Osteguna, 2014-04-24

Argazki galeriak

[sakatu irudian galeria ikusteko]

2012-12-03 Elurra Goierrin


Goierriko mendiak zuritu ditu elurrak [bideoa eta galeria]
[2012/12/03] Asteburuan asko izan dira Goierrin mendi zurituetara igo direnak. Neguaren ateetan, udazkenak ere irudi ederrak utzi ditu gurean.


2012-12-03 Ormaiztegiko festak 2012

Mozorrotuen desfilea Ormaiztegin [2012/12/01] Ormaiztegiarrak Mozorro Eguna ospatzen ari dira. Mozorrotuek elkarrekin bazkaldu dute Zubipe kiroldegian eta ondoren desfilea egin dute. Hotzari aurre egiteko, dantza egiten ari dira.


2012-11-11 Jentilen etorrera Ataunen

Jentilak Ataunera jaitsi dira aurten ere [2012/11/11] Jentilen Etorrerak urteroko hitzorduari eutsi dio Ataunen. San Martin auzoan, bertako jaietan, atzo kale ibilaldia egin zuten, jaiei azken puntua ipintzeko. Plazatik Iztatorrera joan-etorria osatu zuten, lehenbizi agintarien eta herritarren saldoa joan, eta jentilekin eta sorginekin batera etorri.


2012-11-11 Euskararen aldeko lipduba Legazpin

Jendetza bildu da euskararen aldeko lipdubean [2012/11/11] Jende asko bildu da euskararen aldeko Lipdubean Legazpin. Kontseiluak antolatuta, herriko ikastetxeetako eta eragile desberdinetako kideak kalera atera dira, D-Pintxos taldearen erritmora euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko.


2012-11-11 San Martin feria Zegaman

San Martin feria jendetsua izan da Zegaman [2012/11/11] Jendetza ibili da goiz osoan zehar Zegaman. Eguerdian euria hasi badu ere, goiz osoan zehar giro ona egin du eta horrek bisitari ugari erakarri du. Eugerdiko 12:00etan goi tentsioko linearen aurkako kontzentrazioa egin dute plazan eta jende dezente bildu da.


2012-11-05 Txerri Azoka Mutiloan

Txerri Azoka Mutiloan [2012/11/05] Goiz osoan zehar jendetza ibili zen atzo Mutiloako frontoian eta inguruetan. Hainbesteko ospea lortu duen festeako sagardo dastaketa egunaren pare, lepo bete zen Mutiloako frontoia atzo eguerdian. Autoak bide bazter guztiak betetzen, jendea aterkipean frontoira inguratzen, eta behin frontoiean odolki, txorizo eta haragi usaina.



2012-10-27 Elkartasuna presoekiko Lazkaon

Elkartasun Eguna Lazkaon [2012/10/27] Herrira Asteburua ospatzen ari dira atzotik Lazkaon. Arbizuren klontra jokatutako herri kirol saio batekin hasi zuten asteburua atzo. Lazkaok irabazi zuen desafioa. Gaur Elkartasun Eguna ospatzen ari dira. Goizean ekitaldia egin dute. Herri osoan zehar egin behar bazuten ere, euriagatik pilotalekuan egitea erabaki dute. Bertan, trikitixa eta musika doinuak (Musika eskolako ikasleekin), presoen gutunak, Gazte Asanbladako kideen dantza eta lore sorta emanaldia egin dituzte, besteak beste.



2012-10-06 Unaien erakustaldia Ormaiztegin

Unaien erakustaldia Ormaiztegin [2012/10/06] Western giro erabatekoa sortu du gaur arratsaldean Ormaiztegin Euskal Western Elkarteak antolatutako ikuskizunak. Hamasei bat unai elkartu dira, zaldi banarekin, behiak esparruan sartzeko iaiotasuna erakusteko. Antoneneko zelaia hesituta, zaldi domaren erakustaldi ere bihurtu da saioa, gisa honetako lehenengoa Goierrin.



