Ostiral gaueko 21:00etan hasiko da Ordiziako 24 orduko areto futbol txapelketa. Urdaneta ikastetxeko patioan jokatuko dituzte partidak; finala, larunbat arratsaldeko 20:00ak aldera izango da. Gehienez 16 taldek parte hartu ahal izango dute eta mila eurotik gora banatuko dituzte saritan; irabazleak 700 euro eta kopa jasoko ditu, bigarrenak 400 euro eta hirugarrenak 200.
Irakurri gehiago
Etiketak:areto futbola
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Arrastaka Mendi Taldeak antolatuta, Ehunmiliak probako ibilbideko hirugarren eta laugarren etapak egingo dituzte asteburuan. Larunbatean izango da hirugarren etapa, Azpeitia eta Tolosa artekoa. Guztira 25 kilometroko ibilbidea da, eta tartean Zestoa, Errezil, Bidegoian eta Albiztur herriak igaroko dituzte, eta Gazume eta Ernio mendietara igoko dira. Larunbatean 08:00ak inguruan abiatuko dira Azpeitia aldera Bernedoeneako aparkalekutik, eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Amezti mendi elkartekoak buru belarri dabiltza Zegama-Aizkorri mendi maratoia antolatzen. Dena den, ez dute utzi alde batera hilero egin ohi duten mendi irteera. Joan den igandean Ernio mendian izan zen zegamar taldea. Urkizu auzotik irten eta Erniozabal eta Ubeltz gainak zeharkatuz iritsi ziren Erniora. Ondoren Zelatundik barrena jaitsiz berriz abiapuntura heldu ziren. Ura eramango dute Hurrengo asteetan maratoia [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Kirola, Zegama | Iruzkinak ezgaituta
Proposamen «zabala, integratzailea, parte hartzea bultzatuko duena eta herritarren eskubideen alde egingo duena» aurkeztu du Bilduk Beasainen. Hala eman du jakitera Koldo Agirrek, Beasaingo alkatetzarako hautagaiak. Herritarren interesak defendatzeko gogoz, ilusioz eta indarrez daude hautagaiak, eta horregatik, «Beasainek aldaketarako behar duen motorra» izateko lan egingo dutela iragarri dute. Idoia Baztarrika hautagaiak azaldu duenez, «esperientzia eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:beasain, bildu
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea, Hauteskundeak, Kirola, Kultura, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Pilotaren harrobia lantzeko eta Eskola Kirolak apiriletik aurrera izan ohi duen etenaldia ordezteko, hasi da Goierri Beheko Eskolaumeen Pilota Txapelketa. Lazkaoko Lazkao Antzar pilota-kirol elkarteak antolatuta, Lazkaoko bertako, Beasaingo, Idiazabalgo, Ordiziako, Zaldibiako eta Zegamako haurrak ari dira parte hartzen. Ataungoek eta Segurakoek ere badute aukera, nahiz aurten talderik osatu ez. Herri horietan guztietan jokatuko dira [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:haurrak, pilota
Bidalita Aisia, Ataun, Gizartea, Kirola, Zaldibia | Iruzkinak ezgaituta
Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi Txirrindulari Eskola) gazteak irabazi du Seguran, junior mailako 37. Gurutz Deunaren proba. Bigarren eta hirugarren Caja Ruraleko Asier Unanue eta Pello Olaberria mutiloarra sailkatu dira, hurrenez hurren. Larunbatean 16:00etan eman zioten hasiera probari Germanenea parean, eta helmugan sartu aurretik txirrundulariek 80,1 kilometro osatu behar izan zituzten. 52 txirrindulari zeuden izena emanda [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:txirrindularitza
Bidalita Gizartea, Herriak, Kirola, Segura | Iruzkinak ezgaituta
Futbol zazpi txapelketan 31 taldek eman dute izena aurten. Maiatzaren 28an hasiko dute, 10:00etan. Aurten gainera, neskek osatutako bi taldek hartuko dute parte (Nes-kontrol eta Matraka). Batak iaz ere jolastu zuen, eta bigarrenak lehen urtea du txapelketan. Informazio guztia futbolzazpilegazpi.com webgunean dago.
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Igandean Euskadiko BTT txapelketa ospatu zen Muskizen. Sei legazpiarrek hartu zuten parte. Elite mailan Beñat Azpiazuk 29. postuan amaitu zuen. M30 mailan Unai Pereak hamahirugarren egin zuen, Igor Alzelaiek hogeitalaugarren, eta Aitor Izagirrek hogeitabederatzigarren. M40 mailan Imanol Ugarte hamalaugarren sailkatu zen eta juniorretan azkenik, Ander Ibargurenek laugarren bukatu zuen proba.
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Joan den larunbatean, maiatzak 8, alebin mailako Gipuzkoako Herri Kirol Txapelketako finala jokatu zuten Idiazabalen. Sei taldek parte hartu zuten. Horietatik bi Goierrikoak ziren: Idiazabalgo Aita Iparragirre eta Lazkaoko San Benito. Norgehiagoka Tolosako Hirukide B taldeak irabazi zuen, eta bigarren postuan Lazkaoko San Benitoko kirolariak (argazkian) sailkatu ziren. Talde bakoitzari garaikur bana eman zieten [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Herriak, Idiazabal, Kirola, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta
Ormaiztegiko Sahara-Kross Elkarteko kideek joan den ostiralean eman zieten txekea Donostiako Saharar Herriaren Aldeko Lagunak elkartekoei. Otsailaren 27an egin zuten krosa Ormaiztegin. 287 korrikalarik parte hartu zuten, eta 8.000 euro atera zituzten. Diru kopuru hori saharar errefuxiatuen kanpamenduetan egingo duten proiektu batera bideratuko dute. Krosaren antolatzaileek eskerrak eman zizkieten parte hartzaileei eta krosa antolatzen [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Herriak, Kirola, Ormaiztegi | Iruzkinak ezgaituta