Asteartea, 2013-05-21

Ataunek eskuz eta Ordiziak palan, aldeko jarri dute Herriarteko bidea

Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako aurreneko jardunaldiak gozotik gehiago utzi gezatik baino, Goierriko herrientzat. Denera zazpi herrik parte hartuko duten arren, lehen kanporaketan hiru bakarrik ari dira: Ataun eta Zumarraga eskuz, final hamaseirenetan; eta Ordizia palan, final zortzirenetan. Txapelketa osoak Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan izan zuen estreinaldia, ostegun iluntzean. Ordizia-Urnieta joaneko partidak izan dira aurtengo lehenak. Larruzko [...]

Liburu proposamenak eta irakurketa gaur Zaldibiak

Zaldibiako Ausa-Gaztelu guraso elkarteak irakurtzeko zaletasuna pizteko ekitaldia egingo du, gaur. Bazen behin irakurtzeko zaletasuna saioan nola irakurri behar den, edota adin bakoitzerako liburu egokiak zeintzuk diren proposatuko dituzte. Testu batzuk irakurriko dituzte, musikarekin lagunduta. Ekitaldia gaur 18:00etan hasiko da, Lardizabal eskolako liburutegian. Imanol Mercero, Oneka Garmendia, Maite Guiu eta Joxepa Madariaga ariko dira, ordubetean.

Eneko Garmendiak irabazi du Gipuzkoako lokotx biltzaile txapela, Legorretan

Legorretan igandean jokatu zen Gipuzkoako lokotx biltze txapelketan Baliarraingo Eneko Garmendiak jantzi zuen txapela, final oso estuan. Segundo bakar baten aldeak ebatzi zuen irabazlearen izena, eta bost segundok podiumeko kirolarien ordena. Garmendiak 6:50 minutu behar izan zituen 50 lokotx biltzeko, 1,25 metroko tarteekin jarriak. Bigarren Gotzon Zulaikak egin zuen (6:51), eta hirugarren Jon Larragañak (6:55). [...]

‘Mundumob’ ekimena gaur aurkeztuko dute Lazkaon


Mundua hurrengo belaunaldiei jasotako aukera beretan uzteko aldarrikapena egin du Mundumob ekimenak, iraunkortasun printzipioa garatzeko eskaerarekin. Lazkaon Zero Zabor taldeak gaur 19:00etan aurkeztuko du. Besteak beste, maiatzaren 31n, grabaketa bat egingo dute Lazkaon, flashmob batean munduko bola irudikatuz. Aurrez hiru entsegu egun izendatu dituzte: larunbatean 11:30ean, maiatzaren 27an 19:00etan, eta maiatzaren 31n bertan grabaketaren aurretik, 18:00etan. Herritarrek kantu koreografiatu bat egingo dute, mundu bola eskutik eskura erabiliz.

Goi tentsioko linea gelditzeko eskatuko dute alkateek Energia ministerioan


Gipuzkoa eta Nafarroako 170 alkatek goi tentsioko linea gelditzeko eskaera sinatu dute eta eskaera dokumentua gaur aurkeztuko dute Espainiako Industria eta Energia ministerioak Donostian duen azpidelegaritzan.

Idiazabalgo Udalak jatetxea ireki nahi du udaletxe zaharrean

Eusko Jaurlaritzaren Basquetour turismoaren euskal agentziak eta Idiazabalgo Udalak Edertze Plana egin dute. Helburua zerbitzuen kalitatea hobetzea da eta, horretarako, 30 ekintza zehaztu dituzte. Horietako bat herrian jatetxe bat irekitzea da eta udala horretarako lanean hasi da. Udaletxe zaharrean ireki nahi du jatetxe hori. Edertze Plana atzo aurkeztu zuen udaletxean Arantza Madariaga Basquetour-eko zuzendariak. Plan [...]