2012-10-06 Arriarango duatloia

Arriarango duatloia [2012/10/06] Arriaran auzoan (Beasain) gaur arratsaldean jokatu da mendiko duatloia, Euskal Zirkuiturako baliagarria. Ehun eta bat atletak parte hartu dute. Korrika, bi alditan, eta bizikletan aritu behar izan dute, Arriaranen hasi eta bukatu. Luis Mari Urizar billabonarrak irabazi du proba. Endika Garcia zubietarra sailkatu da bigarren, eta Jon Erguin beasaindarrak osatu du podiuma, hirugarren.
Emakumezkoen atalean, bi partaide besterik ez dira izan. Noemi Montero izan da aurrena, eta Miren Ezeiza bigarren. Bitxikeria moduan, helmugaratzeko eliza ataritik barrena igaro dira partaideak.



2012-10-01 Josetxo Imaz Memoriala

Josetxo Imaz Memoriala [2012/10/01] Taher Belkorchi (30:21) eta Cristina Petite (38:42) izan dira azkarrenak XII. Josetxo Imaz memorialean. Gotzon Aranburu kazetariak galeria osatu du hiru bideorekin eta ehunka argazkirekin.



2012-09-26 I26 Greba Orokorra

I26 Greba Orokorra [2012/09/26] Euskal gehiengo sindikalak Greba Orokorra deitu zuen irailaren 26an. Goierrin jarraipen zabala izan du grebak goizean. Langile piketeak industria-guneetatik igaro dira, auto karabanetan, eta irekita aurkitu dituzten enpresa gutxietako langileak grebarekin bat egin zezaten konbentzitzen saiatu dira. Ertzainen presentzia oso nabarmena izan da Goierriko mobilizazioetan, baina ez da tentsio unerik izan.



2012-09-05 Euskal Jaiak Ordizian

Euskal Jaiak Ordizian [2012/09/05] Catalana Occidente aseguru etxea izan da Ordiziako Gazta Txapelketako gazta erdiagatik diru gehien eskaini duena. 7.400 euro ordaindu ditu Jon Etxebarria zeanuriarraren gazta erdiagatik. Iaz Bilboko Porrue jatetxeak 7.300 euro ordaindu zituen Rikardo Remiroren gazta erdiagatik.



2012-07-26 Ordiziako Klasika

Ordiziako Klasika [2012/07/26] Aurten, aspaldiko partez, Frantzian ibilitako txirrindulariek Ordizian izateko aukera izan dute, eta handik etorri den bakarrak, Gorka Izagirre ormaiztegiarrak (Euskaltel-Euskadi), jantzi du Ordiziako 89. Klasikaren txapel gorria. Izagirrek 2010ean Ordizian lortutako garaipena errepikatu du, ordukoaren oso modu bertsuan gainera.



2012-07-24 Euskal Herriko sega txapelketa

Euskal Herriko sega txapelketa [2012/07/24] Igor Esnaola legorretarrak jantzi zuen, herenegun, Euskal Herriko IV. Sega Ligako txapela, Zaldibian. Hirugarren eta azkeneko jardunaldia zen, eta gertueneko aurkariak baino koska bat gorago dagoela erakutsi zuen berriz.



2012-07-19 Aztiriko festak

Aztiriko festak [2012/07/19] Aztiriko festak giro ederrean ospatu dituzte aurten ere. Urteroko egitarauari helduz, lasterketa, trikitilariak, bazkaria edota adinekoen omenaldia egin dituzte.



2012-07-15 Erdi Aroko festa Seguran

Erdi Aroko festak Seguran [2012/07/15] Bi urtez behin Seguran egiten duten Gure erroetan murgilduz festa egiten ari dira egunotan. Ostiral gauean hasi zituzten aurtengo ekintzak, hainbat herritarrek eta Segurako hainbat txokotan grabatutako irudiekin osatutako Sua filma ikusteko aukera egon baitzen. Eguraldiak emanaldia Botikaxahar kulturgunera eraman zuen, eta euritik libre, historian atzera egin eta antzinako bizimodua ezagutu ahal izan zuten.



2012-07-13 Ehunmiliak 2012

Ehunmiliak 2012 [2012/07/13] Ehunmilak lasterketari hasiera eman zioten ostiralean Beasainen. Igandera bitartean 350 korrikalari inguruk Beasainen hasi eta herri berean bukatzen zen lasterketa burutu dute. 500 abiatu ziren, baina bi lasterketetetan (Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak) 75na pertsona erretiratu dira. 200 iruditik gora eta 20 bideo ditu galeriak.



