Ostirala, 2014-04-18

Etiketen Fitxategia | aht

Abiadura handia, zalantza handiak

Abiadura handiko trena Euskal Herrian inoiz egin den garraio azpiegitura handiena da eta Goierri alderik alde zeharkatuko du. Halakoetan beti gertatu ohi den bezala, aldeko eta aurkako iritziak daude. Batzuen ustez, premiazkoa da eta aberastasuna ekarriko du. Besteen iritziz, berriz, ez da beharrezkoa eta dirua xahutzeko besterik ez du balioko. Krisia dela eta, trena ez dutela martxan jarriko uste duenik ere bada.

Ezkio-Itsaso, trenaren lanek zatituta

Abiadura handiko trena eraikiko lanen tamainaren berri izateko, Ezkio-Itsasora joatea besterik ez dago. Trenbideak herria alderik alde zeharkatuko du, errepide ondotik, eta, gainera, geltoki bat egingo dute. Obrak buruhauste asko eragin du: lokatza errepidean eta etxeetan, pitzadurak Hariztizabal baserriko sagastian, desjabetzeak, aurki Ojarbide Goikoa baserria bota egingo dute, trena Sagastizabal baserri ondotik pasako da, herria [...]

Okzitaniako Tolosan egon izana ukatu egin du Gorka Ovejero zumarragarrak

2011n Okzitaniako Tolosan Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari hiru tarta botatzeagatik auzipetutako bost kideak gaur epaitu dituzte. Horien artean dago Gorka Ovejero zumarragarra (1972). Epaiketa 10:35 aldera hasi da, eta  Ovejero izan da hitza hartzen lehena. Soilik defentsako abokatuei erantzun die, eta ukatu egin du orain bi urteko urriaren 27an Okzitaniako Tolosan egon izana. Fiskalak nabarmendu [...]

Bi urte itxita egon ondoren, bihar arratsaldean irekiko dute Mandubiko errepidea

Bihar arratsaldean irekiko dute Mandubiko bidea. AHTren obrak egiteko itxi zuten eta bi urte pasatxo eman ditu itxita. Denbora honetan guztian, Mandubiko bizilagunek Arriarandik pasatzen den errepidea erabili behar izan dute. Hau luzeagoa eta estuagoa da. Salbatoretik Mandubira doan bidea 2011ko San Joan egunean itxi zuten, AHTko obrak egiteko. Izan ere, errepidearen ondoan tunel bat [...]

Sustapen ministerioak Ezkio-Itsason AHTren geltokia egitea onartu du

Espainiako Sustapen ministerioak Ezkio-Itsason AHTrentzat geltokia egitea aurreikusten duen estudioa onartu du. Hasierako asmoa aurreratzeko eta geratzeko postua egitea zen, baina azkenean geltokia egitea erabaki da. Aldaketa honi esker, eskualdeko bizilagunek Ezkio-Itsason abiadura handiko trena hartu ahal izango dute. Geltokia merkantzia-trenen bazterbide bezala ere erabiliko da. Izan ere, trenbideak bidaiarien eta merkantzien garraiorako balioko du. [...]

AHTren aurkako bizikleta martxak Goierri zeharkatuko du

Mugitu!-k AHTren aurkako bizikleta martxa antolatu du, Altsasutik Donostiara. Hilaren 27an eta 28an Goierri zeharkatuko dute. 27an, 12:00etan, Urretxuko gaztetxean ongi etorria egingo diete. 13:00etan elkarretaratzea egingo dute Zumarragako Eitza auzoan, 13:45ean Ezkio-Itsasoko lanak ikusiko dituzte, 14:30ean Arriaranen bazkalduko dute, 18:30ean Ordiziako txosnetan ongi etorria egingo diete eta ondoren Zerainera joango dira. Biharamunean, goi tentsioko [...]

