Osteguna, 2013-05-23

Gordailua | Paperekoa Atal honetarako RSS jarioa

Pirinioetara abiatuko dira gaur mendizaleak

Ordiziako Mendizaleak elkartekoak gaur arratsaldean abiatuko dira Pirinioetako Tena bailara aldera, 16:00etan. Bihar goizean, Formigal herritik Gran Facha mendira (3.005 metro) igotzeko asmoa dute, eta etzi itzuliko dira herrira.

Aztiriko jaietan festa giroaz eta kirolaz gozatzeko aukera izango da asteburuan

Gaur arratsaldean hasita, asteburu osoan zehar Aztiriko auzoak festa etengabea izango du. Santa Marina eguna, berriz, auzoko egun handia, asteazkenean ospatuko dute, meza eta hamaiketakoa eginez. Bola jokoan eta tokan nekatu arte aritzeko aukera izango dute asteburuan auzotarrek eta musikarik, jan-edanik eta giro onik ez da faltako. Kirolak ere izango du bere tartea Santa Marina jaietan. Junior mailako Aztiriko Igoera txirrindu lasterketan 80 kilometroko bidea egin beharko dute txirrindulariek larunbat arratsaldean. Igande goizean korrika egingo dute, Aztiriko VIII. mendi lasterketan. 11,5 kilometroko luzeera izango du lasterketak eta Aztirian hasi eta amaituko da. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute bertan, eta lasterketa amaitutakoan hamaiketakoa egiteko aukera izango dute partehartzaileek. Igande iluntzean herri kirolak ere izango dira, eta baita probintzia mailako bola txapelketa ere. Beraz, festa egiteaz gain, kirolaz gozatzeko aukera ere izango da aurten Aztiriako jaietan. Egitaraua Gaur 19:00. Suziria, kanpaiak eta bola eta toka lehiaketa. 19:30. Triki poteoa. 21:00. Auzo afaria, Benta Lehor jatetxean. 23:00. Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien erromeria. Bihar 11:00. VII. helduen eta gazteen arteko futbol partida Gainzabala zelaian . 13:00. Auzo txikiteoa. 16:00. XXII. Aztiri Igoera txirrinduari lasterketa. 18:00. XVII patata tortila lehiaketa. 19:00. Bola eta tola lehiaketa. 23:00. Gazte musika taldeak. Etzi 10:00. Gabiriako [...]

IzalBaikoak HurBildun esandakoekin «haserre»

«Kezka eta haserrea» sortu die IzalBaiko kideei Idiazabalgo Bildu alderdikoek atera duten HurBildu aldizkarian idatzitakoak. Aldizkaria ateratzea ondo ikusten badute ere, «IzalBaikoen iritziak eta ekintzak beraien erara eta beraiei interesatu bezala adierazteak» sortu du egoera hau, IzalBaikoen esanetan, iritzi eta ekintza horiek «desitxuratuta» daudelako eta «gezurra» baitira. Horrez gain, esan dute IzalBaik hauteskundeak irabazi ondoren «Gobernu Batzordea» egitea proposatu ziola Bilduri eta «beharrik ikusten ez zutelako hauek hasieran ezetz» esan bazuten ere, «berriz insistitu ondoren, baiezkoa» eman zutela adierazi dute. «Erantzun hauek frogatu daitezkeenak» direla ere esan dute. Bildukoek «Koordinazio Billera deitzea nahiago» zutela esan omen zuten, eta honi lotuta honakoa azaldu zuten: «Komeni zaienean gobernuan ez, oposizioan daudela adierazi nahi dute, eta beraien batzordeetatik bultzatutakoa beraiek bultzatu dutela, besteok landu ez bagenitu bezala». IzalBaikoek esan dutenez, joan den astelehenean bi taldeek bilera egin zuten esandakoak konpontzeko eta «Bildukoek ez dutela ezer aldatzekorik ikusten azaldu zuten». Hori dela eta «isiltasuna hautsi eta herritarrei adierazpen hau egin beharrean» izan direla azaldu dute IzalBaiko ordezkariek, hau euren «estiloa ez bada ere». Amaitzeko, «alderdiaren estrategia elektoralei begiratu gabe, udal kudeaketan aritzeko gonbidapena» egin diete Bildukoei.

‘Alberjinia’ kilo bateko irabazleak

Idiazabalgo Euskara Planaren Jarraipen Batzordeak antolatutako Alberjinia kilo bat lehiaketan 39 herritarrek barte hartu dute eta astearte arratsaldean banatu zitzaizkien sariak irabazleei. Irudian, ezker-eskuin, Dani Oiarbide, lehen postua lortu duen…

Mus txapelketa egingo dute bihar 18:00etan

Larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan hasita, mus txapelketa egingo dute Ormaiztegiko jubilatuen tabernan, Guraso Elkarteak antolatuta. Izena eman nahi dutenek jubilatuen tabernara joan beharko dute arratsaldez eta hamar euro ordaindu beharko dituzt…

Liztormendiren 50 urteak ospatuko dituzte bihar

Liztormendi elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten. Ospakizun handiagoak irailean egingo badituzte ere, bihar bazkaria egingo dute egun bazkide diren denek, bazkide sortzaileekin batera. Bazkalostean Azpila eta Lopategi bertsolariak izango dituzte lagu…

