Asteartea, 2013-06-18

Paella eta goitibeherak Hegialdeko jaietan

Legazpiko Hegialde auzoa paella usainak hartu du eguerdi partean. Auzoko festak ospatzen ari dira eta 40 kilo arroz erabiliz, 400 lagun ingururi jaten emateko asmotan egin dute oilasko eta langostinozko paella San Inazioko koadrilak. Koadrilako lau kide aritu dira bazkaria prestatzen: Patxi Otaegi, Antonio Garcia, Anjel Telleria eta Josetxo Sagastizabal. Koadrila honek zortzi urte daramatza [...]

Ehun bat pertsonen parte hartzearekin egingo da aurten Armen Alardea

Iazko etenaren ondotik, Armen Alardea berreskuratu dute berriz, legazpiarrek. Hilaren 23an, San Joan bezperan, aterako da ohi bezala Urtatza auzotik. Guztira 110 bat herritarrek hartuko dute parte alardean, eskopetari, txilibitu jole, atal jole, txistulari, banderadun eta kartutxo banatzaileen artean. Legazpiko Armen Alardea antzinatik datorren ohitura da. Burdinola elkarteak adierazitakoaren arabera, «alardearen lehenengo zantzu idatziak 1506koak [...]

Hegialde jaietan murgilduko da etzi azkenean, inoiz baino ekintza gehiagorekin

Legazpiko Hegialde auzoko jaiak ez antolatzeko zorian egon dira aurten. Vanesa Lumbreras jai batzordeko kideak esan duenez, «jende gutxi dago lan egiteko prest». Azkenean ordea, izenik eman nahi ez duen auzoko neska baten ahaleginari esker, festak errealitate izango dira berriz, egitarauan «inoiz baino gauza gehiagorekin». Azkenean hiru laguneko taldea bildu da jaiak antolatzeko, eta lan [...]

Lan erreformari aurre egiteko klausulak onartu dituzte CIE Legazpin

CIE Legazpi enpresak 2011ko enpresa hitzarmenari zortzi klausula berri gehitu dizkio, Rajoyren gobernuak ezarritako lan erreformari aurre egiteko. ELA sindikatuak datorren asterako bultzatutako mobilizazio eta grebaren testuinguruan kokatu du lortutako emaitza. Xabier Olaizola ELA sindikatuko Goierriko metaleko arduradunak azaldu duenez «enpresa eta langile batzordearen artean onartu diren klausulak langileen eskubideak defendatzea» dute helburu. Onartutakoaren arabera, [...]

EH Bilduko zinegotziek udaletan presoen eskubideen alde egiteko egitasmoa aurkeztu dute

Goierriko EH Bilduko alkate eta zinegotziek euskal presoen eskubieen aldeko hainbat konpromiso hartu dituzte eta haien berri eman zuten atzo arratsaldean prentsaurrean Ordizian.”Euskal jendarteak konpromisoak eskatzen dizkigu guztioi; dispertsioarekin amaitzeko, giza eskubide guztien aitortza eta errespeturako, gatazkaren konponbiderako eta bakearen eraikuntzarako”, azaldu zuen Igor Eguren Ordiziako alkateak. Horregatik, koalizioko hautetsiek udaletan garatzeko hainbat konpromiso hartu [...]

Zintzilikarioak leku publikoetan jarriko ditu udalak

Sasieta Mankomunitateak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, «ekainaren erdialdera» emango dio jakitera udalari Legazpiko errealitatera egokitutako hondakin bilketa sistema mistoaren berri. Behin, Sasietako txostena esku artean, udalak lan talde bat osatuko du, «sistema berriak emango dituen emaitzen jarraipena» egiteko. Era berean, eta Birziklapena bai, atez atekorik ez herri plataformak azken asteetan zintzilikarioak fatxadetan jartzea [...]

‘Gure Esku Dago’ ekimena aurkeztu du Nazioen Munduak


(Berria.info) “Demokraziaren oinarrizko printzipio baten alde, aldarrikapen prepolitikoa delako” erabakitzeko eskubidearen alde hainbat lagun bildu dira gaur goizean 11:30ean Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpenean, Irungo Ficoban (Gipuzkoa). Euskal Herria nazioa dela esan dute, eta erabakitzeko eskubidea euskal herritarrei dagokiela, euskal herritar soilik sentitu, espainiar edo frantziar sentitu, edo munduko beste edozein naziotako kide sentitu.

Mediavillak irabazi du Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa

Hamargarren edizioa bete du aurten Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketak. Goierri garaia bailaran egiten den lehiaketa da, Urola Garaiako Garapen Agentzia Uggasak eta lau udalerrietako udalek sustatuta. Biodibertsitatea izan da aurten, argazki kamerarekin landu beharreko gaia. Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrarentzat izan da sari nagusia, Armiarma Ipeñarrietan lanagatik. Antolatzaileek hamargarren edizio honetan izan den parte hartzea [...]

Sorgintxulo aisialdi taldeak festa giroan ospatuko du bihar 15. urteurrena

Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldeak 15 urte bete ditu. Hori horrela, egun osoko festa antolatu dute biharko urteurrena jai giroan ospatzeko. Urte guzti hauetan taldeko kide izan diren hezitzaile, zein antolatutako ekintzetan parte hartu duten gazteak izan ezik, herritar guztiei egin diete biharko ekintzetan parte hartzeko deia. Sorgintxulo aisialdi taldea 1996ean sortu zen Legazpin, Mikel Iturbe [...]

Kulturen arteko II. Eguna antolatu du Oripavik uztailaren 6rako

Legazpin kulturen arteko harremanak sustatzea helburu hartuta, bigarren urtez antolatuko du Oripavi elkarteak Kulturen Arteko Eguna. Uztailaren 6an izango da aurtengoa, eta egun osoko festa dute dagoeneko prestatuta. Gentzane Arruabarrena elkarteko koordinatzaileak esandakoaren arabera munduko leku ezberdinetako gastronomia, artisautza eta musika izango dira Kulturen Arteko Egunaren funtsa. Legazpin, 33 jatorri ezberdinetako herritarrak bizi dira gaur [...]