AHTren kontrako protesta batean parte hartu zuten bi gazte epaituko dituzte datorren astean

Abiadura Handiko Trenaren aurka Mariaratzen egindako protesta batean parte hartu zuten bi gazte epaituko dituzte datorren astean. Ordizia eta Beasain arteko gunean, AHTren kontra protesta egiteko, bidoi bati kateatu ziren bi gazteak, makinen bidea oztopatu nahian. Horiei babesa emateko, AHTren kontrako plataformek elkarretaratzea deitu dute. Donostiako epaitegien aurrean bilduko dira, hilaren 23an, goizeko 10:30ean. 2008ko [...]

Nafarroako Gobernuak dio ez dutela Iruñea eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen AHTren zatia egingo

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Iruñea eta Euskal Y lotuko lituzkeen AHTren zatia eraikitzeko proiektua. Iruñea eta Castejon arteko zatiari eutsiko diote, baina Nafarroako zatia Ezkio-Itsasoko geltokiarekin lotzeko lanak ez dituzte egingo, epe motz eta ertainean behintzat. Hala zehaztu du Nafarroako Sustapen kontseilari Luis Zarralukik, Nafarroako Parlamentuan. “Eusko Jaurlaritzak Ezkio-Itsaso bitarteko loturaren alde egiten [...]

AHTren lanekin duen konpromisoa berretsi dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, Beasainera egindako bistan

Berria.info- Abiadura handiko trenaren Beasaingo (Gipuzkoa) lanak bisitatzen izan dira gaur goizean Eusko Jaurlaritzako eta Akitaniako Kontseilu Nagusiko ordezkariak. Bi erakundeek AHTarekin duten konpromisoa berretsi dute. “Helburu berak ditugu”, adierazi du Bernard Uturri Akitaniako Kontseiluko Garraiorako presidenteordeak. Antzera mintzatu da Ana Oregi Ingurumen sailburua, eta azaldu du Gipuzkoan ia zati guztiak daudela emanda. Halaber, duela [...]

AHTk Beasainen egingo duen ibilbide osoa abendurako bukatu nahi dute

Abiadura Handiko Trenaren lanak «aurreikusitako erritmoan» egiten ari dira, eta 2016rako bukatuta izango dituzte. Hala jakin arazi zuen atzo Iñaki Arriola garrio eta herri lan sailburuak, hainbat legebiltzarkiderekin batera, Goierriko hiru zatitako lanak ikusteko egindako bisitan. Ordizia eta Itsasondo arteko zatiaz gain, Beasain ekialdean ere bukatu dituzte dagoeneko lanak, eta Beasain mendebaldea zatikoak, abendurako bukatuta izatea espero dute. Dagoeneko bukatuta dauden bi zatiek, bost kilometroko bidea osatzen dute, Beasaingo Loinatz auzotik, Itsasondo eta Legorreta artean dagoen Berostegi auzora bitartean. Tarte horren zatirik handiena, %80 inguru, lurpean dago eginda –tartean bi kilometroko luzeera duen tunela, Beasainen–. Bi zubi ere badaude, Mariaratzekoa (111 metro) eta Zubinakoa (144 metro). Bi zati horiek, 95 milioi euroko aurrekontua izan dute. Euskal Trenbide Sareko arduradunek azaldu dutenez, «obra zibila bukatuta» dago, orain falta dena, trenbidearen errailak eta gainontzeko baliabideak jartzea da, «baina hori Adifek egingo du». Goierrin bukatuta dauden bi zati horiek bisitatu ondoren, Iñaki Arriola sailburuak, «lanak erritmo onean» egiten ari direla azaldu zuen, eta horrek, «Gipuzkoako zatia 2016rako bukatzeko jarri genuen helburua berretsi» egiten duela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dagoen Bergara eta Donostia arteko zatiko lan guztiak martxan izango dituzte abuzturako. Mendebaldeko zatia, laster Falta den zatian, Beasain mendebaldea izenekoan, 600 metroko luzeera duen Ittolako zubia da azpiegitura nagusia. Dagoeneko zubiaren egitura osoa jarrita dago, bai zutoinak [...]