AHTk Beasainen egingo duen ibilbide osoa abendurako bukatu nahi dute

Abiadura Handiko Trenaren lanak «aurreikusitako erritmoan» egiten ari dira, eta 2016rako bukatuta izango dituzte. Hala jakin arazi zuen atzo Iñaki Arriola garrio eta herri lan sailburuak, hainbat legebiltzarkiderekin batera, Goierriko hiru zatitako lanak ikusteko egindako bisitan. Ordizia eta Itsasondo arteko zatiaz gain, Beasain ekialdean ere bukatu dituzte dagoeneko lanak, eta Beasain mendebaldea zatikoak, abendurako bukatuta izatea espero dute. Dagoeneko bukatuta dauden bi zatiek, bost kilometroko bidea osatzen dute, Beasaingo Loinatz auzotik, Itsasondo eta Legorreta artean dagoen Berostegi auzora bitartean. Tarte horren zatirik handiena, %80 inguru, lurpean dago eginda –tartean bi kilometroko luzeera duen tunela, Beasainen–. Bi zubi ere badaude, Mariaratzekoa (111 metro) eta Zubinakoa (144 metro). Bi zati horiek, 95 milioi euroko aurrekontua izan dute. Euskal Trenbide Sareko arduradunek azaldu dutenez, «obra zibila bukatuta» dago, orain falta dena, trenbidearen errailak eta gainontzeko baliabideak jartzea da, «baina hori Adifek egingo du». Goierrin bukatuta dauden bi zati horiek bisitatu ondoren, Iñaki Arriola sailburuak, «lanak erritmo onean» egiten ari direla azaldu zuen, eta horrek, «Gipuzkoako zatia 2016rako bukatzeko jarri genuen helburua berretsi» egiten duela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dagoen Bergara eta Donostia arteko zatiko lan guztiak martxan izango dituzte abuzturako. Mendebaldeko zatia, laster Falta den zatian, Beasain mendebaldea izenekoan, 600 metroko luzeera duen Ittolako zubia da azpiegitura nagusia. Dagoeneko zubiaren egitura osoa jarrita dago, bai zutoinak [...]

Beasain «abuztuan ere irekita» izateko kanpaina aurkeztu dute

Abuztuko oporrak iritsi orduko, Beasain «nahiko hutsik» gelditu izan da orain arte. Hori ikusita, udalak Beasain abuztuan irekita ekimena jarri du martxan. Kanpaina horren bidez, beasaindarrek eta kanpotik datozenek, herrian bertan dituzten aisialdi eta turismo baliabideak ezagutzeko aukera izango dute. Atzo aurkeztu zuten ekimena Antzizar kiroldegiko kanpoaldeko igerilekuan. Mari Mar Zelaia zinegotziak azaldu zuenez, «Beasainek eskaintzen dituen zerbitzuei esker, bertako nahiz inguruko gero eta jende gehiago gelditu da edo etortzen da Beasainera egun pasa». Azkenaldiko joera hori sustatu nahi du kanpainak. Horretarako, udaran egiteko moduko hiru jarduera eskainiko dituzte, «prezio paregabean». Hala, Igartza multzoa, kiroldegia eta herriko jatetxeak probatzeko aukera izango da. Batetik, Igartza monumentu multzora bisita gidatuak egingo dituzte, 2 euroren truke. Bi orduko bisitak izango dira, eta eraberritu berria den errota ikusteko aukera ere izango da. Bestetik, Antzizar kiroldegiko zerbitzuak erdi prezioan erabili ahal izango dira. Zerbitzu horien artean daude kanpoko eta barruko igerilekuak, tobogana, sauna edota fitness gela. Egun bateko txartela 5 euroan salduko dute helduentzat, eta 2,50 euroan umeentzat. Azkenik, Beasainen abuztuan zabalik egongo diren hamalau jatetxeetakoren batean bazkaltzeko aukera emango dute. Plazape tabernak ere zenbait jarduera antolatuko ditu abuztuan, tartean bi kontzertu eta kaleko zinema saio bat. Kanpaina honen bidez eskaintzen dituzten promozio berezietan parte hartzeko, [...]

Ez eguzki ez euri; gorrin-eguraldia

Lierni Elortza • Ordiziako azokako berriemalea Agerikoa da barazki eta fruitu guztiek ez dutela eguzki eta euri behar bera. Izan ere aire libreko kuiatxo edota luzoker edo pepinoak ederki hazten ari dira egunetik egunera. Aldiz, tomateak ale polita izan arren ezin gorritu, «eta deskuidatuz gero laster gorrina harrapatuko dute tratatu ezean», zioten aho batez ekoizleek. [...]

Maialen Zubizarreta eta Nagore Salegi: «Boluntario gisa aritzeko egiten den hori gustuko izatea beharrezkoa da»

Maialen Zubizarreta (Zumarraga, 1991) eta Nagore Salegi (Urretxu, 1990) Haur Hezkuntzako gradua ikasten ari dira Eskoriatzako Mondragon Unibertsitatean. Hain zuzen, hortik sortu zaie Hare Haizea Sahararen aldeko elkartearekin boluntariotza proiektu bat egiteko aukera. Hare Haizearekin elkarlanean aritu zarete unibertsitaterako boluntariotza proiektu bat egiteko. Nolatan? Nagore Salegi: Ikerkuntza eta Zerbitzuak materiaren barruan boluntariotza lan bat egitea [...]