Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | aizkora

Eneko Garmendiak irabazi du Gipuzkoako lokotx biltzaile txapela, Legorretan

Legorretan igandean jokatu zen Gipuzkoako lokotx biltze txapelketan Baliarraingo Eneko Garmendiak jantzi zuen txapela, final oso estuan. Segundo bakar baten aldeak ebatzi zuen irabazlearen izena, eta bost segundok podiumeko kirolarien ordena. Garmendiak 6:50 minutu behar izan zituen 50 lokotx biltzeko, 1,25 metroko tarteekin jarriak. Bigarren Gotzon Zulaikak egin zuen (6:51), eta hirugarren Jon Larragañak (6:55). [...]

Gipuzkoako lokotx biltze eta aizkora saioak igandean Legorretan

Legorretako Azentzio jaien azken egunean, igandean, herri kirol jaialdia izango da, 18:30ean, Harripilan. Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa jokatuko da. Unai Alberdi, Eneko Garmendia, Jon Larrañaga, Igor Rey eta Gotzon Zulaika lehiatuko dira. 50 lokotx bildu beharko dituzte, 1,25 metroko tarteekin jarriak. Bestetik, Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketan Mikel Larrañaga, Joxe Mari Telletxea, Ugaitz eta Aratz [...]

Urrezko Aizkolarien saioa larunbatean da Ataunen

Urrezko Aizkolariak txapelketako kanporaketa bat Ataunen jokatuko da, larunbatean. Antolatzaileek hasieran igandean izango zela esan bazuten ere, aizkora-saioa bihar da, 19:00etan,  San Gregorioko frontoian. Otaegi, Rekondo eta Larrañaga ariko dira, Urrezko Mailan.

Lazkaon azkeneko festa-eguna dute gaur

Bukatzera doaz San Prudentzio jaiak Lazkaon. Seigarren eta azken festa-eguna maiatzaren lehenarekin ospatu dute. Gaur lehiaketen eguna izan da. Goizean eskualdeko igeriketa txapelketa izan da, kiroldegiko igerilekuan. Haur ugarik parte hartu dute. Ondoren, plazako estalpean, 25. Bakailao Lehiaketa egin dute. Bederatzi bikotek (batzuk hiru ere bazeuden) parte hartu dute. Lapikokada bakailao tomatetan sukaldatu dute. Lehen [...]

Jon Irazuk ez du Iñaki Azurmendiren aizkora desafioa onartu

Aizkora apusturik ez da izango Iñaki Azurmendiren eta Jon Irazuren artean. Gaur 19:00etatik 20:00etara hitzordua jarria zeukan arriarandarrak Tolosako Kantabrikon baina Irazuk desafioa ez onartzea erabaki du. Motibatuta ez dagoela esan du Irazuk. Azurmendik joan zen larunbatean egin zion desafioa zizurkildarrari: 12 oinbiko nork lehenago ebaki. 6.000 euro jokatzeko prest zegoen arriarandarra. Urtarrilaren bukaeran, beste goierritar baten [...]

Azurmendik desafioa bota dio Irazuri

Iñaki Azurmendik aizkora desafio berri bat luzatu dio Jon Irazuri. Desafioa egingo den edo ez larunbatean jakingo da Tolosako Kantabrikoan arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, Irazu azaltzen den edo ez denaren arabera. Azurmendiren esanetan, «orain gutxi Xabier Zaldua eta Jon Irazuk egindako apostuaren harira, saltsa sortzen joan da nire koadrilakoen eta jendearen artean». Erabakia hartu eta beasindarrak [...]

Azurmendik binakako kanporaketa du igandean

Eusko Label binakako aizkolari txapelketako kanporaketa jokatuko du igandean Iñaki Azurmendik; arriarandarra, Jon Rekondorekin batera ariko da, Floren Nazabalen eta Angel Zubiagaren kontra. Bikote bakoitzak 32 korte egin beharko ditu, sei modalitate ezberdinetan. Saioa Leitzan izango da, 12:00etan hasita.

Azurmendik Euskal Herriko maila nagusiko finala jokatuko du igandean

Euskal Herriko maila nagusiko 25. Aizkora Txapelketako finala jokatuko dute igandean, Arbizun. Sei aizkolari ariko dira lehian, tartean iaz txapela jantzi zuen Iñaki Azurmendi arriarandarra. Harekin batera, Floren Nzabal, Juan Jose Lopez Azpilikueta, Antonio Senisiain, Joseba Otaegi eta Jexuxmari Mujika ariko dira lehian. Finala igande eguerdian izango da, 12:30ean hasita, Arbizuko kiroldegian.

Urrezko Aizkolarien kanporaketa Ataunen jokatuko dute, igandean

Ataun San Gregorioko pilotalekuan banakako Urrezko Aizkolariak txapelketako kanporaketa jokatuko da, igandean, 12:30ean. Lehen mailan, Ugaitz Mugertza mutrikuarra, Donato Larretxea berarra eta Juanjo Lopez Azpilikueta lezaundarra ariko dira, finalaurre…

Lehen eta bigarren mailako aizkolaririk onenak ariko dira festetako bi jaialdietan

Punta-puntako aizkolariak eta beste herri kirol batzuetako ordezkariak ariko dira festetarako antolatu dituzten bi jaialdietan. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak eta Arrano Beltza herri kirol elkarteak antolatu dituzte, udalaren laguntzarekin. Bi jaialdi horien berri ematearekin batera, kirolaren udal fundazioak lankidetza hitzarmen bana sinatu du Arrano Beltza elkartearekin eta Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrarekin. Bi jaialdi horietan lehena, hilaren 20an izango da. Jose Inazio Saizar Gipuzkoako federazioko lehendakariak azaldu duenez, II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa izango da, «baina ez da aizkora bakarrik izango, lasto altxatzea edo Iparraldeko jokoa bezala ezagutzen dena izango da, kirol polita eta nahiko ikusgarria». Bide batez, Beasaingo Udalaren laguntza ere eskertu zuen Saizarrek, «laguntza hori gabe ez genukeelako ezer aurrera eramaterik izango». Bigarren jaialdia berriz, hilaren 27koa izango da, Arrano Beltza herri kirol elkarteak antolatutakoa. Haren izenean, «jaialdi bikaina» antolatu dutela azaldu du Iñaki Mujikak. «Lau aizkolari onenetakoak, urrezko aizkorako finalean aritutakoak izango dira, eta beste lauak bigarren mailako txapelketako finalistak». Tartean izango dira Iñaki Azurmendi, Anjel Arrospide, Joseba Otaegi eta Unai Otaño. Aizkolariez gain,  hiru harri jasotzaile ere izango dira, bi gizonezko, Izeta II. eta Aimar Irigoien, eta emakumezko bat, Idoia Etxeberria. Bi jaialdiak, Barrendain plazan egiteko asmoa dute. Eguraldiak lagunduko ez balu, ordea, Gernika pasealekuko frontoian izango dira. Maiatzaren 20koa 12:30ean izango da, eta hilaren 27koa, 19:00etan. Azurmendirekin hitzarmena Festetako bi [...]