Asteburuarekin lotu dituzte aurten San Isidroak Eitzaga auzoan, eta jai eguna asteazkena bada ere, maiatzak 15, atzo hasi ziren auzoko festak. Afari herrikoia eta rock kontzertuak izan zituzten eta gaur herri krosa egin dute. 30. aldia izan da aurtengoa, eta aurrena umeak eta ondoren helduak aritu dira auzoan zehar korrika. Iluntzean Voces Navarras taldeak emanaldia egingo du eta gauen Ehunzango batukadak jarriko du dantzarako aukera.
Arkitekto gazteek Irimo bisitatu dute euren proiektuak prestatzen hasteko
Euskal Herriko eta Espainiako arkitekto gazteek Urretxu bisitatu berri dute. Europan 12 lehiaketaren barruan, Irimo gunerako proiektu ezberdinak aurkeztea da euren zeregina. Aurreproiektuak prestatzen hasi aurretik, bertatik bertara bisitatu dute garai batean, Urretxuko industria gune garrantzitsua izan zen 75.000 metro koadroko eremua. Orain hamarkada batzuk herriko ekonomiaren ardatz izan zen lantegien multzoa erabat utzita dago gaur egun.
110 judoka gazte Gabiriako frontoian
Larunbatean judo topaketa egin zuten Gabiriako frontoian. 110 haurrek parte hartu zuten, horietako 21 herrikoak. Agurraren eta beroketa ariketen ondoren, judoka gazteak lauko taldetan banatu zituzten. Talde bakoitzean urrezko domina bat, zilarrezko beste bat eta brontzezko bi banatu zituzten. Bukaeran, kirolariek gurasoek egindako tortillak jan zituzten. Ekitaldi honekin bukatu da aurtengo Udaberri Kulturala. Urteroko moduan, [...]
Ormaiztegiko baserritarrei buruzko dokumentala estreinatuko dute bihar
Herriko baserritarrei buruzko dokumentala estreinatuko dute bihar Ormaiztegin baserritarren eguna ospatzeko. Gainera, Josu Tellabidek Ormaiztegi eta inguruko baserriak XIX. mendetik gaur arte hitzaldia emango du. Ondoren, bertaratuek mokadutxoa jango dute. Ekitaldia 17:00etan hasiko da. Zumalakarregi museoak antolatu du. Bideorako herriko lau baserritarrekin hitz egin dute: Mekola baserriko Juan Felipe Rezusta, Sosoazabaleko Joxe Domingo Iurrita, Udabarroko Juanito [...]
Dhuna taldearen kontzertua atzeratu egin dute, Maizpiden
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak herrian barrena itsatsi dituen karteletan dio gaur gauean izango dela Dhuna talde goierritarraren kontzertua, euskaltegian. Ez da hala. Atzeratu egin dute, oraingoz egun jakinik ipini gabe. Beasaingo festak direla eta, beste egun baterako utzi dute musika emanaldia. Gaur 21:00etan zen hastekoa.
Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean
Ordiziako udal gobernuak «oso arrakastatsutzat» jo du atez ateko hondakin bilketa diseinatzeko joan den astean abian jarritako parte hartze prozesua. Udalaren esanetan, 400 lagun baino gehiagok parte hartu dute hilaren 6an eta 7an egindako bi batzar orokorretan, eta baita Altamira, Majori eta Otegieneako auzotarrekin hilaren 8an eta 9an egindako bi bileretan. «Herritarrak animatu nahi ditugu [...]
Kuadrillen eguna ari dira ospatzen gaur Beasainen
Jendetza dabil Beasaingo kaleetan, kuadrilen egunean. Blusak jantzita edo gerrian lotuta dituzte gehienek eta txarangen doinua entzuten da kaleetan. Poteorako giro bikaina dute eta laster joango dira bazkaltzera. Arratsaldeko 17.30ean abiatuko dira kuadrilak Barrendain kaletik hasi eta erdigunera kalejiran.
Emakume bat hil da arratsaldean Aizkorrin
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 47 urteko emakume gasteiztar bat hil egin da gaur arratsaldean Aizkorrin, 30 metrotik behera erorita. 16:30ak aldera Petroleras inguruan izan da istripua, beste mendizale batek jakinarazi duenez. Larri zauritu da emakumea, eta larrialdi zerbitzuetako langileak iritsi direnerako hilda zegoen. Ertzaintzak erreskatatu du gorpua, elikopteroz.
Eitzan festa giro bikainean murgilduta daude
Auzoko festak ari dira ospatzen Eitzagan. Atzo hasi ziren eta asteazkenera arte luzatuko dira San Isidro festak, denetariko ekintzekin. Gaur…
Eitzan festa giro bikainean murgilduta daude
Auzoko festak ari dira ospatzen Eitzagan. Atzo hasi ziren eta asteazkenera arte luzatuko dira San Isidro festak, denetariko ekintzekin. Gaur arratsaldean herri lasterketa egin dute, lehenik umeek eta ondoren helduek.
