Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak ibilaldi gidatua eta jolasak antolatu ditu iganderako, Larraitzen. Abaltzisketara joan-etorria egin ahalko da, bidean Aralarri buruzko jolasekin gozatzearekin batera. Haurrentzat eta familientzat pentsatu du jarduer…
Aizkoate elkarteko festa etzi egingo dute, Ataunen
Ataungo Aizkoate kultur elkarteak urteko ospakizun nagusia etzi, larunbata, egingo du, ohi bezala San Pedro inguruan. 16:30ean ume jolasak izango dira, 18:00etan herri kirol erakustaldia, 19:00etan sagardo eta arrain dastaketa, eta toka txapelketa. 21:…
Rufino Mujika Lazkaoko prioreari elkarrizketa egin diote Zuzeu albistarian
Zuzeu albistariak Rufino Mujika, Lazkaoko monje beneditarren monasterioko priorea, elkarrizketatu du. Youtuben jarri du ikusgai. Gai askori buruz hitz egin du Mujikak: elizaren krisiaz, ekonomiaren eta fedearen arteko harremanaz, elizaren ignuruan ema…
Argazkilariak, harrapatuta
Zumarragako Santa Isabel jaien baitan argazki rallya antolatu du Argazkia elkarteak Antioko erromerian. Udalaren babesarekin zortzigarren urtez antolatu dute, eta aurtengoan «egonkortu» egin dela uste dute. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan ditu, hemezortzi hain justu; Legazpi, Azkoitia, Azpeitia, Zumaia eta Soraluzetik iritsitako argazkilari afizionatuak eta zumarragarren bat edo beste ere bai. Bitxia da Santa Isabel [...]
Ezker Anitza-IU alderdiak Ordizian duen taldea aurkeztu du Barrenan
Ezker Anitza-IU alderdiak Ordizian eratu duen talde berria aurkeztu du. «Asanblada berri bat» sortu dutela adierazi dute, eta berau nork osatzen duten eta etorkizunera begira zein asmo dituzten azaldu dute Barrenan egindako agerraldian. Leontxi Uranga, Maijo Vazquez eta Julen Carrasco Ordiziako taldekideak agertu ziren aurreko ostegunean prentsaren aurrean, Arantxa Gonzalez Gipuzkoako koordinatzailea eta Juan Luis Merino Gipuzkoako antolakuntza idazkaria alboan zituztela. Vazquezek azaldu zuenez, «Ordizian zinegotzirik ez izan arren, lanean» ari dira, «bai erakundeetan eta baita kalean ere». Udaleko hainbat batzordetan eta bileretan parte hartzen dutela ere jakinarazi zuen Ordiziako ordezkariak. Hala, «proiektu politiko errepublikano eta federala defendatzeko» mozio bat aurkeztu dute udaletxean, Gizpukoako beste hainbat herritan egin duten moduan, Pasaian, Eibarren edo Tolosan, adibidez. «Errepublika nahi baldin badugu, pixkana hasi behar dugu lanean, eta herriz herri», azaldu zuen Vazquezek. Stop Desahucios! taldearekin ere elkarlanean ari dira Ezker Anitza-IUko kideak, eta uztailaren 18an, asteazkena, Ordiziako azokan, euren etxeetatik kaleratuko dituztenei babesa adierazteko sinadurak biltzen ariko direla aurreratu dute. Zehaztu dutenez, sinadura horiekin, «legea aldatzea» dute helburu. Proiektua birsortzeko Arantxa Gonzalezek Ordizian egindako adierazpenetan azaldu zuenez, Ezker Anitza-IU taldearen helburua «Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban proiektu politikoa eta soziala birsortzea da, ezkerrekoa, federala eta errepu- blikanoa den proiektu bat». Hala, «ezker antikapitalistaren [...]
Lurraldebus txartelarekin ordaindu ahalko dira aldirietako trenetako bidaiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Renfek sinatu duten hitzarmenarekin, aurrerantzean Lurraldebus txartelarekin ordaindu ahalko dira aldirietako trenetan bidaiak egiteko txartelak. Dirurik erabili beharrik gabe, geltokietako leihatiletan eta txarteldegietako makinetan eskuratu ahalko dira txartelak Lurraldebus txartelarekin. Igandean jarri zuten martxan sistema berria, eta Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Lurraldebus txartela duten talde bereziek izan ezik, gainerakoek erabili ahalko [...]
Josema Azpeitiak liburua aurkeztuko du bihar
Josema Azpeitia kazetari legazpiarrak BDB liburua aurkeztuko du bihar Donostiako Londres hotelean. Jacques Ballarin kazetariarekin eta Ritxar Tolosa argazkilariarekin batera osatu du bilduma oraingoan legazpiarrak, eta zazpi eremu geografikotako 500 ja…
Bihar eskuratu ahalko dira arraindegietarako ontziak
Udalak, Sasieta Mankomunitateak eta Kutxa-Ekoguneak abian jarri duten Ontziratu zaitez kanpainaren barruan banatuko dituzten ontziak bihar jaso ahalko dira Euskal Herria plazan. Ontziak arraindegietan banatu dituzten kupoien trukean emango dituzte, eta…
Begirale izateko ikastaroa antolatu nahi du udalak
Legazpiko Udalak jakinarazi duenez, asialdi garaietan begirale gisa aritu ahal izateko ikastaroa antolatzeko asmoa du Gazteria sailak. Ikastaroa egiteko asmoa luketen guztiek mezua bidali behar dute gazteria.le@legazpi.net helbidera, eta izena eman. Ik…
Josu Aztiria: «Mugikorrek ikasketarako aukera osagarri asko eskaintzen dituzte»
Josu Aztiriak (Zumarraga, 1978) Elhuyar Fundazioaren izenean mugikorretarako aplikazio berria aurkeztu du orain gutxi. kxo! aplikazioak smartphone edo sakeleko telefono adimendunak baliatuta euskara ikasteko aukera ematen du. Elhuyar fundazioak bi sail ditu, zientziaren komunikazioarekin lotutakoa eta hizkuntzaren garapena lantzen duena. Josu Aztiria bigarren saileko arduraduna da. Aplikazioa sortzeko Moblang europar ikerketa proiektua erabili duzue. Hizkuntzak [...]
Idi probak, festen jarraipen gisa
Idi proba eguna izan zen atzokoa Zumarragan. Santa Isabel jaien egitarauaren baitan hiru proba izan ziren Euskadi plazan. Argazkian Xabier Zaldua zumarragarra plazan idiekin. Aurtengo egutegiak jaien antolaketa baldintzatu duela esan du Mikel Serrano Zumarragako alkateak, eta hainbat ekintza festetako asteburutik atera behar izan dituztela, tartean, idi probak. Datorren igandera arte luzatuko da jaietako soka, [...]
Posta bulego berria irekiko dute Urola kalean, Zumarragan
Zumarragako Urola kalean posta bulego berria irekiko dute. Lanean ari dira lokala egokitzen, baina posta zerbitzuetako komunikazio arduradunak oraingoz ezin du zehaztu noiz zabalduko duten bulegoa. Irekierak ez dio eragingo Elizkalen egun dagoen bulegoari. Postariek erabiliko dute «batik bat» postetxe berria: «Bertan posta sailkatuko dute». Herritarrei dagokienez, fardel mota jakin batzuk jasotzera bertara jo beharko [...]
Segalari legorretarrak bikain aritu dira Gipuzkoako azkartasun txapelketan
Goierriko partaide bakarrak ziren, baina biek lan bikaina egin dute Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan. Biak, legorretarrak. Igor Esnaolak jantzi du txapela gizonezkoetan, eta Arrate Garin bigarren izan da, irabazlearengandik 10 segundo doira. Zizurkilen jokatu zen segalaritza lehiaketa, igandean, Nekola baserriko belardian. Gizonezkoen artean bederatzi segalari aritu ziren. Ehun metro koadroko bina sail ebaki zituzten. Lana ahalik eta denbora gutxienean osatzea zen helburua, belar kilo kopuruari erreparatu gabe baina txukuntasuna kontuan edukita. Esnaolak lehenbiziko txapela du txapelketa horretan. Sasoi betean egoten segitzen duela erakutsi du, Almitzak antolatutako Euskal Herriko Bakarkako Ligaxkako lidertza baieztatuz. Bost minutuan zehatz bukatu zuen bi sailak ebakitzen. Juanjoxe Lizaso asteasuarra (5:15) geratu da bigarren —iazko azkartasun txapelduna eta aurten Gipuzkoako txapelduna—, eta Mikel Alkorta haren herrikidea hirugarren (5:53). Hamar segundogatik bigarren Emakumezkoetan, Garin iaz lortutako txapeldun izendapena defendatzera joan zen Zizurkilera. Sei segalari lehiatu ziren. Alatzne Etxaburua zizurkildarrak irabazi zuen (3:42), hura ere Euskal Herriko ligaxkako lehenbiziko liderra. Garin legorretarrak hatz puntekin ukitu zuen txapela. Azkenean, hamar segundo gehiago behar izan zuen (3:52), 50na metro koadro bi sailak ebakitzen. Hirugarren Ainara Otamendi ibartarra izan zen (5:23), jada denbora tarte handiagora. Belarra egoera aproposean zegoen segan aritzeko. Txandaka aritu ziren lanean hamabost partaideak, hiruna lagun aldiko, eta gizonezkoak [...]
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
Goierriko blogariak
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- maho: iz. BOT. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren lore ikusgarria. Zenbait...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
- Zaha goza: Asteburuan Zaragozan izan gera, lagunak bisitatu, origami erakusketa eder bat ikusi eta marrazteko a...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Eskunabarra posted an update 4 hours, 9 minutes ago
Larrain dantza Donostiako Bulebarrean herri dantzari amaiera emateko hileko 3. igandero azken urtetan:
-
Eskunabarra posted an update 4 hours, 11 minutes ago
Herri dantza zoragarria Donostiako Bulebarrean azken urtetan
Array
-
Eskunabarra posted an update 4 hours, 13 minutes ago
Kantu jira Donostian hileko 3. larunbatean azken hamar urtetan udaleko txistulari bandarekin:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 4 hours, 22 minutes ago
’Asteburuko emaitzak’ http://futbolmamia.com/asteburuko-emaitzak-33/ 1. mailan, 2. B mailako 2. multzoan eta Emakumezkoen Kopan.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 4 hours, 56 minutes ago
’Hartu arnasa lasai’ http://futbolmamia.com/hartu-arnasa-lasai/ Zaragoza-Athletic partidaren kronika.
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Liburu proposamenak eta irakurketa gaur Zaldibiak 2013/05/15
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...













