Asteartea, 2013-05-21

Gordailua | Kirola Atal honetarako RSS jarioa

Jon Alustiza: «Leuzemiadun haurrek beti hunkitu naute»

Jon Alustizak (Idiazabal, 1989) mendiko lasterketak gustuko ditu eta aurten bere zaletasuna eta elkartasuna uztartzea erabaki du. Horretarako, Pausoz Pauso Ultra Trail 2013 egitasmoa martxan jarri du. Lasterketetan leuzemia duten gaixoen beharrak ezagutzera ematen eta gaixotasun honen aurka dirua biltzen ari da. Dagoeneko 80 kilometrotik gorako bi probatan parte hartu du eta igandean Zegama-Aizkorri maratoian [...]

Alex Aranburu ezkiotarrak irabazi du Legorretan, Caja Ruralen lasterketa borobilean

Alex Aranburu Deba ezkiotarrak irabazi zuen, larunbat arratsaldean, Legorretako 57. Proba, juniorrentzat. Goierriko Caja Rural taldeak bete zituen podiumeko hiru postuak, eta lasterketa bikaina osatu zuten. Aranbururen atzetik (2:12:00), Eriko Mujika beasaindarra sartu zen (25 segundora), eta hirugarren Ander Alonso mutiloarra (34ra). 88 kilometroko ibilbidea zuten; 48 ziklistak bukatu zuten proba. Oredain eta Altzo igo [...]

Allerruko Euken Gallego garaile Ataun Aiako txirrindulari proban

Txirrindulari kadeteentzako Ataun Aiako III. Proban Euken Gallego (Allerru) izan zen irabazlea, atzo arratsaldean, Ataunen. 1:11:40 orduan bukatu zuen lasterketa. Aia auzoan hasi eta bukatu zen, 54 kilometrokoa. Lazkaora bi joan-etorri egin zituzten. Bigarren, Aitzol Odriozola (Atracc. Sanz) sartu zen, 3 segundora; eta hirugarren Mikel Sarasola, 5era. Ataun Aiako III. Proba. Sailkapena (PDFa)

Ampo Ordiziak agur esan dio denboraldiari, El Salvadorren kontra 34-26 galdu eta gero

Ampo Ordiziak agur esan dio 2012-2013 denboraldiari, ligako titulurako lehen kanporaketan El Salvadorren kontra 34-26 galdu eta gero. Valladolideko Pepe Rojo zelaian izan zen partida, eta zenbait unetan posible izango zela zirudien arren, Axio Arañak zuzendutako mutilek ezin izan zuten finalerdietarako sailkapena lortu. Partida ondo hasi zen ordiziarrentzat, joko azkarra eginez, atsedenaldira markagailuan aurretik (10-13) [...]

Lokatzari aurre eginez 540 lagunek amaitu dute Beitiaren omenezkoa


Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, dozenaka lagunek parte hartu zuten atzo Beitiaren omenezko 17. mendi martxan. Ibiltariek, 34 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, Areizaga-Kalebarren plazan hasi eta bukatuta; bidean, Irimo, Elosumendi, Aizpurutxo, Agiñaga eta Oleta pasa zituzten.

Caja Rural taldeko Miguel Angel Benitok irabazi du Loinatz txirrindulari proba

Caja Rural taldeko Miguel Angel Benitok irabazi du gaur goizean Beasainen jokatu den Loinatz proba. 23 urte azpiko txirrindulariek parte hartu dute. Helmugan bigarrena Seguros Bilbao taldeko Hector Saez izan da eta hirugarrena Cajar Ruraleko Francisco Javier Medina. Mendiko sailkapena Saezek irabazi du, tarteko helmugena Seguros Bilbaoko Bernardo Ayusok eta taldekakoa Caja Ruralek. Txirrindulariek 122 [...]

Kopako garaipena gogoan, ligako lehiari Valladoliden ekingo dio Ampo Ordiziak

Orain hamabost egun Valladolideko beste talde bat izan bazuen parez pare Ampo Ordiziak Espainiako Kopako finalean –VRAC Quesos Entrepinares– , etzi hiri bereko Centransa El Salvadorren aurka ekingo dio Goierriko taldeak ligako titulua lortzeko borrokari. Partida bakarrera jokatuko dira final laurdenak, eta galtzaileak agur esango dio 2012-2013 denboraldi ofizialari. Pepe Rojo zelaian izango da lehia, [...]

Ordizia errugbi taldeko jokalariek Zegamako Aitxuri herri eskola bisitatu dute

Astelehenean eta asteartean Zegamako Aitxuri herri eskolako umeek Ordizia errugbi taldeko jokalarien bisita izan zuten. Haurrek harrera bikaina egin zieten, eskuetan ikurrinak zituztela, eta errugbilariek euren kirolaren inguruko ikastaroa eman zieten. Ondoren,  kirolariak autografoak sinatzen aritu ziren denbora luzez. Ohore bat izan zen Aitxurikoentzat Espainiako Kopa txapeldunak beraien eskolan izatea.

Ataunek eskuz eta Ordiziak palan, aldeko jarri dute Herriarteko bidea

Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako aurreneko jardunaldiak gozotik gehiago utzi gezatik baino, Goierriko herrientzat. Denera zazpi herrik parte hartuko duten arren, lehen kanporaketan hiru bakarrik ari dira: Ataun eta Zumarraga eskuz, final hamaseirenetan; eta Ordizia palan, final zortzirenetan. Txapelketa osoak Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan izan zuen estreinaldia, ostegun iluntzean. Ordizia-Urnieta joaneko partidak izan dira aurtengo lehenak. Larruzko [...]

Buruz burukotik kanpo geratu da Jon Ander Albisu

Jon Ander Albisu pilotari ataundarra buruz buruko txapelketatik kanpo geratu da bart, Tolosako Beotibar frontoian Mikel Beroiz nafarraren aurka 22-9 galduta. Akats ugari egin zituen Albisuk, eta partidaren bigarren zatian hainbat pilotakada polit eman bazituen ere, galdu antzera aritu zen partida guztian zehar. 52 minutuko partida izan zen eta 231 pilotakada egin zituzten bi jokalariek.