2012-07-11 San Ferminak Goierriko objektibotik

San Ferminak Goierriko objektibotik [2012/07/11] Carlos Mediavilla argazkilari zumarragarra urtero joaten da Iruñeara San Fermin festakiruidi bihurtuz hilezkortzera. Txupinazoko garaian hasten da lanean eta udaletxeko plaza jendez beteta agertzen den irudiaz gain, jendartean sortzen diren une bereziak ere jasotzen ditu: parranda gogoz daudenak, ardoz zopatutakoak, jendearen gainean igerian bezala dabiltzanak,…



2012-07-09 Geltokietako festak Urretxun eta Zumarragan

Geltokietako festak Urretxun eta Zumarragan [2012/07/09] Geltokietako festak ospatu dituzte Urretxun eta Zumarragan. Jai hauek bereizten dituen asto karreraz gain, aurten flashmoba eta koreografia lehiaketa ere egin dituzte gazteenek.



2012-07-02 Santa Isabel jaiak Zumarragan

Santa Isabel festak Zumarragan [2012/07/02] Santa Isabel festak ospatu dituzte Zumarragan. Asteburu osoan zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte, argazki galerian jasota daudenak. Horrez gain, Gotzon Aranburu kazetariak bideoz ere jaso ditu ekitaldi gehientsuenak.



2012-06-23 San Joan bezperako suak

San Joan bezperako suak [2012/06/23] Larunbatean San Joan bezpera ospatu zuten Goierrin. Herri guztietan piztu zituzten suak, eta gauak, irudi asko eta politak utzi zituen



2012-06-09 Gure esku dago jaialdia Lazkaon

Gure esku dago jaialdia Lazkaon [2012/06/09] Goierrik eta Euskal Herriaren zati batek Lazkaon zuten, larunbatean, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapenerako gunea. Milaka herritar elkartu zen, egun osoan barreiatutako ekitaldiak hornitzera, parte hartzera eta ikuskariekin gozatzera. Autodeterminazioa eta Gure eskuetan dago leloak pankarta banatan udaletxeko etxaurrean zabalduta, iragarritako jarduerak puntuan eta arrakastaz burutu ziren.



2012-05-29 Beasaingo Loinatz festak II

Beasaingo Loinatz festak II [2012/05/29] Beasaingo Loinatz festak amaitu dira aurtengoz. Bigarren asteburuak irudi asko utzi ditu: Loinatz Txirrindulari proba, Mozorro eguna, Elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa, Dantzaokea, helduen danborrada, argazki erakusketa, herri kirol saioa…



2012-05-27 Nafarroako Konkistaren urtemuga Ausa Gaztelu mendian

Nafarroako Konkistaren urtemuga Ausa Gaztelu mendian [2012/05/27] Gaztelak Nafarroako erresuma konkistatu zuela oroitu dute aurten berriro ere Ausa Gaztelu mendian. Nabarralde elkarteak deituta, hainbat herritar mendi horretara igo dira, Nafarroako banderak bizkarrean hartuta. Aurten, gainera, konkistaren 500. urtemuga beteko da, eta deialdiak esanahi berezia izan du.



2012-05-26 Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa Legazpin

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa [2012/05/26] 32. Gipuzkako Eskolarteko bertso txapelketako azken kanporaketa Legazpin egin dute. Beroa bezain jendetsua izan da. 18 urte bitarteko 200 ikasletik gorak egin dituzte euren bertso idatziak, Legazpiko Haztegi ikastolako gela ezberdinetan banatuta. Ondoren, herrika banatutako taldeetan, bat-bateko bertsoak botatzen aritu dira Latxartegi aretoan.



2012-05-22 Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Zegama-Aizkorri mendi maratoia [2012/05/22] Kilian Jornet eta Oihana Kortazar izan dira aurtengo Zegama-Aizkorri maratoieko irabazleak. Lehendabizikoak bere marka pertsonala ere ondu du, eguraldiak horretan lagundu ez badu ere. Hotza, euria, eta Aizkorriko puntan egin duen elurra izan dira gaurko hizketarako gaiak Zegaman.



