Atauniker kultur elkarteak bi ekimen antolatu ditu Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira. Batetik, bihar, osteguna, Nabarraldeko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du, udaletxean, 19:30ean. Nafarroa 1512-2012. 500 urte… goiburupean, xehetasun historikoak emango ditu Agirrek, egindako ikerketa historikoetatik abiatuta. Bestetik, Nafarroako erresumarena zen Jentilbaratzeko gazteluaren aztarnetara bisita gidatuak egiten hasiko da Atauniker. Nahi duten elkarte, eskola, euskaltegi nahiz mendizale taldeentzat jarri [...]
Igartubeiti baserri museoan larunbatean, otsailak 25, saskiak egiten ikasteko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Baserri museoko arduradunek jakitera eman dutenez, txotxak gordetzeko ontziak egingo dituzte, zehazki esateko. Tailerra 17:00etan hasiko da eta 18:30ean bukatu. Ondoren Igartubeiti askaria zerbitzatuko dute museoan bertan. Bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu. Familiei beherapena egingo [...]
Beasaingo Alkartasuna Lizeoan 27. Kultur Astea egiten ari dira egunotan. Atzo ekin zioten egitarauari, inauterien inguruko ekintzekin. Gaur berriz, ipuin antzeztuak eta euskararen inguruko tailerrak izango dituzte. Bihar mendi irteera eta irakasleek prestatutako antzezlana izango dituzte. Ostiralean bukatuko dute egitaraua, taldean egiteko jolasekin.
Bihar, otsailak 22, Segurako Laiotz herri eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek egin berri duten kultur astea izango dute hizpide Bixi-Bixi irratsaioan. Saioa 12:15etan hasiko da. Elhuyar zientzia elkartekoek lagunduta hilabetean behin egiten duten tartean, Berbatek proiektua emango dute ezagutzera. Informatikariek eta hizkuntzalariek elkarlanean egindako ikerketa da Berbatek, hizkuntzarekin zerikusia duen teknologiari buruz egindakoa, hain [...]
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, ahoz-ahoko komunikazioaren barruan txutxumutxua, bertsoa eta belaunaldi arteko komunikazioa jorratu zituzten. Txutxumutxua zer den ikasteko hainbat jolasetan parte hartu zuten. Bertso bidezko informazio transmisioa lantzeko, museoko erakusketa iraunkorrean dauden bertso batzuk aztertu zituzten, eta belaunaldien artekoa lantzeko bideo batzuk ikusi eta entzuteko aukera izan zuten umeek.
Iaz ere Seguran egin zuten Gipuzkoako finala Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Gipuzkoako finala datorren larunbatean jokatuko dute Seguran, eta bertan Goierriko 33 bikotek parte hartuko dute, iaz baino bat gehiagok. Herrialde osoa kontutan hartuta berriz, 120bat bikote elkartuko dira Seguran musean jokatzeko. Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko kideak jakitera eman duenez, Goierrin aurten [...]
Aurreko urtean Zaldibian antolatu ziren pintura eta egur tailaketa ikastaroen fruitua erakusketa batean jaso du udalak. Zaldibiarrek egindako margolanak eta egur lanketak ikusgai daude, atzoz geroz, Zaldibiako antzokian. Igandera arte egongo da bilduma jendaurrean. Ostiralera bitartean 17:30etik 19:30era eta larunbat-igandeetan 12:00etatik 14:00etara irekiko dute.
Lazkaoko Maizpide euskaltegian bertso-afaria egingo dute gaur, asteartea. Asteroko kultura-ekitaldien artean, oraingoa bertsolaritzari eskainiko diote. Bixente Gorostidi amezketarra eta Mikel Artola alegiarra ariko dira kantuan. Afaria 21:00etan hasiko da, eta ondoren egingo dute saioa. Edozein herritar joan liteke bertsoak entzutera.
Urretxuko eta Zumarragako preso politikoek erakusketa ireki dute Juan de Lizarazu aretoan. Eskulanak bildu dituzte bertan; denetarikoak. Hilaren 26ra arte egongo dira lanak bertan ikusgai. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso du erakusketaren irekiera.
Ane Albisua eta Juan Carlos Lazaro. Urretxu-Zumarragako Aralar • Hiri hondakinak biltzeko orduan argi geratu da zein den Zumarragako Udalaren asmoa. Zabortegiak bete eta bete ari garela ikusita ere, nagusiki hiritarron ardura eta kontzientzia [...]
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
oinarrizko marrazkiaGOIBERRI astekariaren 3. alerako eginiko ilustrazioa.Ilustración para el 3 número del semanario GOIBERRI.lamy safari + photoshop […]
iz. ITSAS. 1. Sakonera. 2. Zunda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: ad. [sakonera] sakonera, kalatu (Elhuyar Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia): es (1) calado, fondo, profundidad (2) sonda fr (1) (ontziarena) tirant d’eau; (portukoa) profondeur (2) sonde en sounding line, lead line Zeu beteko zingoa baino ez dago hor! esan z […]
Atzo La Tagliatella jatetxean egon nintzen afaltzen Grosen. Lagun pare batek gomendatu zidaten duela ez asko eta behin han inguruan izanda, afaltzera bertara joatea erabaki genuen. Ederki jan genuen eta gustora irten ginen jatetxetetik pasta eta pizzaz bapo geratu ostean. Hala ere, ez da hori post honetan aipatu nahi nuena. Kontua da, iristean jatetxearen sa […]
Nere ordenagailuak, tonto-tonto, bost urte egin ditu. Eta badirudi, bere azkenetan dagoela, aldiro-aldiro konortea galtzen duelako. Batzuetan hogei minutu egiten ditu bizirik, beste batzuetan berrogei, eta kapritxoak ematen dionean bakarrik, ordubete baino zeozer gehiago.Baina hutsik egin gabe, pott! Itzaltzen da, batere abisatu gabe, traizioz. Pantaila belt […]
Jimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]
Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko
Urtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]
Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]