldeak eta Arriarango Itxaurpe elkartekoek. Oier Ariznabarreta durangarra eta Maite Mayora mendaroarra izan dira lehenak helmugara iristen. Arratsaldeko lauak puntuak ekin diete korrikalariek 15 kilometro pasatxoko ibilbideari. Arriaran auzogunean hasita 5 kilometroko itzuli txiki [...]

Arrariarango II. mendi lasterketa etzi egingo dute

Joan den asteburuko Beasaingo III. herri lasterketa jendetsuaren ostean, larunabtean Arriarango II. mendi lasterketa egingo dute. Goizean goizetik hasiko da festa. Izan ere, Euskal Mendi Selekzioko kideak Arriarana gerturatuko dira eta goizeko 11:00etatik aurrera ekintza ugari egingo dira. Festarekin hasteko, gaztetxoentzako jolasak egongo dira Euskal Mendi Selekzioko kideekin. 12:30ean Euskal Selekzioaren aurkezpen ofiziala egingo da [...]

Mendizabal eta Mujika nagusi Arriarango saioan

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak egiten ari dira herriz herri; asteburuan egin dituzte horietako asko, tartean, Arriarangoa. Guztira, 19 bikotek parte hartu zuten Intxaurpe elkarteko saioan, eta Martin Mendizabal eta Pedro Mujika izan ziren irabazleak. Haiekin batera, Igor Sarasolak eta Aratz Garmendiak osatutako bikotea eta Jose Luis Perezek eta Ramon Rodriguezek osatutakoa pasako dira Gipuzkoako [...]

Goierriko urtegien betetze maila %96 ingurukoa da

Azken egunetako euriak erabat bete ditu eskualdeko urtegiak, eta ia erabat beteta daude. Barrendiola (Legazpin), Lareo (Ataunen) eta Arriaran (Beasain) dira eskualdeko hiru urtegiak, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak emandako datuen arabera urtegien betetze maila %96ko da gaur, urtarrilak 22. Barrendiolako urtegiak 1.482.000 metro kubiko ur hartzeko gaitasuna du eta %95,67 dago beteta. Lareoko urtegiak, berriz, [...]

Luis Mari Urizarrek irabazi du Arriarango duatloia

Arriaran auzoan (Beasain) gaur arratsaldean jokatu da mendiko duatloia, Euskal Zirkuiturako baliagarria. Ehun eta bat atletak parte hartu dute. Korrika, bi alditan, eta bizikletan aritu behar izan dute, Arriaranen hasi eta bukatu. Luis Mari Urizar billabonarrak irabazi du proba. Endika Garcia zubietarra sailkatu da bigarren, eta Jon Erguin beasaindarrak osatu du podiuma, hirugarren. Emakumezkoen atalean, [...]

Bi lagun atxilotu dituzte, Arriarango enpresa batean lapurretan ari zirela

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo arratsaldean, Arriarango enpresa batean lapurreta egin nahian ari zirela. Ustezko lapurrak 3.000 euroko balioa duten hainbat motor eta kable lapurtzen saiatu ziren, baina enpresako langileek ikusi eta abisu…

Giro onean ari dira ospatzen San Pedro jaiak Arriaranen

San Pedro festak giro onean ari dira ospatzen Arriaranen. Gaur arratsaldean, pelota partidak jokatu dituzte Beasaingo Murumendi pelota taldeko pelotariek. Gauean berriz, herri afaria izango dute, trikitilariek giroturik. Bihar ere festak jarraituko du Arriaranen, arratsaldean, herri kirolak izango dituzte.