2012-05-22 Beasaingo Loinatz festetako lehen asteburua

Beasaingo Loinatz festetako lehen asteburua [2012/05/22] Beasaingo Loinatz jaien aurreneko asteburuak utzi duenaren bilduma, iruditan eta egunez egun. Mariren jaitsiera, koadrilen eguna, haurren danborrada, prozesioa…



2012-05-19 Goazen Plazara! ekimena

Goazen Plazara! ekimena [2012/05/19] Maiatzaren 19an, Goazen Plazara! ekimena deitu zuen Herrira plataformak. Euskal presoen eta iheslarien eskubideak defendatzeko asmoz, ehunka herritar kalera atera ziren Goierriko hamaika herritan.



2012-05-13 Ampo Ordiziaren liga amaiera

Ampo Ordiziaren liga amaiera [2012/05/13] Dozenaka zale eta herritar zain zituztela iritsi ziren Ampo Ordiziako jokalariak Ordiziara. Frai Andresen harrera herrikoia egin zieten bildutakoek, Ordiziarrak gera! abesten zuten bitartean. Estatuaren azpialdean jarri dira jokalariak, triste aurpegiarekin batzuk, alaiagoarekin besteak. Ligako finala galdu egin dute Valladoliden Quesos Entrepinaresen aurka (27-10), baina Ampo Ordiziak ez du penatuta egoteko arrazoi handirik, bikaina izan baita osatu duen denboraldia



2012-05-07 Gazta Eguna Idiazabalen

Gazta Eguna Idiazabalen [2012/05/07] Urtero inguratzen da jende izugarri Idiazabalgo Gazta Egunean. Aurten, gainera, Gazta Egunean berebiziko garrantzia zuten bi pertsona oso maitatu falta ziren: Antton Irizar eta Domingo Goiburu. Hauei omenalditxo bat egin zitzaien, biei bertso bana abestuaz, eta minutu bateko isilunea egin zuten.



2012-05-01 Ireki dituzte Aralarko larreak

Ireki dituzte Aralarko larreak [2012/05/01] Larraitzen (Abaltzisketa) egin zuten Aralarko larreak irekitzeko festa. Goizean goizetik sumatzen zen jende asko bilduko zela Zamaoko atsedenlekuan, eta halaxe izan zen. Urriaren bukaerara arte 18.000 ardi eta 1.400 bat behi eta behor larratuko dira Enirio-Aralar mankomunitateko lurretan.



2012-04-29 Lazkaoko festak (II)

Lazkaoko festak (II) [2012/04/29] Lazkaoko San Prudentzio festetako bigarren argazki eta bideo galeria. Agintarien sokadantza, kaleko giroa, pilota txapelketa, euria, denetik izan dute aurtengo Lazkaoko festek…



2012-04-22 Lazkaoko festetako lehenengo asteburua

Lazkaoko festetako lehenengo asteburua iruditan [2012/04/22] Hasiera borobila eman diote Lazkaon San Prudentzio festen egitarauari. Lehenengo asteburua ospatu dute. Txupinazoak eta pregoiak geroz eta jende gehiago erakartzen duela ikusi da —plaza beterik—; haurren danborradak 25. urteurrena bete du; mozorrotuen festaldia euripean baina ikusgarri joan zen, larunbatean.



2012-04-22 Santa Engrazin teilatu berriaren azpian haziak bedeinkatu dituzte

Santa Engrazin teilatu berriaren azpian haziak bedeinkatu dituzte [2012/04/22] Atzo eguerdian bedeinkatu zituzten haziak Santa Engrazi ermitan, urtero bezala. AUrten ordea teilatu berriaren azpain egin zuten. Diputazioak bazterretako teila zaharrak mantentzea eskatu du, baina gainerkoan teila berriak jarri dira. Jende ugari gerturatu zen elizkizunera eta meza ostean hamaiketakoa egin zuten.



2012-04-22 Ampo Ordizia Espainiako Errege Kopako irabazle

Ampo Ordizia Espainiako Errege Kopako irabazle [2012/04/22] Ampo Ordizia da Espainiako Koparen txapeldun berria, El Salvador taldeari 30-27 irabazi eta gero. Lehen zatian partida maldaz gora jarri zaio Goierriko taldeari, baina fedea izan dute haien buruan eta markagailuari buelta ematea lortu dute. Argazkiak eta bideoa.



