Kultura

Ataungo Errota Zarreko ubidea eraiki zen garaiko testigantza idatzia aurkitu dute harri batean

2011/03/09
Nork
Ataungo Errota Zarreko ubidea eraiki zen garaiko testigantza idatzia aurkitu dute harri batean

Ataun San Martinen dagoen errotako ubidea 1589an egina dela adierazten duen harria azaleratu dute. Hareharrizko pieza laukizuzen batean (zabalean 40 bat zentimetro, altuan 20 ba), Errota Zar errotara zihoan ubidea noizkoa den adierazten duen glifo grabatua (harrian inskripzioa) da San Martingo plaza berritzeko obretan aurkitu dutena. XVI. mendean datatutako inskripzioa du, harrian zizelkatua. Errota Zarreko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ataun, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Zine klubak bi emanaldi egingo ditu asteburuan

2011/03/09
Nork

Legazpi Zine Klubak bi emanaldi egingo ditu asteburu honetan. Lehena etzi egingo dute. Nothing Personal, Urszula Antoniak zuzendari poloniarraren filma proiektatuko dute, 22:15ean Latxartegi aretoan. Filmak neska gazte holandar baten eta gizon heldu irlandar baten arteko istorioa kontatzen du. Igandean, hilak 13, Mis tardes con Margarita filma proiektatuko dute, Jean Becker zuzendariarena. 19:30ean hasiko dute emanaldi hau, Latxartegin.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

1936ko Gerra Zibilean faxisten eskuetan hildako herritarrak omenduko ditu Legazpiko Udalak

2011/03/09
Nork

Legazpiko Udalak 1936ko Gerra Zibilean faxisten aurka hildako herritarrak omenduko ditu. Legazpin 59 pertsona hil ziren faxisten aurkako, edo hauek behartutako borrokan. Memoria hori berreskuratzeko asmoz, hainbat ekintza programatu dituzte datozen egunetarako, tartean liburu aurkezpen bat, edota Legazpin frontea egon zen lekurako ibilaldi bat. Sotero Plazaola alkateak eta Mikel Altzelai kultur zinegotziak atzo egin zuten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Kultura, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Gaur ospatu dituzte inauteriak Lizeoan eta Andramendi ikastolan

2011/03/08
Nork
Gaur ospatu dituzte inauteriak Lizeoan eta Andramendi ikastolan

Andramendi Ikastolan eta Alkartasuna Lizeoan gaur ospatu dituzte inauteriak. Euskal inauteriak irudikatu dituzte Andramendin eta ikastola aurrean hainbat dantza ere egin dituzte gurasoen aurrean ikasleek eta irakasleek. Alkartasuna Lizeoan berriz, denetariko mozorroak ikusteko aukera egon da herriko kaleetan zehar egin duten desfilean. Hainbat puntutan dantzan ere aritu dira. Bi ikastetxetako irudiak bilduma batean bildu ditu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Bihar, Iñaki Murua eta Imanol Haro izango dira ‘Bixi-Bixin’

2011/03/08
Nork

Bihar, martxoak 9,  Iñaki Murua bertsolaria izango da zuzenean Bixi-Bixi irratsaioan 12:15etik aurrera. Bertsolaritzarekin lotutako hainbat kontu izango ditu hizpide. Lierni Elorza esatariak eta saioaren gidariak jakitera eman duenez, Imanol Haro Uemako eragilea ere gonbidatu dute Segura Irratiko estudioetara. Herrian zerrenda aurkeztuko duten alderdi guztiei, udal hausteskundeetarako hautagai euskaldunak aukeratzeko Uemak egin dien deialdiaz hitz egingo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea, Herriak, Kultura, Segura | Iruzkinak ezgaituta

Jende askok parte hartu du Zegaman Keramika Topaketetan eta oso gustura daude antolatzaileak

2011/03/07
Nork
Jende askok parte hartu du Zegaman Keramika Topaketetan eta oso gustura daude antolatzaileak

 Atzo egin zituzten Zegaman III. Keramika Topaketak Euskal Keramikagile Garaikideak taldeak eta Zegamako Udalak antolatuta. «Uste baino jende gehiagok» parte hartu zuen eta oso gustura daude antolatzaileak jasotako erantzunarekin. Raku deritzon keramika egosketa berezia izan zuten oinarrian jardunaldiek. Raku-ak keramika prozesu oso bat ikusteko aukera ematen du: esmaltatzetik hasi, egosketa-prozesuarekin jarraitu eta azken emaitza [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Kultura, Zegama | Iruzkinak ezgaituta

Gabiriarrek irabazi dute Martxoan Bertsoako bigarren kanporaketa

2011/03/07
Nork
Gabiriarrek irabazi dute Martxoan Bertsoako bigarren kanporaketa

(Bideo guztiak ikusteko) Zubertsotan.net • Martxoan Bertsoa txapelketako bigarren jardunaldiaren atzetik, Potato taldeak jarraitzen du sailkapen buru. Gabiriar gazteen Potto eta bere koadrila taldeak irabazi zuen pasa den asteburuko kanporaketa baina lortu zituen 172.7 puntuak ez ziren nahikoa izan arabarrak atzean uzteko. Urretxuko Motx tabernan ospatu zuten bigarren kanporaketa. Potto eta bere koadrila (Aratz eta Endika [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Goierri ere mozorrotu da

2011/03/05
Nork

Ostegunean hasi eta asteartera arte Goierriko 22 herrietan ospatuko dituzte inauteriak. Atzo, ostirala, mozorrotu ziren ikastetxe gehienetako ikasleak eta irakasleak, eta herri batzuetan haiekin batera baita gurasoak ere. Gaur egun osoz ere izango da festa eta kolorerik beste hainbat herritan eta astelehena jai hartu ondoren, eta astearte goizean ekingo diote gainerakoek. Ohikoak diren mozorroez gain, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Eugenio Arana: “Sei urterekin sagardo txikitoak ateratzen nituen, bost zentimoan”

2011/03/04
Nork
Eugenio Arana: “Sei urterekin sagardo txikitoak ateratzen nituen, bost zentimoan”

Eugenio Arana. Sagardo upelen artean hazitakoa da, eta berrogei urte egin zituen Arana sagardotegiaren arduradun, Ordizian, Beterri bezalaxe Goierri ere sagardo lekua badela aldarrikatuz. Boxeoan ere aritu zen gaztetan, baita pasio duen kamioilari lanean ere geroxeago. Iñaki Gurrutxaga -Ordizia Gaitz batek baino gehiagok makalarazi dute azken urteetan Eugenio Arana (Ordizia, 1931), baina bizitzeko grina eta umorea ostea [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Inauteriak badatoz Goierrira

2011/03/04
Nork
Inauteriak badatoz Goierrira

Ostegun Gizenarekin eman zaie hasiera inauteriei Goierrin. Ohitura zaharra dira gurean, baina badute berrikuntzarako tarterik, Legazpin esaterako, pertsonaia berri baten inguruan ospatuko dute aurten jaialdia: Lintx. Sustraiak dantza taldeak berreskuratu du ohitura. Lynx izenarekin Katamotzari erreferentzia egiten zaio Legazpiko udal dokumentu zahar batzuetan. XX. mendearen hasieran, Brinkolako eta Telleriarteko gazteak baserriz baserri ibili ohi ziren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 13 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza