Osteguna, 2013-05-23

Gordailua | Kultura Atal honetarako RSS jarioa

‘Esnatu baratza’ tailerra egingo dute larunbatean Igartubeitin

Igartubeiti baserri museoak larunbaterako, maiatzak, 7,  Esnatu baratza izeneko tailerra antolatu du, 17:00etatik 18:30era. 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute. Tailerra doan izango da. Bertan parte hartu n…

Kontzertuak bihar gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko

Sei urte betetzen ditu aurten Beasaingo Gaztetxeak, eta urtean zehar hainbat ekitaldi egingo dituzte seigarren urteurrenarekin lotuta. Horietako bat izango da bihar gauekoa. Lau taldek kontzertua eskainiko dute gaztetxean bertan.
Diskelma talde finlan…

Ikastolak Herri Urratsera joateko antolatu duen autobusean lekua dago oraindik

Andramendi Ikastolak Herri Urratsera joateko antolatu duen autobusean lekua dago oraindik. Igandean egingo dute Senpereko lakuaren bueltan (Lapurdi) Herri Urrats jaia iparraldeko Ikastolek. Herri Urratsera Ikastolak antolatu duen autobusean joan nahi d…

Dantzari Txiki eguna egingo dute igandean Legorretan

Festa usaina hartzen ari da Legorreta. Hilabetera hurbildu dira  Azentzio jaiak egutegian. Ekainaren lehen astean ospatuko dira urteko festa nagusiak, baina bien bitartean ez da geldirik egongo herria. Festa giroa pizteko ekitaldiak asteburu honetan bertan izango dira. Larunbatean danborradako entsegua egingo dute, eta igandean dantzari txikiek alaituko dituzte herriko kaleak. Jaietako egitaraua osatzen ari diren bitartean –karteleko irudia aukeratu dute, adibidez, bozketa herrikoian, Amaia Iturriozena– ekitaldiak prestatzen hasiko dira. Horietako bat danborrada da. 13 urtetik gorako legorretarrek parte hartu ahalko dute. Lehenbiziko entsegua larunbatean da, 12:45ean, Harripila kiroldegian. «Entseguetara joan egin behar da danborradan parte hartu ahal izateko», aurreratu dute antolatzaileek. Bost dantza talde igandean Hamaikagarren aldiz Dantzari Txiki eguna ospatuko dute, igandean. Goiz eta arratsalde daude ekitaldiak, Irrintzi Alai taldeak eta udaleko Kultura Batzordeak antolatuta. Hala ere, dantzarien saioak eguerdira arte izango dira. Lau talde gonbidatu ditu Legorretako Irrintzi Alaik: Aurtzaka (Beasain), Jakintza (Ordizia), Iztueta (Zaldibia) eta Nafarroako Aresokoa. Legorretarrek ere parte hartuko dute. Goizean, 11:00etan elkartuko dira Korta eta Zapas enparantzan. Eguerdian aterako dira desfilean. Herriguneko auzuneetan geldialdiak egingo dituzte, pieza batzuk dantzatzeko. Azkenik, 13:00etan, plazan bilduko dira atzera denak, elkarrekin dantza batzuk batera egiteko, Ikurrin dantza eta Aurreskua, tartean. Arratsaldean pailazo emanaldiarekin osatuko dute Dantzari Txiki eguneko [...]

Asteburuan, Erdi Aroko azoka Ordizian

Ordiziak Erdi Arora jauzi egingo du asteburuan, bost mende atzera. Antzinako XVI. Feria ospatuko da, kasko historikoa juglare, errege segizio eta beste hainbat pertsonairen topagune bihurtuz. Bi egunetan 11:00etan zabalduko ditu ateak azokak. Erdi Aroko azoka eszenaratze handi bat da. Aurten 80 eskulangile bilduko dira bertan, iaz baino hogei gehiago. Horietako gehienak Nafarroako elikagaien eskulangileen ordezkariak dira, baina horiez gain, eltzegileak, saskigileak, uhalgileak, zilargileak, beiragileak eta beste hainbat produktu lantzen dituzten artisauak ere izango dira. Azokari kolorea eta doinua emateko, koplariak, ipuin kontalariak, tailerrak eta bestelako jolasak izango dira. Herria feriararako apainduta Dagoeneko hasiak dira Ordizian kasko historikoa apaintzen. Bi sarrera nagusietan, Frantziako eta Gaztelako ateetan, Erdi Aroko bi ateren erreplikak jarrita daude, bisitariak Erdi Arora itzultzen direla irudikatzeko. Eremu horretan bilduko dira ekitaldi nabarmenak. Andre Mari kalean, esaterako, haur eta helduen ikusmina pizten duen hegazti-harrapari erakustaldiak izango dira, baita zaldi-ferraketa saioak ere. Nikolas Lekuona Plazan, berriz, Euskal Okeleko txahala burruntzian erreko dute, eta iluntzean dastatu ahal izango da. Eguna bukatzeko ipuin eta elezaharren kontaketa izango da Plaza Nagusian. Herritarrek ere ekarpena egin diote azokari. Ordiziako Arku-Tiraketa taldeak, esaterako, saioa egingo du pilotaleku txikian, eta Larrun-Arri elkarteko abesbatzakoak erromesen moduan ibiliko dira kalez kale. Jakintzako eta Urdanetako dantzariek, Beti Argi [...]

