Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | Antio

Antioko interpretazio zentro lanak bide onean doazela dio Serranok


Antioko interpretazio zentroa eta jatetxea egokitzeko lanak martxa onean doazela azaldu du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Atzo egin zuten lanak ikustera joateko bisita, eta elurrak atzerapenen bat eragin badu ere, epeen barruan ibiltzeko moduan izango direla uste du.

Interpretazio zentroa aurrera doa

Zumarragan, aurrera doaz Antioko interpretazio zentroa egiteko lanak. Behin mendiari eusten dioten muruak eginda, orain, zentroak izango dituen espazioak bereiziko dituzten hormekin hasi dira, eta lehenengoa eraiki dute jada. Lanak ”ondo” doazela esan du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Hala ere, hasiera batean, Santa Isabel egunerako (uztailean) inauguratzeko moduan egongo direla baieztatu bazuen ere, ”zaila” izango [...]

Antioko ermita jendez bete du Ara Makilianek

Gaur iluntzean hasi da Antioko XXVIII. Musikaldia, Ara Makilian eta Fernando Egozcue Quintet taldearekin. Emanaldia hasi baino orduerdi lehenagorako ia-ia beteta zegoen ermita biolin-jotzailearen kontzertua ikusteko, entzuteko eta gozatzeko. Eta, espero bezala, musikaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek, ia ordu eta erdi inguruz. Aurkezpena egin eta taldekideak oholtza gainera igo bezain laister hasi dira entzuleak, [...]

Plataformak udal gobernu aldaketan ikusten du Antiorako aukera

Antioko interpretazio zentroa egiteko obrak hastear daudenean, Antiguarekin herri plataformak prentsaurrekoa eskaini du. Gaur arratsaldeko prentsaurrekoak bi helburu izan ditu. Batetik, urte guzti hauetan euren babesa eman dieten herritarrei eskerrak ematea. Bestetik, oraindik ere Antiorentzat beste proiektu bat posible dela erakustea. Orain arte plataformak Udalarekin izan dituen harremanak negatiboak izan direla esan du Mariasun Mendizabal, [...]

Antioko intrepretazio zentroa egiteko azken urratsa eman du Zumarragako Udalak

Atzoko osoko bilkuran onartu egin zuten Antioko interpretazio zentroko plan berezia eta “apirila aldean” lanak hasteko moduan egongo direla uste du alkateak aste honetan bertan azaldu duenez. Osoko bilkurak luze jo zuen, PSE-EEko eta EAJko ordezkarien arteko ika-mikak luzatu zuen hain zuzen. Bakoitzak Antion zeredozer egiteko proiektua sortu zenetik, duela zortzi urte, oraindik han ezer [...]

Antioko plan berezia onartuko dute etziko ez ohiko bilkuran

Mikel Serrano alkateak iragarri duenez “hamar hilabetez itxaron dugun Euskal Herriko Lurralde Antolaketaren batzordeak txostena bidali digu eta etzi ez ohiko bilkura egingo dugu Antioko plan berezia onartzeko”. Plana onartuta, Antioko Interpretazio Zentroaren lanak martxan jartzeko moduan egongo dira. Alkateak data jarri dio lanen hasierari, “palak Aste Santu inguruan sartuko ditugu Antion”. Etziko osoko bilkuran [...]