Paperekoa

Gustagarri jartzen hasia da feria

2012/05/17
Nork
Gustagarri jartzen hasia da feria

Lierni Elortza • Ordiziako azokako berriemalea Aurten normalean baino beranduxeago bada ere, azkenean baratze lanak egiteko beharrezko parametroek bat egin dute; eguraldi eguzkitsua, lurra berotzen hasia eta hezetasun puntu egokian. Landare saltzaileek goiza lanez lepo pasatu dute. Udaberriko lehen barazkien eskaintza ugaritzen ari da astez aste, eta orain artekoei produktu berriak gehitzen ari zaizkie. Atzo ongi etorri beroa egin zioten berezoek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Monttek zortzi langile kaleratu dituela salatu du LAB sindikatuak Beasainen

2012/05/17
Nork
Monttek zortzi langile kaleratu dituela salatu du LAB sindikatuak Beasainen

Langileek eta LAB sindikatuak agerraldia egin zuten atzo enpresaren atarian.Beasaingo Montte enpresak maiatzean zortzi langile kaleratu dituela eta, prentsaurrekoa eskaini du LAB sindikatuak. Enpresak azken hilabeteetan langileekiko izan duen jarrera salatu dute, «langileak behartu, eta horrela, nahi duena lortzen duela» leporatuz. Atzo eguerdian, Beasainen Montte enpresak duen egoitzaren aurrean egin zuten kaleratutako zenbait langilek prentsa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Gaurtik aurrera eman daiteke izena Majori kiroldegiaren uda kanpainan

2012/05/17
Nork

Haur, gazte eta helduentzako hainbat ekintza antolatuko ditu aurten ere Ordiziako Majori kiroldegiak. Hala ere, aurtengoan bada berritasun bat; goiz parteko ekintzarik ez da egingo, eta horren ordez, udalekuak eskainiko ditu 09:00etatik 13:00era. Zaintza, gosari eta bazkari zerbitzua ere emango ditu, ekainaren 25etik uztailaren 20ra. Gaur zabalduko du Majorik udako kanpainan izena emateko epea. Udalekuak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

‘Ausartu euskaraz’ kanpaina abian Ordizian

2012/05/17
Nork

Bai egunerokoan eta baita erosketak egiterakoan ere euskaraz hitz egitea bultzatu nahi du Ordiziako Udalak, eta hori dela eta, Ausartu euskaraz izeneko kanpaina bat abiatu du. Merkatariei zein bezeroei zuzendutako ekimena da, eta Ordiziako saltokietan «euskararen paisaia aberastea eta euskararen erabilera sustatzea» ditu helburu. Kanpaina horren lehen ekimena egin dute dagoeneko. Kanpainan parte hartzen ari [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Santa Rita eguna dela eta udaletxea itxita egongo da

2012/05/17
Nork

Urretxuko udalak prentsa ohar bitartez jakitera eman duenez, bihar, ostirala udaletxeko ateak itxita egongo dira. Bertako langileek Santa Rita eguna ospatuko dute urtero bezala eta, ondorioz, udaletxeko zerbitzu guztiak itxita egongo dira herritarrentzat egun osoan zehar.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Pista jokoan izena emateko epea ireki dute

2012/05/17
Nork

Legazpiko udaleko gazteria sailak antolatuta pista jokoa izango da datorren maiatzaren 26an, larunbatean. Lehen Hezkuntzako azken lau mailetako ikasleek har dezakete parte. Pista jokoa Sorgintxulo aisialdi taldeak zuzenduko du. Izena emateko epea dagoeneko irekita dago, eta horretarako azkeneko eguna hilaren 23a izango da. Ikasleek izena, euren ikastetxean bertan eman dezakete.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Larunbatean hasiko da futbol zazpi txapelketa

2012/05/17
Nork

Legazpiko Gazteak kirol elkarteak V. Futbol Zazpi Txapelketa antolatu du aurten ere. Ostiraleko zozketaren ostean, egutegia zehaztuta gelditu da. Datorren larunbatean emango diote hasiera txapelketari, eta finala ekainaren 30ean izango da. Aurten 33 taldek eman dute izena, eta 440 bat jokalarik parte hartuko du.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Orduz kanpoko antzerki entseguak

2012/05/17
Nork
Orduz kanpoko antzerki entseguak

Urrian hasi zituzten entseguak Zumarragako La Salle Legazpi eskolan. DBHko 1go eta 4. mailako ikasleek orduz kanpo egin dituzte, ordutik, antzerki entseguak. Parte hartzea ez da derrigorrezkoa izan; baina gehienek parte hartu dute. Paper handia antzezlana aurkeztuko dute gaur eta bihar, Zelai Arizti aretoan, Zumarragan. Gaurko emanaldiak eskola barruko beste mailetako ikasleei zuzendutakoak dira. Bihar, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Urola Plazaolako atletek ez dute etenik hartzen

2012/05/17
Nork

Duatloi eta triatloi denboraldiak hasi zirenetik, Urola Plazaola taldeko kirolariek probarik-proba aritu dira Euskal Herriko nahiz kanpoko txapelketetan. Aurreko asteburuan, adibidez, taldeko ordezkariak Bilbon, Deban, Valentzian eta Madrilen izan dira. Goierri garaiko atletak hartzen ditu taldeak. Taldekideak «pozik» daude aurtengo emaitzekin. «Emaitzak baino, taldeko atleten parte hartze zabala estimatzen dugu», diote. Euskal Duatloi Zirkuituko proba [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zabaldu dute uztaileko udaleku musikaletarako izena emateko epea

2012/05/17
Nork

Urretxuko eta Zumarragako Sekundino Esnaola musika eskolak seigarren urtez antolatu ditu udaleku musikalak. Uztailaren 3an hasi eta 13an amaituko dira. Izen-ematea zabaldu dute, eta ekainaren 15era arte irekita egongo da. Musika eskolaren egoitzan egingo dituzte udalekuak, Zumarragako Legazpi dorretxean. Dantza, musika eta antzerkia uztartzeko aukera izango dute ikasleek. Eskolak 09:00etatik 13:15era izango dira. Taldeetan banatuta, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 9 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 17 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza