Lazkaon ezohiko batzarra egingo du gaur udalbatzak

2012/05/17
Nork

Lazkaoko Udalbatzak ezohiko batzarra du gaur, 19:30ean, bi gairekin. Iturgaitzagako urbanizazio proiektuan, lehen fasea egiteko kontratazio txostena onartuko dute. Txindoki gerontologikoa dagoen lur saila Gipuzkoako aldundiari ematea ere erabakiko dute.

Irakurri gehiago

Udal tasak ordaintzeko diru laguntzak emango ditu Lazkaoko Udalak

Diru sarrera txikia duten herritarrek herriko zergak eta tasak estaltzeko laguntza emango du Lazkaoko Udalak. Etxeko ur, estolderia eta zabor tasengatik ordaindutakoa berreskuratu ahalko dute zergadun horiek, ordenantzako baldintzak betez gero. Laguntza eskaera udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar da, maaitzaren 21etik ekainaren lehenera bitartean.

Irakurri gehiago

Besaide mendira egingo dute irteera lazkaotarrek, igandean

Amalurrek eta ikastolak igande honetarako Kanpazar-Beasaide (564m)-Aramaio mendi buelta antolatu dute. Arrasateko Meatzerreka auzotik abiatu, Udala auzotik Besaidera igo, eta Arabako herri horretan bukatuko da txangoa, hiru ordu eta erdi ingurukoa. Igandean 08:30ean irtengo dira, Itzala tabernaren paretik, autobusean (haurrek 2 euro, helduek 5). Izena telefonoz hots eginda eman behar da (630 10 84 55, [...]

Irakurri gehiago

Festak, ‘punttu-punttuan’

Mariren jaitsiera hasi aurretik, jendea plazan bildu eta zain gelditzen den «une magiko hori» irudikatu nahi izan du aurtengo jaien kartela egin duen Irene Sarriak. Ostiral gaueko 22:30ak erakusten ditu udaletxeko ordulariak. Hain zuzen ere, une horrekin batera hasten dira festak Beasainen. Atzera kontua hasi da dagoeneko, eta gero eta gutxiago falta da. Egitarauari bihar eguerdian ekingo [...]

Irakurri gehiago

Majorik eskaintza berriak ditu udako kanpainan

2012/05/16
Nork

Bihar, hilak 17, zabalduko du Ordiziako Majori kiroldegiak udako kanpainan izena emateko epea. Haur, gazte nahiz helduei zuzendutako ekintzak daude, baina tartean bada berritasun bat: aurten haurrentzako goizeko ekintzarik ez da izango, eta horren ordez, udalekuak eskainiko ditu Majorik 09:00etatik 13:00era. Gosaltzeko, bazkaltzeko eta zaintza zerbitzua ere eskainiko ditu. Udako kanpaina ekainaren 25etik uztailaren 20ra [...]

Irakurri gehiago

Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute Ordizian

2012/05/16
Nork
Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute Ordizian

 Egunerokoan eta erosketak egiterakoan euskararen erabilera sustatu nahi du Ordiziako Udalak, eta hori dela eta, Ausartu euskaraz izeneko kanpaina jarri du martxan. Hogeitik gora dendak parte hartuko dute kanpainan –arraindegi, harategi eta fruta dendak dira–, eta bihartik hilaren 29ra produktu sorta baten zozketan sartuko dira saltoki horietan erosketak egiten dituzten bezeroek. Sariketa horretan parte hartzea erraza izango [...]

Irakurri gehiago

La Salle Legazpiko DBHko ikasleak biharko antzerkirako entseguak egiten ari dira gaur, Zelai Ariztin

2012/05/16
Sailkatugabeak
Nork

Bihar eta etzi Paper handia antzezlana taularatuko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, DBH 4ko ikaskideek elkarrekin egingo duten azken ekintza...

