Hamaikabat alderdiak egoitza ireki du Beasainen. Alderdiaren zortzigarren egoitza da eta aurrerantzean Andramari kalean egongo da «herritar guztiei irekita». Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute Josi Insausti Beasaingo Udalerako hautagaiak, Iñaki Galdos Hamaikabateko presidenteak eta Pello Gonzalez Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako alderdiaren hautagaiak. Insaustiren arabera, badira aste batzuk alderdia egoitzan lanean hasi denetik. Beasaingo taldearen «ilusioa eta [...]
Gotzon Aranburu kazetari zumarragarrak pasa den ostiralean Iñaki Egañak Legazpiko kultur etxean eskaini zuen hitzaldia bideoz jaso du eta sarean jarri du erakusgai: Ormakiora ibilaldia Gotzon Aranburu kazetari zumarragarrak atzo goizean Legazpitik Ormakioko frontea egon zen lekura egin zuten ibilaldia bideoz jaso du. Ehundik gora legazpiar batu ziren atzo Ormakioko gainean, Legazpi 1936 izenburupean antolatutako ekintza sortari [...]
Gaur goizean Legazpiko Udalak homenaldi hunkigarria eskaini die 1936ko gerra zibilean eta honen ondorioz hildako legazpiarrei eta hauen senideei. Ezohiko udalbatzarra ospatu dute 12:00etan eta jarraian udaletxe atzean jarri duten plaka oroigarria erakutsi dute. Honekin batera, gerran hildako herritarren senideek ere hitza hartu dute, bertaratutakoen txalo artean. Ezohiko udalbatzarreko gai ordena puntu bakarrak osatzen zuen: [...]
Iñaki Dubreuil, PSE-EEren alkategaia Iñaki Dubreuil izango da beste behin Ordiziako PSE-EEren zerrendaburua maiatzeko udal hauteskundeetan. Miguel Buen Ahaldun Nagusi izateko hautagaiarekin batera agerraldia egin dute gaur, alderdi sozialistak Gipuzkoarako eta Ordiziarako dituen asmoen berri emateko. “Ordiziaren alde lan egiteko gogo eta ilusio handia” dutela azaldu du Dubreuilek, bai berak eta baita bere taldeak ere. [...]
Ordiziako ezker abertzaleak udal hauteskundeei begirako herri batzarra egingo du larunbatean, hilak 19, Barrena kultur etxean. Datozen asteak “erabakigarriak” izango direla dio ezker abertzalearen oharrak, eta udalean “ezkerreko abertzaleak nagusi izan” daitezen lanean ari direla. “Irekitzen ari garen aro politikoan indar metaketa, herritarren aktibazioa eta botere guneak eraikuntza nazionalaren mesedetan jartzea dira gakoak”. Batzarra 10:30ean [...]
Legorretako EAJk udalbatzan dituen lau zinegotzietatik inork ez duela dimisiorik emango esan du ohar bidez, aurreko hilean Legorretako Udalak mozioa onartu eta Xabier Iraolari eta Juan Antonio Garini karguak uzteko eskatu ondoren. Ez gaituzte isilduko goiburua duen idatzian «salaketak frogarik aurkeztu gabe» egitea leporatu dio EAJk Udalari. «Salaketa asko zabaldu dituzte, baina zenbat aurkeztu dituzte [...]
Ion Telleria gazte independentistaren urtebetetze eguna da gaur, martxoak 15. Egun Soto del Real (Madril) espetxean dago preso eta hari urte askotarako opatzeko helburuarekin haren lagun artekoek, Idiazabalgo ezker abertzaleko kideek, herriko hainbat taldeetako eta erakundeetako kideek eta norbanakoek argazkia atera zuten joan den ostiralean udaletxearen aurrean
Gaur goizean udalak egin duen udalbatzan, inkomunikazioarekin eta torturekin amaitzeko eskatu du Beasaingo ezker abertzaleak. “Euskal Herriak bizi duen errepresio oldarraldiaren ondorioz”, tortura egungo errealitatearen zati dela aipatu dute ezker abertzaleko ordezkariek. Azken 30 urteetan politiza ezberdinen esku egon ondoren ia 10.000 euskal herritarrek torturak edo tratru txarrak salatu dituztela gogorarazi dute, eta torturapean hildakoak [...]
Gipuzkoako hamalau alkatek, tartean Goierriko bost herrietakoek, Eusko Jaurlaritzak egin duen Babes Bereziko Guneen (BBG) banaketa berria salatu dute, herrien garapen urbanistikoa eta industriala oztopatzen dituelako. Gainera, Lakuak herritarrei eta udalei “bizkarra emanda” jokatu duela diote, lur horietako asko, jabetza pribatukoak direlako. Agiria sinatu dutenen artean daude Ataun, Idiazabal, Lazkao, Beasain eta Segurako alkateak. BBGen [...]
Ojaolaaitzeko Naparrak taldekoek igandean, martxoaren 13an Amaiurrera joateko deia egin dute, bertan 1512-2012 Nafarroa Bizirik-ek Nafarroako gazteluak mugarriztatzeko ekimena aurkeztuko baitu. Bi ekitaldi, herri bazkaria eta dantzaldia egingo dituzte, besteak beste.
Urtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]
Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil
“Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa:http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.
20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…