Bosgarren urtez jarraian, UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren likidazioa aurreikuspena baino beherago geratu da. Goierriko udalek guztira 1.289.387 euro itzuli beharko dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiari, iaz zegokiena baino gehiago jasotakoak. Aurrekontuaren eta itxieraren artean, berez %3,96ko beherapena izan da. Hala ere, aldundiak 2,3 milioi euroko ekarpen berezia egingo du itzulketak arintzeko, eta azkenean %3,37an geratu [...]
Etiketen Fitxategia | aldundia
Arama-Altzagarate bidean hobekuntzak egingo ditu Aldundiak, bost lekutan
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako departamentuak Aramatik Altzagaratera doan Gi-3871 errepidean berrikuntzak egiteko proiektua onartu du, egitasmoari aurkeztu zitzaizkion bi helegiteak ezetsi ondoren. Bidea zabaldu egingo dute bost lekutan, eta segurtasun baldintzak hobetuko dituzte. Bestetik, errepide zati baten behealdean jausitako luiziaren gunea sendotuko dute. Proiektua iazko maiatzaren 10ean hasi zen tramitatzen aldundia. Informazio aldian bi helegite aurkeztu zizkioten partikularrek, eta horiek aintzat ez hartzea erabaki ondoren, Diputatuen Kontseiluak martxoaren 27ko bileran onartu zuen behin betiko obra, baita berori egiteko beharko diren ondasunen zerrenda ere. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak maiatzaren 2an argitaratu zituen egitasmoaren xehetasunak eta hartuko dituen lur desjabetzeen zenbatekoak nahiz eskubideak. Aramako herrigunearen irteeratik Altzagako auzo den Altzagarate gainera bitartean bost bide zatitan egingo dituzte obrak, Gi-3871 errepidearen 0,2 kilometro puntutik 4,4ra. Proiektuan bost zati hobetzea aurreikusten da, egungo errepidearen zabalera handituz. Lanak egingo dituzten zati guztietan gehienez sei metro zabaleko plataforma geratuko da. Ikuspen-distantzia hobetuko dute, bihurgune itxietan trazatua leunduta. Bestetik, Aramatik Altzagara bitartean luizia etorri zen gunean dagoeneko harrizko lubeta eraikitzen ari dira foru langileak, 1,45 eta 1,6 kilometro puntuen artean. Arama-Altzagarate errepidea hobetzeko proiektuak 1.156.523,82 euroko aurrekontua dauka. Lanak egiteko, berriz, «bost hilabete inguruko» epea mugatu du aldundiak. Itsasondo-Ordizia bidegorria Foru Aldundiak, bestetik, Itsasondo eta [...]
Harrera egin diete Kopako txapeldunei
Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera ofiziala egin zion atzo iluntzean Espainiako Kopa irabazi duen Ampo Ordizia errugbi taldeari. 18:30ak aldera iritsi ziren klubeko zuzendaritzako kide, teknikari eta jokalariak Diputaziora, Axio Araña entrenatzailea eta Joanes Aierbe kapitaina aurretik zirela, kopa eskuan. Han, Martin Garitano ahaldun nagusia, Ikerne Badiola kiroletako diputatua eta Asier Sarriegi kiroletako zuzendaria zituzten zain. Ekitaldi xumea izan zen. Bi minutuko bideo proiekzio bat ikusi ondoren, Badiolak hartu zuen hitza, eta esan zuen sekula ez lukeela pentsatuko errugbia horrenbeste jende mugiarazteko gai izango zenik. Palentziako finalean ere izan zen Badiola, eta han bizitakoak gogoan hitz egin zuen. Garitanok esan zuen Gipuzkoa guztia “harro” dagoela Ampo Ordiziaren lorpenarekin, eta bide beretik jarraitzeko deia egin zien, ligako tituluarekin diputazioara berriz joateko. Aitor Araña presidenteak eskerrak eman zizkien zale, jokalari, erakunde eta babesle guztiei, eta ligako koparekin itzultzeaz ere aritu zen. Garitanok oroigarria bat eman zien klubaren arduradunei, eta Araña presidenteak bina elastiko eta baloi oparitu zizkien. Taldeko argazki bat atereaz bukatu zen ekitaldia.
