Urretxuko eta Zumarragako preso politikoek erakusketa ireki dute Juan de Lizarazu aretoan. Eskulanak bildu dituzte bertan; denetarikoak. Hilaren 26ra arte egongo dira lanak bertan ikusgai. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso du erakusketaren irekiera.
Beasaingo Udalak legegealdi honetako estraineko aurrekontua onartu du. Bazegoen ikusmina udal gobernuak egindako proposamena aurrera aterako zen edo ez jakiteko, eta gainontzeko alderdiek zein jarrera hartuko zuten ikusteko. Bileraren aurretik, Koldo Agirre alkateak gauzak «nahikoa lotuta» zituztela aurreratu zuen, eta pasa den osteguneko bileran garbi gelditu zen hori. Bilduko eta Aralarreko zinegotzien aldeko botoez gain, aurrekontuek [...]
Udal gobernu taldeko zinegotziak, elkarrekin hizketan. Beasaingo udal gobernuak aurrera atera ditu 2012. urteko aurrekontuak. Bilduko eta Aralarreko zinegotzien aldeko botoez gain, H1!-eko Joxi Intsaustik ere alde bozkatu zuen; EAJk berriz, abstentziora jo zuen, “aurrekontuak ez blokeatzeko”. Hala, udalak 17,7 milioi euroko aurrekontu osoa izango du; horietatik 13,5 dira udalaren berezko aurrekontua, eta 3,6 milioi, [...]
Beasaingo udalbatzak urteko bilkurarik garrantzitsuenetakoa egingo du gaur. Izan ere, udalaren 2012ko aurrekontuak, lanpostuen zerrenda, kontratu aldaketak eta hainbat mozio izango dituzte eztabaidagai. 19:00etan hasiko da osoko bilkura; hamabi puntuko gai ordena jarri dute, eta luze jo dezake. Eguneko gai nagusietako bat, 2012. urteko aurrekontuena izango da. Udal gobernu taldeak duela bi aste aurkeztu zuen [...]
Antton Irizar udaletxe zaharreko bere bulegoan lanean Antton Irizar, bi hamarkadatan Idiazabalgo alkate izandakoa, hil egin da gaixotasun baten ondorioz. Gaur arratsaldeko zazpietan izango dira bere aldeko hileta elizkizunak Idiazabalgo San Migel elizan. Antton Irizar alkate izan aurretik, Jesus Mari Larrea zegamarrarekin batera, Idiazabalgo Axari dantza taldea sortu zuelako egin zen ezagun herrian. Arkaitz dantza [...]
Antton Irizar Idiazabalgo alkate ohia hil da bart gaixotasun baten ondorioz. Bihar izango dira bere aldeko hileta elizkizunak, arratsaldeko zazpietan. Antton Irizar Axari dantza taldearen sortzailea izan zen Jesus Mari Larrea zegamarrarekin batera. 1979tik 1988ra bitartean makina bat umeri erakutsi zieten dantzan, Iñaki Etxeberriarekin batera. Alkate kargua hartu zuenean utzi egin zuen dantza taldea. Bi [...]
Iazko auzoz auzoko esperientziaren ondoren, aurtengo auzoz auzoko antolamendu berria jarri dute martxan Ordiziako Udalak. Aurtengora begira, auzo gisa antolatzeko proposamena egin zuen udalak, eta horretarako, bizilagunekin zubi lanak egingo dituzten auzoetako ordezkarien funtzionamendua jarri du abian. Ekimen horrekin auzoen eta udalaren arteko harremana bermatu nahi dute. Hori dena aurrera eramateko, San Bartolome auzoan egingo [...]
Itsasondoko Bake Epaitegian erregistro zibileko inskripzioak —jaiotza, ezkontza eta heriotza agiriak— euskaraz egin daitezke dagoeneko, Goierriko beste hainbat herritan bezala. Inforeg sistema informatikoa jarri dute.
Iazko martxoan ere itxi egin zuten Agerrebidea Upabi baserria eraisteko. Datorren astelehenean, hilak 13, CAF lantegitik N-1 errepidera doan Agerre bidea itxi egingo dute trenbide gainean jartzera doazen zubi berriaren lanak hasiko direlako. Lan horiek bi hilabete eta erdi iraungo dutela aurreikusten du Ordiziako Udalak. Denbora tarte horretan, beraz, N-1 errepidera irtetzeko Beasaingo eta Ordiziako [...]
Beasaingo udal gobernu taldeak auzoz auzo egin dituzten bileren ondorioak aurkeztu ditu. Denera, 500 herritar inguruk parte hartu dute batzar horietan, eta harrera «oso ona» izan dela nabarmendu dute. Gainera, bilera horietan bildutako proposamenekin egin duten txostena, aurrera begira «lan tresna garrantzitsua» izango dela azaldu dute. Asteazken iluntzean egin zuten bilera horien ondorioak aurkezteko batzarra, Igartza [...]
Ane Albisua eta Juan Carlos Lazaro. Urretxu-Zumarragako Aralar • Hiri hondakinak biltzeko orduan argi geratu da zein den Zumarragako Udalaren asmoa. Zabortegiak bete eta bete ari garela ikusita ere, nagusiki hiritarron ardura eta kontzientzia [...]
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
oinarrizko marrazkiaGOIBERRI astekariaren 3. alerako eginiko ilustrazioa.Ilustración para el 3 número del semanario GOIBERRI.lamy safari + photoshop […]
iz. ITSAS. 1. Sakonera. 2. Zunda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: ad. [sakonera] sakonera, kalatu (Elhuyar Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia): es (1) calado, fondo, profundidad (2) sonda fr (1) (ontziarena) tirant d’eau; (portukoa) profondeur (2) sonde en sounding line, lead line Zeu beteko zingoa baino ez dago hor! esan z […]
Atzo La Tagliatella jatetxean egon nintzen afaltzen Grosen. Lagun pare batek gomendatu zidaten duela ez asko eta behin han inguruan izanda, afaltzera bertara joatea erabaki genuen. Ederki jan genuen eta gustora irten ginen jatetxetetik pasta eta pizzaz bapo geratu ostean. Hala ere, ez da hori post honetan aipatu nahi nuena. Kontua da, iristean jatetxearen sa […]
Nere ordenagailuak, tonto-tonto, bost urte egin ditu. Eta badirudi, bere azkenetan dagoela, aldiro-aldiro konortea galtzen duelako. Batzuetan hogei minutu egiten ditu bizirik, beste batzuetan berrogei, eta kapritxoak ematen dionean bakarrik, ordubete baino zeozer gehiago.Baina hutsik egin gabe, pott! Itzaltzen da, batere abisatu gabe, traizioz. Pantaila belt […]
Jimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]
Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko
Urtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]
Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]