Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | aht

AHTren kontrako protesta batean parte hartu zuten bi gazte epaituko dituzte datorren astean

Abiadura Handiko Trenaren aurka Mariaratzen egindako protesta batean parte hartu zuten bi gazte epaituko dituzte datorren astean. Ordizia eta Beasain arteko gunean, AHTren kontra protesta egiteko, bidoi bati kateatu ziren bi gazteak, makinen bidea oztopatu nahian. Horiei babesa emateko, AHTren kontrako plataformek elkarretaratzea deitu dute. Donostiako epaitegien aurrean bilduko dira, hilaren 23an, goizeko 10:30ean. 2008ko [...]

Nafarroako Gobernuak dio ez dutela Iruñea eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen AHTren zatia egingo

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Iruñea eta Euskal Y lotuko lituzkeen AHTren zatia eraikitzeko proiektua. Iruñea eta Castejon arteko zatiari eutsiko diote, baina Nafarroako zatia Ezkio-Itsasoko geltokiarekin lotzeko lanak ez dituzte egingo, epe motz eta ertainean behintzat. Hala zehaztu du Nafarroako Sustapen kontseilari Luis Zarralukik, Nafarroako Parlamentuan. “Eusko Jaurlaritzak Ezkio-Itsaso bitarteko loturaren alde egiten [...]

AHTren lanekin duen konpromisoa berretsi dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, Beasainera egindako bistan

Berria.info- Abiadura handiko trenaren Beasaingo (Gipuzkoa) lanak bisitatzen izan dira gaur goizean Eusko Jaurlaritzako eta Akitaniako Kontseilu Nagusiko ordezkariak. Bi erakundeek AHTarekin duten konpromisoa berretsi dute. “Helburu berak ditugu”, adierazi du Bernard Uturri Akitaniako Kontseiluko Garraiorako presidenteordeak. Antzera mintzatu da Ana Oregi Ingurumen sailburua, eta azaldu du Gipuzkoan ia zati guztiak daudela emanda. Halaber, duela [...]

AHTk Beasainen egingo duen ibilbide osoa abendurako bukatu nahi dute

Abiadura Handiko Trenaren lanak «aurreikusitako erritmoan» egiten ari dira, eta 2016rako bukatuta izango dituzte. Hala jakin arazi zuen atzo Iñaki Arriola garrio eta herri lan sailburuak, hainbat legebiltzarkiderekin batera, Goierriko hiru zatitako lanak ikusteko egindako bisitan. Ordizia eta Itsasondo arteko zatiaz gain, Beasain ekialdean ere bukatu dituzte dagoeneko lanak, eta Beasain mendebaldea zatikoak, abendurako bukatuta izatea espero dute. Dagoeneko bukatuta dauden bi zatiek, bost kilometroko bidea osatzen dute, Beasaingo Loinatz auzotik, Itsasondo eta Legorreta artean dagoen Berostegi auzora bitartean. Tarte horren zatirik handiena, %80 inguru, lurpean dago eginda –tartean bi kilometroko luzeera duen tunela, Beasainen–. Bi zubi ere badaude, Mariaratzekoa (111 metro) eta Zubinakoa (144 metro). Bi zati horiek, 95 milioi euroko aurrekontua izan dute. Euskal Trenbide Sareko arduradunek azaldu dutenez, «obra zibila bukatuta» dago, orain falta dena, trenbidearen errailak eta gainontzeko baliabideak jartzea da, «baina hori Adifek egingo du». Goierrin bukatuta dauden bi zati horiek bisitatu ondoren, Iñaki Arriola sailburuak, «lanak erritmo onean» egiten ari direla azaldu zuen, eta horrek, «Gipuzkoako zatia 2016rako bukatzeko jarri genuen helburua berretsi» egiten duela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dagoen Bergara eta Donostia arteko zatiko lan guztiak martxan izango dituzte abuzturako. Mendebaldeko zatia, laster Falta den zatian, Beasain mendebaldea izenekoan, 600 metroko luzeera duen Ittolako zubia da azpiegitura nagusia. Dagoeneko zubiaren egitura osoa jarrita dago, bai zutoinak [...]

AHTren lanetako lehen harria jarri dute Ezkio-Itsason

Abiadura handiko trenaren lanetako lehen harria jarri dute goizean Ezkio-Itsason. Iñaki Arriola Garraio sailburuak eta Carlos Urkixo Espainiako Gobernuko ordezkariak parte hartu dute ekitaldian. zati horretan lanean hasita, hamalau dira guztira Gipuzkoan lanean ari diren zatiak. Ezkio-Itsasoko zatiak 2,8 kilometro izango ditu, eta Arriolaren arabera, “puntu estrategikoa” izango da, Goierriko eta Tolosaldeko geltokia hartzeaz gain, [...]

AHTaren Goierriko bi zati bukatutzat jo ditu ETSk

 EAE Euskal Autonomi Erkidegoko tren azpiegiturak kudeatzen dituen Euskal Trenbide Sareak (ETS) bukatutzat eman ditu AHTaren Goierriko bi zati: Ordizia-Itsasondo (2,8 kilometro) eta Beasain Ekialdea (2,1 kilometro). ETSren arabera, trenbide zati horiek bukatuta daude, baina lanak ez dira erabat bukatu. Ingurumen aldetik “ingurua biziberritzea” falta dela esan du ETSk, eta lan horiek udaberrian egingo dituztela. [...]

AHTren Legorretako bi tunel aldenik alde zulatu direla esan du Jaurlaritzak

AHT Abiadura Handiko Trenarentzat trenbidea eraikitzeko obren barruan, Legorretako bide zatiko bi tunel zulatzen bukatu dutela jakinarazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzak, azpiegiturareen Gipuzkoako zatiaren eragileak. Legorretako udalerrian barrena igarok…

AHTren kontra protesta egin zuen gazteari ez diote atentatua egotzi

AHTren kontra protesta egin zuen ekintzaile bat epaitu dute gaur goizean Donostian, 2008ko udaberrian, Ordizian egindako protesta bat dela eta. Hasiera batean, fiskaltzak 6 urteko kartzela zigorra eskatuko zuela iragarri zuen, «autoritateari atentatua…

AHTren beharrak asetzeko goi tentsioko linea jarriko dute Bizkaitik Goierrira

Red Electrica Española enpresak Bizkaiko Gueñes herritik Ezkio-Itsasora goi tentsioko linea bat jartzeko baimena eskatu du. Enpresako ordezkarien arabera «hil ala bizikoa» da ahalmen handiko linea bat ipintzea, AHTren energia beharrei erantzuteko. Espainiako Aldizkari Ofizialak dagoeneko argitaratu du REEren baimen eskaria eta zabalik dago alegazioak aurkezteko epea. Goi tentsioko linea horrek guztira 72 kilometro pasatxo eta 400.000 watt garraiatzeko ahalmena edukiko ditu. Goierrin barrena Bizkaiko Gueñes herrian hasiko du ibilbidea tentsio altuko lineak. Gipuzkoa aldera egin aurretik, Bizkaiko 17 herri eta Arabako Okondo zeharkatuko dituzte tentsio handiko kableek, dorre altuen bidez. Gipuzkoara Elgetako lurretan barrena sartuko da linea eta Bergaratik pasatu ondoren, Goierriko zenbait herri zeharkatuko ditu: Legazpi, Zumarraga eta Gabiria. Ezkio-Itsason bukatuko du bidea azpiegitura horrek. REEk 37 milioi euroko inbertsioa egin nahi du linea hori eraikitzeko. Prozesua hasi eta urte bat igaro aurretik eduki nahi dute esku artean ingurumen baimena. Lanak 2013an hasiko dituztela aurreikusten dute. Bi urteren buruan kableak 72.427 metroan zabalduta izatea da REE enpresaren nahia. Aurreikuspen horiek betetzen badira, goi tentsioko linea martxan izango da AHTa martxan jarri aurretik. Hau da, 2016aren aurretik. Hainbat talde eta alderdi politikok kezkatuta hartu dute albistea eta plan hori bertan behera utz dezaten lanean hasi dira. Florent Marcellesi Berdeetako [...]

Aralarrek elkartasuna adierazi die AHTren lanak “modu baketsuan” oztopatzen saiatu ziren gazteei

Beasainen 2008an “era baketsuan” Mariaratz parean AHTren kontrako lanak oztopatzen saiatu izanagatik bi gazteri kartzela zigorra jarri izana salatu du Aralarrek. Desobedientzia zibila ez dela delitua adierazi du Dani Maeztu Aralarren legebi…