Irimoko partehartze prozesuan hasi dira lehendabiziko ideiak biltzen

Urretxuko Irimo industrialdearekin zer egin erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan du udalak. Ekimena Europan12 lehiaketara aurkeztu zuten, eta aukeratua izan zen; horri esker, Europa osoko hainbat arkitekto gaztek gune horretarako proiektuak diseinatuko dituzte. Proiektu horiek egiterako garaian, parte-hartze prozesutik ateratako ondorioak kontuan hartu beharko dituzte. Proiektua “irekia eta elkarrizketan oinarritua” izatea nahi du udalak. Parte-hartze prozesu horretan ateratako zenbait ideia biltzen dituen bideoa kaleratu dute.

Gaixotasunak noren erantzukizuna dira?

Urgadiel elkarteak, orain gutxi, kanpaina bat egin du Urretxuko zein Zumarragako postontzietara mezu argi bat gutun bidez bidalita: «Zure gaixotasuna zurea baino ez da». Angel Rico elkartearen lehendakaria da, eta zintzoki kanpainak ez duela emaitzarik lortu esan du, «beharbada azkarregi da, baina pertsona batek ere ez digu deitu».

Giro paregabea Loinatz jaietako asteartean ere


Jende mordoa ibili da gaur ere Beasainen, festetako lehen txanpari amaiera ematen. Umeen sokadantza Loinazko San Martin plazan, artisau postuak Kale Nagusian eta inguruetan, ganadua Bideluze plazan eta bertsolariak oholtza gainean. Eta guztien gainean zeru urdin-urdina.

‘Labur bira’ zirkuituan, euskarazko zortzi film emango dituzte bihar Lazkaon

Euskara elkarteen Topagunea erakundeak gorpuztutako film laburren 10. zirkuitua, Labur Bira, Lazkaon izango da bihar, asteazkena (maiatzak 15). Gerriko kultur elkartearekin lankidetzan, euskarazko zortzi film laburren emanaldia prestatu dute. Areria antzokian, 21:00etan hasiko da. Denera ordu eta laurdeneko iraupena izango du zinema saioak, eta bata bestearen atzetik botako dituzte. Sarrera 2 euro da. Lanen artean [...]

Herriko hirigintza ondarea aztertzeko plan bat abian jarri dute Legazpin

Herriko hirigintza ondarea identifikatzeko, etorkizunean zein erabilera eman zehazteko edo hala behar den kasuetan babesteko neurriak hartzeko azterketa plan bat jarri du martxan Legazpiko Udalak. Jose Miguel Medina arkitekto legazpiarra eta Beatriz Herreras historialari urretxuarra dira azterketa honen arduradunak. Hirigintza ondareak herriko eremu zabal bati egiten dio erreferentzia. Herrerasek dioen bezala ondarearen kontzeptua aldatuz joan [...]

Preso ohi baten eta Herriraren hitzaldia, gaur Zaldibian

Zaldibiako Herrira elkarteak, euskal presoen aldeko Plazara ekimena girotzeko, hitzaldia antolatu du, gaurko. Begoña Uzkundu preso ohia eta Nagore Gartzia Herrirako kidea ariko dira solasean. Uzkudun Granadako espetxean preso egon zenean Oskarbi Jauregi zaldibiarrarekin batera egon zen. Preso eta iheslari politikoen egoeraz eta eskubide urraketez jardungo dute, besteak beste. Hitzaldia gaur, asteartea, 19:00etan Karreane kultur [...]

Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio

Ormaiztegiko Udalak atez ateko zabor bilketa sistema ezartzeari uko egin dio. Atzo jakinarazi zuen erabakia, bando bidez. Testuan gizarte zatiketa aipatzen du arrazoi bezala eta edukiontzi bidezko sistema probatzeko asmoa azaltzen du. Baldintza bezala, gutxienez %73 birziklatzea jarri du. Bihar 19:00etan bilera egingo da kultur etxean eta bertan herritarrei hartutako erabakiaren berri zehatzagoa emango zaie.