Gipuzkoako Diputazioak harrera ofiziala egingo dio gaur Ampo Ordiziari
Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera ofiziala egingo dio gaur arratsaldean Ampo Ordizia errugbi taldeari. Martin Garitano diputatu nagusia, Ikerne Badiola kultura, gazteria eta kirol diputatua, Asier Sarriegi kiroletako zuzendaria, Ordiziako udal ordezkariak, Gipuzkoako Errugbi Federaziokoak eta Gipuzkoako errugbi taldeetakoak izango dira bertan. Ordiziako taldea 18:45ean iritsiko da Gipuzkoa plazara. Sarrera nagusiko ateak ireki eta gero, Garitanok eta Badiolak egingo diete harrera taldekideei. Ondoren, trono aretora igoko dira, eta ekitalditxo bat egingo dute bertan. Lehendabizi pare bat minutuko bideo bat emango dute, eta ondoren, diputazioko ordezkariek eta klubekoek hitz egingo dute. Taldeak sinatutako elastiko oparitu die Garitano eta Badiolari, eta aldundiak oroigarri bat. Ondoren, taldeko argazkia aterako dute.
Kudeaketa Plana legazpiarrekin partekatu du Foru Aldundiak
Edurne Egaña diputatua Legazpin izan zen pasa den azaroaren 3an, Foru Aldundiaren Kudeaketa Planaren inguruan herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzen. 20 legazpiar ingururekin bildu zen Lehendakaritza eta Foru Administrazioko diputatua, eta oro har, parte hartze dinamiketaz eta hauen eraginkortasunaz jardun ziren. Legazpiarrek «halako prozesuetan parte hartu ohi dutenen profila» edota «instituzioek halako prozesuei erantzuteko gaitasunik [...]
Gutunak
- Lazkaokoa Gipuzkoan eredu
Agurtzane Lasa (Lazkao Birziklatuz taldearen izenean) Lazkao…
Bideoak
- Title
- Korrikalariak Zegaman
- Runtime
- 4:25
- Title
- Mundumob ekimena Goierrira dator
- Runtime
- 1:50
- Title
- Goierritarrak Hego Tirolen
- Runtime
- 4:46
Laburrak
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
- Kultur elkarteen laguntza eskaera ekainaren 21erako
- Ordiziak aurrera egin du Herriarteko txapelketan
- Mailari euts diezaioke oraindik Biok Zerbitzuakek
- Greba komitea osatzeko lehen bilera gaur Barrenan
Goierriko blogariak
- Andraitz: saskibaloi eskola: Andraitz Kirol Elkarteak maiatzaren 26rako antolatu duen entrenamenduaren berri bidali digu.
- Ondo izan Montanier! Mila esker!: - Zergatik aldatu duzu Frantziako ligako zazpigarren taldea Espainiako ligako hamabost garrenagatik?
- GARAI BATEKO IRAGARKIAK: Notting Hill Brewery: Hurrengo iragarkia Londres hirian zegoen Notting Hill garagardo fabrikarena da. Argazkian ikusi dai...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Haurdun zaude(te)?: Haurdun bazaude, edo laister egotea espero baduzu, TTiKLiK!ELKARGUNEAn bide honetan lagungarr...
- ahabia: iz. BOT. 1. Ericaceae familiako zuhamuxka, arrautza-formako hosto zorrotz, zerradun eta berde argiak...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- altza-zumarraga: Lehen marrazkia atzo egindakoa, altzan, izeaben etxe azpian aparkatuta familiaren zain. Eta bigarren...
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Zohargi (Zaldibia)
Urte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetikUrte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetik bihotzera. Ilargiraino ta bueltan maite zaitugu!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f031-300x275.jpgZohargi (Zaldibia)irakurri gehiago » -
Irati Arbilla
10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f01-252x300.jpgIrati Arbillairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 9 minutes ago
Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala da gaur: Olympique-Wolsburg. 20:45ean Londresen, Stamford Bridgen. Eurosporten botako dute.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 36 minutes ago
San Mamesen agurreko partida hauxe izango da, ekainaren 5ean: Athletic-Bizkaiko jokalarien selekzioa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 2 hours, 9 minutes ago
Biharkoan eta etzikoan dago, ordea, zalantza. Bihar ezingo dituzte igo, ziurrenik, Gavia eta Stelvio, eta beste mendate batzuk aztertzen ari dira antolatzaileak. Val Martelloren aurretik Mortirolo igotzea izan daiteke biharko irtenbidea.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 2 hours, 11 minutes ago
13:12an abiatuko da lehen txirrindularia, Rafael Andriato (Vini), eta 16:33an azkena, Vincenzo Nibali (Astana). 20,6 km-ko kronoigoera zain.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 24 minutes ago
Barakaldon, proiektua zutabe: Zabala prestatzaile fisikoak eta Rodriguez atezainen entrenatzaileak kontratua luzatu dute.
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...