2012-04-15 Gernika-Ampo Ordizia

Artzain Eguna Ordizian [2012/04/15] Ampo Ordiziak balentria egin du Urbieta zelaian Bizkaia Gernikari irabazita (5-19). Euria goian-behean ari zuela, lau puntuak lortu eta bigarren bukatu du Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularra. Hartara, play off-etako lehen txanda ez du jokatu beharrik izango Ordiziak, eta zuzenean finalerdietako partida jokatuko du.



2012-04-11 Artzain Eguna Ordizian

Artzain Eguna Ordizian [2012/04/11] Artzain Eguna ospatu dute Ordizian, gazta berriaren mozte ekitaldi eta guzti. 2.000 arditik gorak osatutako artaldeak Ordiziako kaleak zeharkatu ditu.



2012-03 Iparra-Hegoa Seguran

Iparra-Hegoa Seguran [2012/03] Iparra-Hegoa jaialdia amaitu da, 2012 urteari dagokionez, behintzat. Ekintza ugari bildu ditu aurtengo Iparra-Hegoak, eta ekintza hauek irudi asko utzi dituzte.



2012-03-29 Geba orokorra [m29]

Greba Orokorra [m29] [2012/03/29] Sindikatuek eta eragile sozialek deituta, martxoaren 29ko greba orokorrak erantzun zabala izan du Goierrin. Langileak kalera atera dira lan erreformari desadostasuna agertzera.



2012-03-18 Ordiziako azokak 500 urte

Ordiziako azokak 500 urte [2012/03/18] Giro bikainean ospatu zuten Ordizian azokaren 500. urteurrena. Ordiziako Txistularien goizeresiak esnatu zuen herria; Azkoako baserritarrei eta saltzaileei omenaldia egin zieten eta ’500 urte, 500 plaza’ erronka ere burutu zuten.



2012-03-04 Gabiriako rallysprinta

Gabiriako XIV. rallysprinta [2012/03/04] Roland Holke gidari beterano donostiarrak irabazi du Gabiriako XIV. Rallyesprinta. Euripean jokatu da, bigarren aldiz Legazpi-Gabiria norantzan. Hiru erlojupekoetan erregulartasun erabatekoa erakutsi du Holkek, Mitsubishi Lancer IX ahaltsuarekin eta Aintzane Goñi gidari-ondokoa lagun.



2012-02-20 Inauteriak Goierrin

Inauteriak Goierrin [2012/02/20] Goierriko herri guztietan ospatu dituzte inauteriak. Forma asko hartu ditu festak Goierrin, guztiak ere kolorez beteak. Goierritarrek imaginazio oparoa erakutsi dute mozorrotzerako orduan.



2012-02-08 Elurra Goierrin

Elurtea Goierrin [2012/02/08] Goierri zurituta esnatu da berriro ere. Oraingoan ere, muturreko tenperaturek elurtea lagundu dute. Eguraldiaren eraginak, baina, irudi ederrak utzi ditu Goierrin.



2012-01-31 Elurra eta Siberiako hotza Goierrin

Elurtea Goierrin [2012/01/31] Iragarpenek denbora luzea zeramaten elurteaz, izozteaz eta tenperaturen jaisteaz hitz egiten. Bete-betean asmatu dute, eta goizetik eguerdira bitartean Goierri izara zuri batez estalita gelditu da.



2012-01-30 Gernikaren eta Ampo Ordiziaren partida

Gernika-Ampo Ordizia [2012/01/30] Carlos Mediavilla argazkilari goierritarrak Gernikak eta Ampo Ordiziak jokatu zuten partidako argazkiak igorri dizkigu. Partida gogorra izan zen, zelaiaren egoerak baldintzatu zuena. Irudiak ikusgarriak dira.



2012-01-18 Almitzaren jaia irudietan

Almitzaren jaia irudietan [2012/01/18] Urteko ekimenetarako diru ekarpenak biltzeko asmoarekin, Almitza sega elkarteak kirol jaialdia antolatu du aurten ere. Pasa den larunbatean ospatu zuten, Zaldibian. Kirolari profesionalak gonbidatu dituzte, beste behin, ikuskizunerako.