Jentilbaratza 1512-2012 elkartea ere presente egongo da Erdi Aroko azokan

“Erdi Aroak bereizgarri berberak izan al zituen toki guztietan? Gauza bera izan al zen Erdi Aroa Carcassonen, Toledon, Besalun edo Ordizian? Egoera sozial, kultural eta politiko berdinak al ziren Europa osoan? Erdi Aroak garai historiko moduan iz…

Ostiralean hasita hiru egunez San Migel festak ospatuko dituzte Ezkion

Ostiraletik (maiatzak 6)  igandera bitartean San Migel festak ospatuko dituzte Ezkion. Adin eta gustu desberdineko auzotarrei zuzendutako egitaraua prestatu dute aurten ere. Ostiralean iluntzeko zortzietan txupinazoa botata eta kanpaiak jota iragarriko dute festen hasiera. Ordu erdi beranduago rock kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Segobiako Ihesa eta Zaborrak taldeek beraien errepertorioko hainbat kanta joko dituzte. Fronteniseko finala, larunbatean Larunbatean 11:00etan hasita fronteniseko finala egingo dute Xabi Zufiria eta Aitor Soraluze, Unai Alberdi eta Alex Aranburu eta Iñigo Etxaniz eta Iñaki Ruiz de Egilar bikoteek. Hirurek elkarren kontra jokatuko dute, eta bi partida irabazten dituen bikoteak irabaziko du txapelketa. Bakoitzak partida bana irabazten badu berriz, tantorik gehien egin duen bikotearentzat izango da txapela. Arratsalderako mus txapelketa eta haurrentzako hainbat jolas eta joku antolatu dituzte. Gauean berriz, herri afaria egingo dute. Menuan urdaiazpikoa, entsalada, frijituak, biribilkia eta postrea dituzte. Nahi duenak kafea eta kopa ere edan ahal izango ditu. Herri afarira joan nahi duenak Ezkioko Argindegi Ostatuan eman behar du izena. Gaurkoa da horretarako azken eguna. Heldu bakoitzak 22 euro ordaindu beharko ditu afariarengatik eta 18 urtetik beherakoek berriz, 15 euro. Afal ondoren dantzaldia izango da Gari eta Iñaki trikitilarien eskutik. Goizeko ordu batean berriz, DJ R-Kanutok jarritako musikarekin dantza egin ahal [...]

Marlon Brando eta Paul Newman ‘Begirada’ zikloan

Urteko lehen hiruhileko lehen zikloa amaitu berria da, eta, urtero bezala, Begirada zikloarekin emango diote amaiera denboraldiari Goieniz zineklubekoak. Aurten, Marlon Brando eta Paul Newman aktoreak aukeratu dituzte Begirada ziklorako, eta aktore ba…

‘Kanta-kantari’ egingo dute ostiralean Lazkaon

Lagun artean kantuan jarduteko zaletasuna dutenek Kanta-kantari juntadizoa egingo dute etzi, ostirala, Lazkaon. Gerriko Txokoan elkartzeko hitzordua jarri du Goierriko Euskal Eskola elkarte antolatzaileak, 19:00etarako. Abestea gustuko duten guztiei eg…

Kantaka abesbatzak zarzuela ikuskizuna ekarriko du Beasaina

Lazkaoko Kantaka abesbatzak Zarzuela Gaua antolatu du ostiral gauerako. Guztira hamazazpi abesti interpretatuko dituzte abesbatzako 33 gizon-emakumek. Debora Herrero abesbatzako zuzendariaren gidaritzapean arituko dira ostiraleko saioan, Usurbe antzokian. Pianoan Arantxa Gastesi ariko da, Beasaingo Musika Eskolako zuzendaria eta Kantakako kidea. Arrate Leunda eta Marisol Cavero izango dira ikuskizuneko aurkezleak. Ikuskizuna 22:00etan hasiko da, eta tartean, ordu laurdeneko atsedena egingo dute. Zazpi ahots nagusi Kantaka abesbatza osatzen duten kideen artetik hainbat, bakarlari gisa ariko dira Beasaingo saioan. Haizea Muñoz, Debora Herrero, Iñigo Vilas, Jose Javier Etxeberria, Malen Zobaran, Arrate Leunda eta Marisol Cavero izango dira, besteak beste, ikuskizuneko ahots nagusiak. Denak ere, ikasketa eta esperientzia handiko abeslariak dira, hainbat abesbatzatako kideak. Leunda eta Cavero Urrup antzerki talde goierritarreko kideak ere badira. EGITARAUA:  (abestiak) 1. “Dónde estarán nuestros mozos” 2. “Canción del Ruiseñor”. Bakarlaria: Haizea Muñoz. 3. “Coro de espigadoras”. Bakarlaria: Malen Zobaran. 4. “Vidal y vareadores”. Bakarlaria: Jose Javier Etxeberria. 5. “Bella enamorada”. Bakarlaria: Iñigo Vilas. 6. “Canción de Morada”. Bakarlaria: Haizea Muñoz. 7. “Txikito de Arrigorri”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Joseba Murua. 8. “Peio Joxepe”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Eideer Varela. 9. “Dúo cómico Txomin e Inosensia”. Bakarlariak: Iñigo Vilas eta Débora Herrero. 10.  ”Coro de niñeras”. 11. “Coro de [...]