Azintzio jaiak ari dira ospatzen Legorretan
Mozorrotuta hasi dute eguna gaur Legorretan. Azintzio jaiak ari dira ospatzen, eta mozorroen eguna da gaurkoa. Gizon Pikua udaletxeko balkoitik begira dutela paella lehiaketa egin dute eguerdian, txakolina dastatuz. Plazan eta pilotalekuan elkartu dira lagun taldeak, batzuk mozorrotuta eta beste batzuk eguneroko itxuran, eta beharrezko osagarriak eskutan, paellak egiten aritu dira. Asteazkenean hasita ari dira [...]
Loinatzetan bete-betean daude beasaindarrak
Mari heldu da Murumenditik eta festa giroa herriko txoko ugaritan nabari da ia Beasainen. Atzo arratsaldean festen hasierako txupina bota zuten herriko ikastetxeetako ikasleek, eta gauean Mariren etorrerarekin lehertu zen festa. Jende ugari elkartu da erdigunean jai egunen lehen orduetan, bai atzo arratsaldean eta bai gaur ere, haurren danborradaren aitzakian. Buruhandiek eta erraldoiek haurrez inguratuta egin zuten itzulitxoa herrian, eta erraldoiek dantza ere egin dute aurten. Beste berrikuntzetako bat Zanpaldunak joaldunen irteera izan da aurten. Herriko gazte talde batek sortu du joaldun taldea, eta atzo arratsaldean egin zuten lehen saioa beasaindarren aurrean.
Buruz burukotik kanpo geratu da Jon Ander Albisu
Jon Ander Albisu pilotari ataundarra buruz buruko txapelketatik kanpo geratu da bart, Tolosako Beotibar frontoian Mikel Beroiz nafarraren aurka 22-9 galduta. Akats ugari egin zituen Albisuk, eta partidaren bigarren zatian hainbat pilotakada polit eman bazituen ere, galdu antzera aritu zen partida guztian zehar. 52 minutuko partida izan zen eta 231 pilotakada egin zituzten bi jokalariek.
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
- Kultur elkarteen laguntza eskaera ekainaren 21erako
- Ordiziak aurrera egin du Herriarteko txapelketan
- Mailari euts diezaioke oraindik Biok Zerbitzuakek
- Greba komitea osatzeko lehen bilera gaur Barrenan
Goierriko blogariak
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Digital vs Traditional Tools: Digital vs Traditional Toolsor how I use my tablet and all my other tools too!by Josu Maroto&nb...
- lepauztai: iz. ANAT. Klabikula. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: iz. [klabikula] : klabikula (U...
- IX. XABIER ORTIZ DE LUZURIAGA BTT: Ekainak 2, igandea, goizeko 8:00etan, Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko IX. mendi bizikleta trab...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- Haurdun zaude(te)?: Haurdun bazaude, edo laister egotea espero baduzu, TTiKLiK!ELKARGUNEAn bide honetan lagungarr...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Zohargi (Zaldibia)
Urte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetikUrte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetik bihotzera. Ilargiraino ta bueltan maite zaitugu!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f031-300x275.jpgZohargi (Zaldibia)irakurri gehiago » -
Irati Arbilla
10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f01-252x300.jpgIrati Arbillairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update 27 minutes ago
Inaxio Perurenak ekainaren 9an egingo du ahalegina 303 kiloko harriarekin, ondo bidean Leitzan bertan, herritarren babesean. Otsailaren 10ean altxatu zuen 300 kilokoa; Leitzan orduan ere. Etxean altxaldi politak emanda dago jada 303koari.
-
esait mendi martxa uploaded a new picture: Ilso mendi tontorra 32 minutes ago
Zalla eta Gordexola udalerriek bat egiten dute berton….ESAITeko mendi martxara hurbilduko zaretenok bista ederraz gozatu ahalko dozue bertotik, eguraldia lagun badaukagu… -
esait mendi martxa posted an update 33 minutes ago
Hilabete pare bat baino apurtxo bat gehiago besterik ez da falta Enkarterrietako eta Iparraldeko bazterretatik Euskal Herriko kirol selekzioen aldeko aldarrikapena zabaltzen hasteko…..
Etapak prestatzen gabiltza, eta asteburu honetan Zallako inguruetatik ibili gara….Ilso mendi tontorrean dagoen begiratokia, horren lekuko.. -
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 hour, 44 minutes ago
1.50 minutu galdu ditu Pozzovivok, eta 2.23 Santambrogiok eta Henaok.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 hour, 45 minutes ago
A zer garaipena Intxaustirena. Maglia arrosa jantzi zuen, etapa garaipena lortu du orain eta postu batzuk aurrera egingo ditu gainera. Bikaina!
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...













