Doluaren inguruko tailerrean parte hartzeko izena astelehenean amaituko da

Doluaren inguruko formakuntza tailerra antolatu du Beasaingo Udalak datorren asterako. Heriotzaren eta horrek sortzen dituen sentimenduen inguruan hitz egiten ikasteko tailerra izango da.  Ostegunean eta ostiralean egingo da ikastaroa, udaletxeko batzar aretoan, 15:00etatik 17:00etara. Tailerrean parte hartzeko izena Gizarte Sailean eman behar da. Astelehena izango da izena emateko azken eguna.

Irakurri gehiago

Ataungo argazki rallyko sariak bihar emango dituzte

Urriaren 3an Ataunen izan zen argazki rallyko sari emateko ekitaldia bihar, larunbata, eguerdian egingo dute. Ataungo Udalak zazpigarren aldiz antolatu du aurten argazki lehiaketa. Egun hartan atera eta aurkeztutako argazkien aukeraketa egin ondoren, bihar sarituko dituzte lehendabizikoak, baita herritar onena ere. Ekitaldia bihar 12:00etan hasiko da Herri Antzokian. Aurrena argazkien emanaldia egingo dute, eta ondoren [...]

Irakurri gehiago

Legorretan Neguko Festa egingo dute gaur eta bihar

Legorretan gaur-biharretan ospatuko dute musikarien zaindari Santa Zeziliaren jaialdia. Elekun abesbatzak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Legorretako Musika Eskolak eta Udalak antolatu dute egitaraua. Gaur, ostirala, 20:00etan Elekun abesbatzak kantu emanaldiak egingo ditu kalean. Bihar, larunbata, 17:30etik aurrera musika eskolako txistulariak kalejiran ibiliko dira. Ondoren, 18:30ean, gaztaina jana izango da plazako pilotalekuan.

Irakurri gehiago

Ataungo organo barrokoan Tagliavini maisuak kontzertua egingo du gaur

Luigi Ferdinando Tagliavini (Bologna, Italia, 1929) organo-jotzaileak kontzertua egingo du gaur iluntzean Ataunen. San Martin elizako organo barrokoan Storage, Cabezon, Valente, Fernandez de Huete, Martin y Coll eta Pasquini konposatzaileen obrak joko ditu, besteak beste. Kontzertua gaur, ostirala, 19:00etan hasiko da. Ordizian eta Ataunen elkarlanean antolatu duten musika barrokoaren 25. Barroko Aire zikloko ekitaldia da, [...]

Irakurri gehiago

Erretako etxearen aldeko jaialdia egingo dute gaur Lazkaon

Urriaren 23an San Prudentzio auzoan erre zen Fideletxeko bizilagunentzat dirua biltzeko aurreneko ekitaldia gaur, ostirala, egingo dute Lazkaon. Musika, dantza eta bertso ikuskizuna izango da, eta herriko nahiz eskualde mailako 11 taldek parte hartuko dute. Ikuskizuna Lazkaoko Areria zineman izango da, gaur 19:30ean. Sarrera 5 euro da, eta bildutako dirua kaltetutako bizilagunentzat izango da. Sarrerak [...]

Irakurri gehiago

Legorretan Euskararen Aholku Batzordea sortuko dute

Legorretako Udalak Euskararen Aholku Batzordea sortzeko erabakia hartu du, eta herritarrekin nahiz euskaltzaleekin asmoa aurkezteko bilera deitu du astearterako, azaroak 23, 20:00etan udaletxeko batzar aretoan. Elkarte, erakunde, talde, norbanako,  komunikabideak…  gonbidatu dituzte. EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia aurkeztuko du Haritz Gorostidi Euskara zinegotziak. Euskararen Aholku Batzordea osatuko dute ondoren. Jarraian, 2011-2012 eperako arloko plan estrategikoa [...]

Irakurri gehiago

Foru Aldundiak 400.000 euro bidertuko dizkio TTT Ejes enpresari

2010/11/19
Nork

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakitera eman dutenez, Enpresak salbatzeko eta berregituratzeko plana ren baitan partaidetzazko mailegu bat prestatuko dute, TTT Ejes enpresarentzako. Erabakia 2010eko otsailaren 23ko Krisiaren Aurkako Planaren barruan kokatzen da eta TTT Ejes enpresari emandako mailegua Socade SA, Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietatearen bitartez kudeatuko eta ordainduko da. Bere arau esparrua Gipuzkoako enpresentzako finantza babesa kudeatzeko hitzarmena, krisiaren aurkako planaren esparruan izeneko hitzarmena izango da, eta hor jasotzen dituzte elkarrekin [...]