Irakurri gehiago

Monttek zortzi langile kaleratu dituela salatu du LAB sindikatuak Beasainen

2012/05/16
Nork
Monttek zortzi langile kaleratu dituela salatu du LAB sindikatuak Beasainen

Montteko kaleratutako langileek enpresaren aurrean egin dute protesta ekitaldia, gaur Beasaingo Montte enpresak maiatzean zortzi langile kaleratu dituela eta, prentsaurrekoa eskaini du LAB sindikatuak. Enpresak azken hilabeteetan langileekiko izan duen jarrera salatu dute, «langileak behartu, eta horrela, nahi duena lortzen duela» leporatuz. Gaur eguerdian, Beasainen Montte enpresak duen egoitzaren aurrean egin dute kaleratutako zenbait langilek [...]

Irakurri gehiago

Umeentzako arrantza txapelketa egingo dute igandean, Igartzan

2012/05/16
Nork
Umeentzako arrantza txapelketa egingo dute igandean, Igartzan

Beasaingo Loinatz jaiak direla eta, Aitzo-Zorrotz elkarteak umeentzako amuarrain eta barbo arrantza txapelketa antolatu du iganderako; Oria ibaian izango da, Igartza ondoan. Parte hartzeko, egunean bertan eman behar da izena, 08:30etik 09:00etara –txapelketa bederatzietan hasiko da–. Ondoren, 12:00etatik aurrera, arrantzako elite taldekoek erakustaldia egingo dute.

Irakurri gehiago

Xabier Leteren omenez kontzertua egingo dute Beasainen, ekainaren 9an

2010. urtean hil zen Xabier Lete kantariaren omenez egindako  Sortuko dira besteak ikuskizuna, Beasainen izango da, ekainaren 9an. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Alex Sardui, Petti eta Arantxa Irazusta kantariek eta Amets Arzallus bertsolariak parte hartuko dute. Sarrerak 15 euroan jarri dituzte salgai jarri dituzte Kutxaren webgunean , Goierriko tabernetan eta Bareak elkarteko dendetan. Salmenta puntuak: Beasain: Basakana, Arrano, Antzizar [...]

Irakurri gehiago

Urola Plazaolako atletek ez dute etenik hartzen

2012/05/16
Sailkatugabeak
Nork

Aurreko asteburuan hainbat probatan parte hartu dute; Bilbon, Deban, Valentzian, eta Madrilen izan dira

Irakurri gehiago

Udaleku musikaletarako izen-ematea zabaldu dute

2012/05/16
Sailkatugabeak
Nork

Seigarren urtez antolatu ditu Sekundino Esnaola musika eskolak, 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude

Irakurri gehiago

Nazioen Munduaren aurtengo festa “handia” Lazkaon izango da, ekainaren 9an

Nazioen Munduaren aurtengo festa “handia” Lazkaon izango da, ekainaren 9an

Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua herri ekimenak Lazkaon egingo du aurten “festa erraldoia”, Gure esku dago lelopean. Ekainaren 9an izango da, larunbatarekin, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Festa eta aldarrikapena “naturaltasunez” uztartu nahi dute, ekimenak lanean daraman lau urteko ibilian bezala “pentsaera, izaera eta ideologia ezberdineko jendea” elkartuta. Goierritar eta euskaldun guztiei egin diete gonbidapena jaialdian parte har [...]

Irakurri gehiago

San Pedro jaiak Ezkiaga auzoan

Ezkiaga auzoan, San Pedro jaiak ospatuko dituzte ekainaren 23an eta 28an. Osteguneko egitaraua: 10:00. Puzgarriak. 19:30. Buruhandiak eta txistulariak. 20:00. Txistorra eta sardina jana. 22:00. San Pedro sua.

Irakurri gehiago

San Pedro jaiak Ezkiaga auzoan

Ezkiaga auzoan, San Pedro jaiak ospatuko dituzte ekainaren 23an eta 28an. Larunbateko egitaraua: 14:30. Bazkari herrikoia 18:00. Musika jaialdia

Irakurri gehiago

Musika eskolaren ikasturte bukaerako kontzertua

2012/05/16
Nork

Beasaingo Loinatz Musika Eskolak, ikasturte bukaerako kontzertua egingo du ekainaren 21ean, 19:30ean, Igartza jauregian.

