Ormaiztegiko Udalak hondakinak edukiontzi bidez jasoko dituela jakinarazi zuen astelehenean eta atzo bilera egin zen herritarrei erabakiaren berri emateko eta euren iritzia jasotzeko. Jende asko elkartu zen eta giroa lasaia izan zen. Bai gobernu taldeko kideak eta bai plataformakoak gustura irten ziren.
Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran
Edukiontzi marroiari aukera bat emateko eskatu dio PSE-EEk udal gobernuari
Ordiziako PSE-EEk bosgarren edukiontziari –organikoa biltzeko edukiontzia marroia– aukera bat eman diezaiola eskatu dio Ordiziako udal gobernuari. Sozialisten oharraren arabera, udala atez ateko hondakin bilketa sistema ezartzekotan da, eta «zentzugabekeria eta inposizio horren aurrean», Ordiziako etxeetan 4.000 esku-orri inguru banatuko ditu. Bi hizkuntzatan idatzitako esku-orri horretan edukiontzi marroiaren alde egiteko sozialistek dituzten argudioak azaltzen dituzte. [...]
San Isidro patroia ez da portatu
Aspertuta daude nekazariak eta bezeroak aurtengo negu bukaezin honekin. Atzokoak ere ez zirudien maiatzaren erdiko feria, nahiz eta produktu batzuk iazko egutegi berbera errespetatu duten. Azkoitiako Kurutzia baserriko Joxe Mari Uzinek hasi du bere sasoia. Jack motako tomateetara eta klase askotako piperretara mugatzen du bereziki bere ekoizpena, «horretarako prestatzen ditugu negutegiak, orain gutxi batzukin hasi [...]
Ordizia errugbi taldeko jokalariek Zegamako Aitxuri herri eskola bisitatu dute
Astelehenean eta asteartean Zegamako Aitxuri herri eskolako umeek Ordizia errugbi taldeko jokalarien bisita izan zuten. Haurrek harrera bikaina egin zieten, eskuetan ikurrinak zituztela, eta errugbilariek euren kirolaren inguruko ikastaroa eman zieten. Ondoren, kirolariak autografoak sinatzen aritu ziren denbora luzez. Ohore bat izan zen Aitxurikoentzat Espainiako Kopa txapeldunak beraien eskolan izatea.
Baserriko produktuak kontsumitzeko ekimena jarri dute abian sei herrik
Baserrietako produktuen kontsumoa bultzatzeko Bertatik Bertara ekimena jarri dute abian Ezkio-Itsasoko, Gabiriako, Legazpiko, Ormaiztegiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek eta Goimen elkarteak. Proiektuak Uggasa garapen agentziaren eta Bi-Tartean eta Ilinti merkatari elkarteen babesa du, eta guztiek elkarrekin lan egingo dute baserritarren produktuak dendetan, tabernetan eta jatetxeetan saltzeko. Dagoeneko 61 merkatarik eta ostalarik bat egin dute ekimenarekin. [...]
Kanpalekua muntatu eta protestan ari dira Zumarragako zaharren egoitzako langileak
Kanpalekua muntatu dute Lamorous Argixao Zumarragako zaharren egoitzako langileek. Egoitzako 44 langile greban daude Gerozerlan enpresak lan hitzarmen berria sinatzerakoan ezarri nahi dizkien baldintzak salatzeko. «Hemen egongo gara itunaren inguruan zerbait erabakitzen den arte», dio kanpalekuan protestan ari den langile batek. Enpresak hitzarmena sinatzeko 200 orduko igoera, 400 euroko soldata jaitsiera eta langileen %25 kaleratzea proposatu die. Baldintza horiekin ez datoz bat, eta grebaren bidea aukeratu dute Zumarragako egoitzako langileek.
Haizea Arranzek bilduma berria aurkeztuko du etzi San Telmon
Haizea Arranzek (Zumarraga, 1984) bere panpinei arropak josten zizkien haurra zela. Jolasa lanbide bihurtu zaio denborarekin, eta gaur egun diseinatzaile bezala irabazten du eguneroko ogia. Bihar, Donostiako San Telmon egingo den Gipuzkoa de Moda desfilean parte hartuko du bere azken bilduma erakusteko.
Mundumob ekimena egingo dute Goierriko hainbat herritan
Mundumoba iraunkortasunaren aldarrikapena egiteko Gipuzkoa zeharkatuko duen ekimena da. Eman hartu nahi duzun mundua lema zabaltzeko asmoz herri askotan kantu koreografiatu bat egingo da, eta Goierrin ere herri batzuetan egingo dute. Goierrin sei herritan behintzat Mundumoba egitekoak dira maiatzaren 31n edo ekainaren 1ean: Ataunen, Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian eta Seguran. Herri bakoitzean desberdin antolatu dute [...]
‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean
Nazioen Mundua autodeterminazioaren aldeko herri mugimenduak urteroko jaialdia egingo du ekainaren 15ean, Beasainen. Besteak beste, kontzertuak, herri bazkaria, asto kaka lehiaketa eta sagardo eta talo festa egingo dituzte. Ekitaldi horien artean, gainera, ‘Dantza zati bat’ ekimenaren beste atal bat grabatuko dute. Dantzaldi “erraldoia” izatea lortu nahi dute, gainera. Parte hartu nahi dutenek, aurrez ikasi behar dituzte dantzarako pausoak.
Ataunek eskuz eta Ordiziak palan, aldeko jarri dute Herriarteko bidea
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako aurreneko jardunaldiak gozotik gehiago utzi gezatik baino, Goierriko herrientzat. Denera zazpi herrik parte hartuko duten arren, lehen kanporaketan hiru bakarrik ari dira: Ataun eta Zumarraga eskuz, final hamaseirenetan; eta Ordizia palan, final zortzirenetan. Txapelketa osoak Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan izan zuen estreinaldia, ostegun iluntzean. Ordizia-Urnieta joaneko partidak izan dira aurtengo lehenak. Larruzko [...]
Liburu proposamenak eta irakurketa gaur Zaldibiak
Zaldibiako Ausa-Gaztelu guraso elkarteak irakurtzeko zaletasuna pizteko ekitaldia egingo du, gaur. Bazen behin irakurtzeko zaletasuna saioan nola irakurri behar den, edota adin bakoitzerako liburu egokiak zeintzuk diren proposatuko dituzte. Testu batzuk irakurriko dituzte, musikarekin lagunduta. Ekitaldia gaur 18:00etan hasiko da, Lardizabal eskolako liburutegian. Imanol Mercero, Oneka Garmendia, Maite Guiu eta Joxepa Madariaga ariko dira, ordubetean.
Eneko Garmendiak irabazi du Gipuzkoako lokotx biltzaile txapela, Legorretan
Legorretan igandean jokatu zen Gipuzkoako lokotx biltze txapelketan Baliarraingo Eneko Garmendiak jantzi zuen txapela, final oso estuan. Segundo bakar baten aldeak ebatzi zuen irabazlearen izena, eta bost segundok podiumeko kirolarien ordena. Garmendiak 6:50 minutu behar izan zituen 50 lokotx biltzeko, 1,25 metroko tarteekin jarriak. Bigarren Gotzon Zulaikak egin zuen (6:51), eta hirugarren Jon Larragañak (6:55). [...]
‘Mundumob’ ekimena gaur aurkeztuko dute Lazkaon
Mundua hurrengo belaunaldiei jasotako aukera beretan uzteko aldarrikapena egin du Mundumob ekimenak, iraunkortasun printzipioa garatzeko eskaerarekin. Lazkaon Zero Zabor taldeak gaur 19:00etan aurkeztuko du. Besteak beste, maiatzaren 31n, grabaketa bat egingo dute Lazkaon, flashmob batean munduko bola irudikatuz. Aurrez hiru entsegu egun izendatu dituzte: larunbatean 11:30ean, maiatzaren 27an 19:00etan, eta maiatzaren 31n bertan grabaketaren aurretik, 18:00etan. Herritarrek kantu koreografiatu bat egingo dute, mundu bola eskutik eskura erabiliz.
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
Goierriko blogariak
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- maho: iz. BOT. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren lore ikusgarria. Zenbait...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- Zaha goza: Asteburuan Zaragozan izan gera, lagunak bisitatu, origami erakusketa eder bat ikusi eta marrazteko a...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Eskunabarra posted an update 4 hours, 17 minutes ago
Larrain dantza Donostiako Bulebarrean herri dantzari amaiera emateko hileko 3. igandero azken urtetan:
-
Eskunabarra posted an update 4 hours, 19 minutes ago
Herri dantza zoragarria Donostiako Bulebarrean azken urtetan
Array
-
Eskunabarra posted an update 4 hours, 21 minutes ago
Kantu jira Donostian hileko 3. larunbatean azken hamar urtetan udaleko txistulari bandarekin:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 4 hours, 30 minutes ago
’Asteburuko emaitzak’ http://futbolmamia.com/asteburuko-emaitzak-33/ 1. mailan, 2. B mailako 2. multzoan eta Emakumezkoen Kopan.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 5 hours, 4 minutes ago
’Hartu arnasa lasai’ http://futbolmamia.com/hartu-arnasa-lasai/ Zaragoza-Athletic partidaren kronika.
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Liburu proposamenak eta irakurketa gaur Zaldibiak 2013/05/15
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...













