Asteartea, 2013-05-21

Gordailua | Paperekoa Atal honetarako RSS jarioa

Segura bere erroetara itzuliko da berriro Erdi Aroko festarekin

Asteburu honetan, beste behin, Segura Erdi Arora itzuliko da, besteak beste, Plaza Zaharreko Lagunei esker. Kaleak lastoz eta banderatxoz beteta, herritarrak garaiko jantziak jantzita, animaliak kaleetara ekarrita, jan-edana txoko askotan, eta atari bakoitzean garaiko lanbideak egongo dira. Festa ofiziltasun ukitu batez hasteko, noble eta txistulariak joango dira herriko atari guztietan geldialdiak eginez, atea jo eta euren ataria irekitzeko baimena ematera. Ordutik aurrera, denak lanean hasiko dira, bakoitza bere lanean: zerrailagileak, gari biltzaileak, albarkagilea, iltzegileak,ehorziritzaileak, lihogileak, gaztagileak, arotzak, pilota egilea, eskribaua, latin eskolakoak, ospitalekoak, saskigilea, zapataria, erlezainak, zeramikagilea… Guztira 35 lanbide baino gehiago ezagutzeko aukera egongo da, beste horrenbeste atari eta txokotan. Gainera, kalean gora eta behera kale animazio ugari izango da bi egunetan zehar: zaldiko-maldiko mitologikoa plazan, sorginak gurdietan, zaldunak, eskuz gari jotzea plaza zaharrean, ospitalea elizako ate txikian, astoan ibiltzeko aukera, jolasak, musika… bertaratzen diren guztientzat gozagarri izango direnak. ‘Sua’ filma ikusi ahalko da bihar, herriko antzezleekin Bihar gaueko 22:30ean Segurako plazan ikusi ahalko den Sua filma egiten 700 lagun baina gehiago aritu ziren Euskal Herriko zazpi probintzietan. Horien artean, Segurako San Andres ermitan grabatu ziren eszenetan segurar ugari agertzen dira extra lanak egiten. Gainera, Egoitz Juantorena, Ioritz Arizkorreta, Joanez Imaz eta Markel Ferreira segurarrak kaleko eszenaren batean ere [...]

Jubilatuen txangoa Bizkaiara uztailaren 18an

Atseden Jubilatu Elkartetik txangoa prestatu dute uztailaren 18rako. 09:00etan plazatik irten eta Doniene Gorrondona txakolindegira joango dira. Bertan bisita eta hamaiketakoa egin eta 14:30ean Erandioko Montenegro jatetxean bazkalduko dute. Arratsalde…

Zerainen ere egin dira San Fermin entzierroak

Iruñean ezezik, Zerainen ere San Fermin jaietako entzierroak egiten ari dira. Gurpil bakardun gurditxoan zezen itxurako panpin bat jarri eta San Fermini abestu ostean haurrak zezenari ihesi ibiltzen dira bolaleku paretik plazaraino.

Loinatz klasikak afizionatu mailako ziklistarik onenak bilduko ditu 85. ekitaldian

Goierriko eta Euskal Herri mailako txirrindu probarik beteranoenetako batek, Loinatz klasikoak, 85 urte beteko ditu aurten. Igandean egingo dute elite mailako lasterketa, eta berrehun txirrindularik parte hartuko dute, 25 taldetan banatuta. Loinatz txirrindulari elkarteko arduradunen hitzetan, «estatu mailan eliteko rankingean aurreneko 40 postuetan dauden txirrindularietatik 31 hemen izango dira». Hori ikusita, aurreko postuetan «borroka handia» izango dela espero dute. Xabier Aldanondo Loinatz Txirrindulari Elkarteko lehendakariak, klasika aurreneko aldiz 1926. urtean antolatu zela azaldu zuen. «Hasiera hartan txirrindularitza taldea Beasain Kirol Elkartearen barruan zegoen, baina 1963an erabaki zen handik atera eta Loinatz elkartea sortzea». Datorren urtean, 50 urte beteko ditu elkarte horrek. Urte horietan guztietan, «txirrindulari ezagun askok» irabazi dute Loinatz klasika. Horien artean, txirrindulari historiko asko daude, hala nola, Monterotarrak, Perurena, Machin, Nazabal, Gorospe, Cabestany eta Olano. Aurten ere, elite mailako tropelean dabiltzan txirrindularirik onenak Beasainen izango dira. Denera hogeita bost talde etorriko dira; 14 Euskal Herrikoak, zortzi Espainiakoak eta bi Herrialde Katalanetakoak. Azken taldea oraindik baieztatu gabe dago; «Galiziako talde bat gonbidatu dugu eta haren baieztapenaren zain gaude. Etorriko ez balira, Txileko selekzioa ekarriko genuke, haiek ere interesa agertu dutelako». Aurten, federazioak ezartzen duen gehienezko talde eta txirrindulari kopurua bete dute, berrehun lagunekoa, alegia. Faboritoei dagokionean, Euskal Herriko eta Espainiako txirrindularirik onentsuenak etorriko direla azaldu dute. «Espainiako Txapelketan lehen hiru [...]

Beasain astelehenean hasiko da entrenatzen

Beasaingo futbol taldeak astelehenean ekingo dio aurre denboraldiari. Taldearen estreinaldia egin eta aurreneko entrenamendua izango dute, 19:30ean, Loinatz zelaian. Beasainek baja garrantzitsuak izan ditu datorren denboraldiari begira, dozena erdi bat…

Aitor Ruiz de Eginoren lanak ikusgai Aterpen

Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarraren lanak ikusgai jarri dituzte Beasaingo Aterpe tabernan. Egileak azaldu duenez, «Adarra mendiak eta inguruko industria guneek eragin handia» izan dute bere lanetan. Pinturak eta eskulturak egiten ditu, batez ere, aluminioa erabiliz. Erakusketa abuztuaren 3ra bitartean egongo da zabalik, eta astelehenetik igandera bisitatu daiteke.

Udal euskaltegiko ikastaro trinkorako azken plazak

Beasaingo udal euskaltegiak irailerako antolatu duen ikastaro trinkoan izena emateko aukera badago oraindik. Horretarako, 943 02 81 00 telefono zenbakira deitu edo Zazpiturrieta kalean duten egoitzara jo behar da.

Iruñea Goierriko objektibotik

Carlos Mediavilla argazkilari zumarragarra urtero joaten da Iruñeara San Fermin festakiruidi bihurtuz hilezkortzera. Txupinazoko garaian hasten da lanean eta udaletxeko plaza jendez beteta agertzen den irudiaz gain, jendartean sortzen diren une bereziak ere jasotzen ditu: parranda gogoz daudenak, ardoz zopatutakoak, jendearen gainean igerian bezala dabiltzanak,… Leku aproposa bilatzea izaten da kontua. «Leku egokia hartzea garrantzitsua [...]

Herritar talde bat gutxien dutenen artean janaria banatzen hasi da

Ez daukanari ematea. Helburu horrekin ari dira lanean Iñaki Kerejeta, Iñigo Herce eta Ramon Aztiria Gipuzkoako Elikagai Bankuaren izenean. Orain hilabete batzuetatik hona, hil bakoitzaren hasieran janari otarrak banatzen dituzte Pagoeta auzoko lokal batean, errenta baxua duten herritarren artean. Ramon Aztiriak azaldu duenez, «komunikabideetan irakurrita jakin nuen bazegoela beste herri batzuetan ere lan hau boluntario [...]

Gazte bat atxilotu dute Urretxun bitxiak lapurtzea egotzita

18 urteko gazte bat atxilotu zuen astelehen goizean Ertzaintzak Urretxun, bertako etxebizitza batean zenbait bitxi lapurtzea egotzita. Salaketa jarri zuen pertsonak jakitera eman duenez, gaztea leihotik sartu zen etxebizitza barrura, kanpoko horma igo eta gero. Behin barruan zela, zenbait bitxi lapurtu zituen, gehienak urrezkoak. Ertzaintzak astelehen goizean bertan izan zuen lapurretaren berri, eta goiz berean [...]