Irakurri gehiago

Aramako Hiri Antolamendu Plan berritua ikusteko batzarra egingo dute

2010/11/19
Nork

Aramako Udalak bilerarako deia egin die herritar guztiei, datorren asteartean, azaroak 23, 19:30ean udaletxeko batzar aretoan. Hiri Antolamenduko Plana berritzeko prozesuan murgilduta dago udala, eta Luque-Aseginolaza arkitekto taldeak prestatu duen lehen zirriborroa aurkeztuko dute bileran. “Prozesu honen garrantziaz oharturik, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa ikusten dugu, elkarrekin etorkizuneko Arama eraikitzeko”, esan du Udalak gaur ohar bidez. Zirriborroaren [...]

Irakurri gehiago

Lazkaoko Forjas Irizarren bukatu da greba

2010/11/19
Nork

Forjas Irizar lantegiko ekoizpeneko langileek urriaren 4an hasi zuten greba bukatu da. Hala jakinarazi du gaur CCOO sindikatuak, enpresan ordezkaritza sindikala duenak. Langileen eskari “guztiak” aintzat hartu ditu zuzendaritzak, eta bertan behera geratu da 40 bat egun iraun duen greba. Hileko soldataren nomina kalkulatzeko modua finkatuko du enpresak aurrerantzean. Langileen arabera, orain arte “gorabehera handiak” [...]

Irakurri gehiago

Nazioen Mundua ekimenekoek bazkaria egingo dute abenduaren 4an

2010/11/19
Nork

Nazioen Mundua ekimenekoek eskerrak eman nahi dizkiete Scotland-Euskal Herria jaialdia antolatzen eta aurrera ateratzen lagundu zuten guztiei. Bestalde, abenduaren 4an Ataungo Urbitarte sagardotegian bazkaria egiteko asmoa dute ekimenean lanean dabiltzanek zein Ordiziako jaialdian lagundu zutenek. Bazkarira joateko asmoa duenak, ahalik eta azkarren abisatu behar du, ekimeneko kideren bati esanda edota nazioenmundua@nazioenmundua.com helbidera idatzita. Izena emateko [...]

Irakurri gehiago

Marokok eta haren “bazterketa politikak” saharar herriaren giza eskubideen aurka egiten dituen “urradura larriak” salatu ditu Ormaiztegiko Udalak

Mendebaldeko saharar herriaren aurka Marokoko gobernuak burututako ekintzak salatzeko mozioa onartu du  Ormaiztegiko udalbatzak. Erabakia aho batez hartu dute talde politiko guztietako hautetsiek. Horrenbestez, Ormaiztegiko Udalak saharar herriari elkartasuna adierazteaz gain, Marokok eta haren “bazterketa politikak” saharar herriaren giza eskubideen aurka egiten dituen “urradura larriak”salatu nahi ditu. Marokoko agintariei manifestari “baketsuen” aurkako “ekintza basatiak” berehala [...]

Irakurri gehiago

Merkatu txikia egingo dute Ikastolak eta Bareak elkarteak

Gabonak gerturatzen ari direla eta, Beasaingo Ikastola eta Bareak Merkatari elkartea bigarren eskuko azoka antolatzen ari dira. Merkatu txikia antolatzeko ordea, herritarren laguntza behar dute. Horregatik, herritar eta merkatari guztiak gonbidatu dituzte “etxeko armairuak astintzera eta erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden arropa, jostailu, liburu eta gainontzeko tresna anitzak” Ikastolara eramatera. Merkatu  txikian parte [...]

Irakurri gehiago

”A propos d´Elly” film irandarra gaur zine klubean

2010/11/19
Nork

Butak 21ek gaurko proposatutako filmak Ahmad izeneko emakume bat du protagonista. Almanian bizi eta ezkonduta, banandu ostean bere sorterrira itzuliko dena....

Irakurri gehiago

Izarra, Errezil sagarra

Gabiriako Udalak eta Erbie elkarteak antolatuta, igandean, azaroaren 21ean egingo dituzte Gabirian Errezil Sagar eta Sagar-Goxo Lehiaketa eta Baserriko Produktuen Azoka, 09:00etatik 14:00etara. Lehiaketa horien helburua, antolatzaileen arabera, «ez da lehiaketa sustatzea, Errezil sagarra bultzatzea baizik». Errezil sagar lehiaketan 16 herritarrek parte hartuko dute, 15ek sagar-goxo lehiaketan eta 11 herritar arituko dira baserriko produktuak saltzen. [...]

Irakurri gehiago

Emakumeenganako indarkeriaren “egoera larriaz” ohartarazi dute

2010/11/18
Nork

Emakumeen aurkako indarkeriaren «egoera larria» dela eta eguneroko berriek egoerak ez duela hobera egin adierazten dutela gogoratu dute Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate zinegotziak eta Kristina Altuna gizarte hezitzaileak. Emakumeenganako indarkeriaren Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta horren harira udalak eta Kimetz emakumeen elkarteak datorren asterako antolatu dituzten ekimenen berri eman dute. Indarkeria mota [...]

Irakurri gehiago

Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako finala jokatuko du Azurmendik igandean

Maila Nagusiko Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finala jokatuko du Iñaki Azurmendik  igandean Asteasun (Gipuzkoa). Arriarandarraren zortzigarren finala izango da aurtengoa eta, beste behin faboritoa Floren Nazabal bada ere, “lana ondo egitera” joango da finalera Azurmendi. Forma onean dagoela dio gainera, eta “Donostian bezala Nazabalek huts egiten badu gainontzeko bost aizkolariok aukera dugu txapelketa irabazteko”. Azurmendirekin [...]

Irakurri gehiago

V. Emakumea Pilotari Txapelketako partidak jokatuko dira etzi Ederrenan

Etzi arratsaldean V. Emakumea Pilotari Txapelketako partidak jokatuko dituzte Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ligaxkako bigarren jardunaldia izango da eta bertan Uxue Fernandez urretxuarrak eta Maddi Mendizabal zaldibiarrak jokatuko dute. Urretxuarrak Leire Lukasekin osatzen du bikotea eta zaldibiarrak aldiz, Garbiñe Tijerorekin. 16:00etan hasiko dituzte partidak.

Irakurri gehiago

Kontzertuak, kalejirak eta omenaldiak Santa Zezilian

2010/11/18
Nork
Kontzertuak, kalejirak eta omenaldiak Santa Zezilian

Datorren astelehenean, hilak 22, Santa Zezilia eguna da. Urretxuko eta Zumarragako musikariek 11:30ean egunari hasiera emango diote Zumarragako Musika Bandaren kalejirarekin. 13:00ean Zelai Arizti aretoan kontzertua eskainiko du Bandak. Aurten omenaldia egingo diete taldeko hiru musikariei Marttin Begiristainek 50 urte, Eguzkiñe Diaz de Espadak eta Migel Lizarraldek 25  urte egin dituzte Zumarragako Musika Bandan. Arratsaldean [...]

Irakurri gehiago

Airearen kalitatearen egoera kezkagarria Urretxu-Zumarragan

2010/11/18
Nork

Hainbat mediotan berria agertu dela aprobetxatuz, Urretxu-Zumarragan arnastu daitekeen airea dela-eta gure KEZKA HANDIA azaldu nahi dugu ohar hau idatziz.Kezkaturik gaude, izan ere askotan kalean gaudela airean burdinurtua balu bezala usaindu dugulako, baita ere eztarrian min egitera iritsi delarik. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu dituen datuetara jo dugu, hauek analizatu eta ondoren, eskutitz honetan [...]

Irakurri gehiago

Zumarragako Ospitaleko zuzendaritzak eta udal ordezkariek lankidetza sustatuko dute

2010/11/18
Nork
Zumarragako Ospitaleko zuzendaritzak eta udal ordezkariek lankidetza sustatuko dute

Zumarragako Ospitaleak Goierri eta Urola Kostako -Azpeiti eta Azkoiti- 90.000 bat biztanle atenditzen ditu. Ospitaleko zuzendaritzak jakinarazi duenez, “udal ordezkariekin lankidetza sustatu asmoz, bilera bat egin berri dugu”. Hiru alkatek parte hartu zuten eta herri guztietako ordezkaririk ez zen egon, “bilera gehiago egingo ditugu”. Ospitaleko zuzendari Jon Guajardok osasun zentroaren misioa, bisioa eta baloreen gainean aritu zen. [...]

Irakurri gehiago

1. DBHko ikasleen gurasoentzat hitzaldia egingo du Urretxu-Zumarraga Ikastolak

Datorren asteazkenean, hilak 24, 1. DBHko ikasleen gurasoei zuzendutako hitzaldia egingo du Urretxu-Zumarraga Ikastolak. 18:30ean Pagoetako musika gelan jarri dute hitzordua eta zita Osasun eta sexu heziketa genero indarkeriaren prebentziorako programa ren aurkezpena egiteko baliatuko dute. Programa garatuko duten Lahia-Nahia Sexologia Elkarteko kideek dinamizatuko dute saioa.

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Gaur goizean Bilbon egindako agerraldian adierazi dute epai bakarra "guztion absoluzioa" dela, eta zintzilik dauden epaiketa politiko guztiak bertan behera uzteko eskaera egin dute. <a href="http://paperekoa.berria.info/harian/2012&mdash…


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pakea Bizkaia etzi Hondarribian lehorreratuko da gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Hondarribiko Kirol Kaian lehorreratuko da etzi arratsaldean eta astearte arte izango da Hondarribian. Ondoren, Pasaiarantz abiatuko da. Astelehen goizean Hondarribiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak belaontzia ikustera joango dira, eta 17:30etik 19:30era gainontzeko bisitari guztientzat irekiko dute. Ekimen honen helburu nagusia Pakea Bizkaia proiektua azaltzea da, hala proiektua hedatu


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 15 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza