Beasaingo Udalak Aberri Eguneko ekitaldietan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Batetik, apirilaren 8an, udaletxeko balkoian ikurrina jarriko dutela jakinarazi dute, eta beste horrenbeste egiteko eskatu diete herritarrei. Bestetik, Independentistak sareak Iruñean egingo duen ekitaldira joateko eskatu die beasaindarrei, «denon artean 2012. urteari dagokion moduko Aberri Egun jendetsu eta esanguratsua egiteko». Hala, Aberri Egunean, «denok batera independentziaren alde lan egin eta borrokatzeko konpromiso tinkoa» hartu behar dela uste du udalak. Independentistak sareak, bi urteurren gogoratuko ditu aurten, Aberri Egunerako antolatu dituen ekitaldietan: Nafarroako konkistaren 500. urteurrena eta Gernikako [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Beasain, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Ordiziako ezker abertzaleak datorren igandean, hilak 8, Iruñean ospatuko den Aberri Egunera joateko deia egin die ordiziar guztiei. Egun horretako ekimen nagusia Golem zinemetatik 12:00etan abiatuko den manifestazioa izango da. Halaber, etxeko balkoietan ikurrina zabaltzeko deia ere egin dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, ordizia
Bidalita Politika | Iruzkinak ezgaituta
Herri Antzokiaren azpialdean kultur azpiegiturak sortuko ditu udalak. Ordiziako Udalbatzak joan den astean onartu zuen 2012 urteari dagokion aurrekontua. Aurrekontu orokorra 28 milioi pasakoa bada ere –Ordizia Lantzen 14 milioi, San Jose egoitza bi milioi eta erdi, Majori kiroldegia 1.700.000 euro eta Herri Antzokia 182.000 euro– , udalaren berezko aurrekontua 11.159.000 euroko izango da. Udal [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrekontua, ordizia, udala
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Lazkaoko Udalbatzak aurreko astean egin zuen osoko bilkuran hiri hondakinen bilketarako atez ateko sistema jartzearen alde egin du. Bilduko zazpi zinegotziek babestu zuten Ingurumen Batzordearen proposamena; EAJko bostek eta PSE-EEko bakarrak kontra bozkatu zuten. Gehiengo osoz onartutako mozioaren arabera, Udalari Lazkaon atez ateko bilketa sistema jartzeko eskatu dio udalbatzak, «ahalik eta hondakin gutxien sortzeko». Bestetik, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, hondakinak, udala, zaborra
Bidalita Hondakinak, Lazkao, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Ezker abertzaleak azken urteetan eman diren mugimendu eta erabaki politiko garrantzitsuenen inguruko hitzaldia emango du gaur Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:00etan. Besteak beste, ezker abertzaleak argitara eman berri duen Konponbide haizea dabil adierazpenaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta mugarri izan diren beste erabaki batzuk ere hizpide izango dituzte, Gernikako Akordioa eta Aieteko Adierazpena tartean.
Irakurri gehiago
Etiketak:hitzaldia, ordizia
Bidalita Politika | Iruzkinak ezgaituta
Legorretako EAJk «poza» azaldu du, ohar batean, herriko alkate izan zen Xabier Iraola jeltzalearen aurka udalak jarri zuen salaketa eta auzibidea bertan behera geratu izanagatik. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren epaiak atzera bota du Tolosako auzitegiko epailearen erabakiaren aurka aurkeztutako helegitea, eta ondorioz, kasua itxitzat eman du, Iraolaren aurkako kargurik gabe. EAJk gogoratu duenez, aurreko legealdian Legorretako [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Legorreta, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Ordiziako Udalak argitaratu ditu dagoeneko San Joan auzokan eraikitako babes ofizialeko etxeen behin-behineko zerrendak. Zerrenda horiek, webgunean ez ezik, udal arreta bulegoan eta Udaltzaingoak egongo dira. Erreklamazioak egin nahi dituztenek bi bulego horietara jo beharko dute apirilaren 13rako. Bi zerrenda daude: bata orokorra, eta beste etxe egokituei dagokiena. Informazio gehiago, hemen .
Irakurri gehiago
Etiketak:ordizia, san, udala
Bidalita Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Etorkizunean Oiangu parkearen inguruko erabakiak hartzeko, herritarren hitza entzun nahi du Ordiziako Udalak, eta hala, «Oianguren etorkizuna herritarrekin batera hartzeko konpromisoa» hartu du. Horretarako, Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformarekin batera elkarlanean diseinatu duen prozesu parte-hartzailea aurkeztu du arratsaldean Oiangun bertan. Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak azken urteetan egin duen lana azpimarratu du udalak: «Oiangun eraiki [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ordizia
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 28, egingo du 2012. urteari dagokion aurrekontua onartzeko osoko bilkura, 19:00etan. Ez da, ordea, aztergai izango duten gai bakarra, beste hamalau puntu baitituzte zerrendan. Bilduk sartutako lau mozio eztabaidatu eta bozkatuko dira: Tibeteko herriaren giza eskubideen eta askatasunen alde bata; Garoñako zentral nuklearra ixtearen alde bigarrena; Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko hirugarrena; [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrekontua, ordizia, udala
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Ordiziako PSE-EEk Udal Gobernua osatzen duten Bildu koalizioari eskatu dio “eraginkorragoa” izango dadaila birziklapenaren kudeaketan, eta bide batez, bestelako eskaera bat ere egin dio: Gipuzkoako Foru Aldundiari eska diezaiola errauste plantaren lanak martxan jar ditzala. PSE-EEren esanetan, Gipuzkoako birziklatze tasa %45ekoa da egun, eta 2000. urtean %17koa zen. “Ez dago inolako dudarik gizartearen gehiengoa kontzientziazioan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bildu, ordizia, PSE-EE, zaborra
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Hondakinak, Politika | Iruzkinak ezgaituta