Astelehena, 2013-05-20

Gordailua | Kirola Atal honetarako RSS jarioa

Eskola-umeen pilota txapelketako bigarren saioa Idiazabalen da, bihar

Lazkaoko Lapke elkarteak antolatutako Goierri Beheko eskola-umeen VII. pilota txapelketa abian da. Aurreko asteburuan hasi zen, eta bihar Idiazabalgo Igarondon jokatuko da bigarren jardunaldia, 15:30ean hasita. Hamar herritako 101 haur ari dira parte hartzen, Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia et Zegamakoak. Finalak uztaileko lehen asteburuan jokatu arte, herriz herri izango dira [...]

Herriarteko pilota lehiaketan Goierriko zazpi herri ariko dira, iaz baino gehiago

Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketa hasi da. Lehenbiziko partida atzo iluntzean zen jokatzekoa, Ordizian. Goierriko zazpi herrik antolatu dituzte aurtengo lehiaketarako taldeak, iaz baino bi gehiago denera. Aldaketak badira, ordea. Eskuak indarra berreskuratu du, iaztik. Sekula pasatu ez zena gertatu zen 2012an: palan eskuz baino herri goierritar gehiago aritu ziren, hiru biren aldean. Aurten, esku huskakoan [...]

Jon Ander Intsausti: «Azerbajango itzulia oso ondo dago, antolatzaileek diru asko baitaukate»

Jon Ander Intsausti (Mutiloa, 1992) txirrindularia profesionalekin aritu da lehenengoz: Azerbajango itzulian parte hartu du Espainiako selekzioarekin. Bere  hurrengo erronka Nafarroako itzulia da. Lasterketa hau oso garrantzitsua da bere taldearentzat, bertakoa baita. Zer moduz Azerbajanen? Ondo. Zazpi egun eman ditugu bertan eta esperientzia polita izan da. Ilusio handiarekin joan naiz eta asko ikasi dut. Zer [...]

Parte hartze politarekin egin dute Jentilen Bideetatik mendi ibilaldi neurtua, Ataunen


Jentilen Bideetatik mendi ibilaldi neurtua egin dute asteburuan Ataunen. Bi urtez behin egiten den 10-12 orduko ibilbidea da, Ataungo mendi eta gainetan barrena. Aurrez 113 lagun zeuden izena emanda, baina egunean bertan, dozenaka izan ziren parte hartzera animatu zirenak. Bide osoan zehar, eguraldi onak lagunduta ibili ziren mendizaleak. Goiz parten giro freskoa bazegoen ere, “mendian ibiltzeko giro ederra” egin zuela azaldu du parte hartzaileetako batek.

Ordizia, bigarrengoz txapeldun


Ampo Ordiziak bigarren urtez segidan jaso du Espainiako Kopa, El Sardinero (Santander) zelaian jokatutako finalean Valladolideko VRAC Quesos Entrepinares taldea mendean hartuta (27-17). Partida aldapa gora jarri zitzaien goierritarrei, zortzi minutu eskasean 17-0 jarri baitziren aurretik Gaztelakoak, baina Ampo Ordiziak erreakzionatzen jakin zuen, eta bigarren zati gogoangarri bat jokatuta –VRACek ez zuen puntu bakar bat ere lortu– Kopa Ordiziara bidean jartzea lortu zuten berriz jokalariek. Eta baita zaleek ere, txalogarria baita beste behin taldearekiko erakutsiko duten fedea eta konpromisoa.

Mikel Matxineak irabazi du Segurako gazte mailako txirrindulari lasterketa

Igandean Javier Ormazabalen gazte mailako txirrindulari lasterketa egin zen Seguran. Cartonajes Limousin taldeko Mikel Matxineak irabazi zuen. Txirrindulariek 80 kilometroko ibilbidea osatu zuten.

Herritarrek harrera beroa egin diete Ampo Ordiziako jokalariei

Santanderren Espainiako Kopa irabazi eta gero, herrira itzultzean harrera beroa egin zieten Ampo Ordiziako jokalariei. Ehunka herritar bildu ziren Frai Andresen estatua paretik plazara bitarteko bidean, jokalariei agurra egiteko. Bidea jendearen txalo eta babes oihuen artean egin zuten jokalariek. Udaletxean, udalaren esker ona ere jaso zuten; Picassoren Gernika koadroan oinarritutako oroigarri bat eta finaleko argazki bat oparitu zizkieten. Ordiziako dantzariek agurra ere egin zieten. Ordiziarrak gera abestuz bukatu zuten ekitaldia.

Ampo Ordizia bigarrengoz txapeldun


Ampo Ordiziak bigarren urtez jarraian irabazi du Espainiako Kopa, VRAC Quesos Entrepinares taldeari 17-27 irabazita. Atsedenaldira 17-14 aurretik joan dira Valladolidekoak, baina bigarrenean jaun eta jabe izan da Axio Arañak zuzendutako taldea, eta horren erakusgarri da VRAC-ek ez duela punturik lortu bigarren zati osoan.

Bukatu da lehen zatia (17-14)

Bukatu da lehen zatia Sardineron, Vrac Quesos Entrepinares hiru punturengatik aurretik dela (17-14). Partida oso sendo hasi du Ampo Ordiziak, eta 3. minutuan aurretik jartzeko aukera izan du, baina Krollek huts egin du hagetara. Valladolidekoek, ordea, oso ondo erreakzionatu dute, eta 8 minutuan hiru entsegu sartzeko gai izan da (11, 14 eta 18. minutuan), markagailuan [...]

Hasi da kopako finala

Hasi da partida. Bi taldeetako zaleak bakoitza zelaiaren alde banatan jarrita, eta oihu eta danbor hots artean beraien taldeak animatzren ari diren bitartean.Lehen minutu hauetan, zelaiaren erdialdean dago baloiaren kontrola hartzeko lehia. Ordiziak zigor kolpe bat izan du alde, baina ez du gauzatzea lortu. Momentuz, hutsean da lehia.