Irakurri gehiago

Legorretan gaur hasiko dira Azentzio jaiak, igandera arte ekitaldi herrikoi ugari ospatzeko

Legorretan gaur hasiko dira Azentzio jaiak, igandera arte ekitaldi herrikoi ugari ospatzeko

Herrikoitasuna izango dute gaur hasiko diren Legorretako Azentzio jaiek ezaugarri nabarmenena. Herriko elkarte, talde eta eragile ugarik jarriko dute aletxoa egitaraua osatzeko, eta ekitaldi gehienak bertakoek egingo dituzte; herritarrek, herritarrentzat. Horregatik ez dute itxura motelagorik Azentzio jaiek. Gaurtik igandera, izaera herrikoia une oro azalera aterako da. Herrigintzan dihardutenei laguntza eman izan zieten Aulia sagardotegiko Juan [...]

Irakurri gehiago

Goierriko lau segalari Alemanian lehiatuko dira, taldekako jaialdian

Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Bihar hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ostiralean kanporaketak jokatuko dituzte, eta larunbatean finalak. Launa segalariko taldeek parte hartuko dute, sega handiarekin. Horrez gain, sega txikiarekin —90 zentimetro edo gutxiagoko ezpataduna— modu [...]

Irakurri gehiago

Koldo Urrestarazu: “Lehen urtean, poza sufrimenduaren maila berekoa izan zen: handi-handia”

2012/05/16
Sailkatugabeak
Nork
Koldo Urrestarazu: “Lehen urtean, poza sufrimenduaren maila berekoa izan zen: handi-handia”

[Zegama-Aizkorri lasterketako elkarrizketak] Koldo Urrestarazu lazkaoarrak Zegama-Aizkorri lasterketako edizio guztietan hartu du parte. Aurten hamaikagarrena izango du, eta lehen urteko ilusioarekin egingo du. Hamargarren urtea duzu aurten Zegama-Aizkorrin parte hartzen. Asok gustatu zaizun lasterketa dela esan daiteke… Bai. Orain arte egin diren hamar lasterketetan ibili naiz, eta aurten, hamaikagarrenean, ateratzeko intentzioarekin nabil. Urtero errepikatu dut, lasterketa honek bere xarma berezia du. Euskal Herrian horrelako distantzia batean egiten zen lehena izan zen eta [...]

Irakurri gehiago

Altzagaraten erromeria egingo dute, igandean

Urteroko erromeria igandean, maiatzak 20, egingo dute Altzagarate gainean (Altzaga). Eguerdiko 12:30ean meza izango da lehenik, bertako Andre Mari baselizan. Ondoren, egun osoan zehar festa giroa jarriko dute bertsolariek eta trikitilariek. Musika jotzen Ansorregi eta Larrañaga ariko dira, eta bertsotan Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazu bertsolariak.

Irakurri gehiago

Herrira plataforma eta Lurdes Auzmendi hizpide GoiBerriren 15. alean

2012/05/16
Nork

GoiBerri aldizkariaren hamabosgarren aleak euskal preso politikoen defentsan sortu diren Herrira taldeak ditu hizpide. Maiatzaren 19an egingo duten Goazen plazara! ekimena hartuko dute oinarritzat. Elkarrizketa, Lurdes Auzmendiri egin diote, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeari. Andoni Mikelarena, futbol epaile gazteak hartuko du gazteen atala, eta Mundutarrak Goierrin atalean, azkenik, Antonio Manuel Da Silva izango da protagonista, [...]

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Gaur goizean Bilbon egindako agerraldian adierazi dute epai bakarra "guztion absoluzioa" dela, eta zintzilik dauden epaiketa politiko guztiak bertan behera uzteko eskaera egin dute. <a href="http://paperekoa.berria.info/harian/2012&mdash…


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pakea Bizkaia etzi Hondarribian lehorreratuko da gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Hondarribiko Kirol Kaian lehorreratuko da etzi arratsaldean eta astearte arte izango da Hondarribian. Ondoren, Pasaiarantz abiatuko da. Astelehen goizean Hondarribiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak belaontzia ikustera joango dira, eta 17:30etik 19:30era gainontzeko bisitari guztientzat irekiko dute. Ekimen honen helburu nagusia Pakea Bizkaia proiektua azaltzea da, hala proiektua hedatu


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 12 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza