Kirola

Jiu-jitsu txapelketako bideoak sarean

2012/02/22
Nork

http://judolegazpi.wordpress.com/ webgunean bi bideo sareratu dituzte, duela pare bat aste Calatayud herrian ospatu zen Jiu Jitsu txapelketa. Bideo batean Aritz Clemente eta Ion Aldabaldetreku agertzen dira. Bestean Oier Murua eta Ion Odriozola. Aritz Clemente eta Ion Aldabaldetreku Oier Murua eta Ion Odriozola

Irakurri gehiago

Bidalita Hara!, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Pikutara joango dira igandean mendizaleak

2012/02/22
Nork

Ordiziako Mendizaleak taldekoek Aralarren dagoen Pikuta mendira egingo dute irteera igandean. Ordiziatik 08:00etan abiatuko dira, eta Zaldibiara iritsitakoan, Enirio galtzada hartuko dute tontor aldera jotzeko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Kirola, Zaldibia | Iruzkinak ezgaituta

Ampo Ordiziaren garaipena bideoan

2012/02/22
Nork

Youtubeko haizebita erabiltzaileak Ampo Ordiziaren Errege Kopako garaipena bideoz jaso du. Youtuben jarri du ikusgai. Ampo Ordiziaren hainbat partidatako irudiekin osatutako bideoak ditu haizebitak bere kanalean.

Irakurri gehiago

Bidalita Hara!, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Urola triatloi taldean 35 atleta arituko dira denboraldi honetan

2012/02/22
Nork
Urola triatloi taldean 35 atleta arituko dira denboraldi honetan

Urola Plazaola triatloi taldeak urteko batzar orokorra egin zuen larunbatean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Bide batez, taldearen aurkezpena egin zuten. Zortzi emakumezko eta hogeita zazpi gizonezko arituko dira. Hogeita hamabost atleta arituko dira, guztira, aurtengo duatloi eta triatloi denboraldian Urola taldean. Batzarra larunbat goizean izan bazen, arratsaldean Sopelara (Bizkaia) joan ziren taldeko bost kirolari. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaztetxoentzat ere areto futbol txapelketa antolatu dute aurten

2012/02/21
Nork

Beasaingo areto futbol txapelketak tradizio handia du herrian, eta dagoeneko 36. urtea bete du. Antolatzaileek lehiaketa hori gazteenen artean ere zabaldu nahi dute, ordea, eta aurreneko aldiz, gaztetxoentzako areto futbol txapelketa ere antolatu dute. Txapelketa martxan jartzeko, gutxienez zortzi talde behar dituzte. Talde bakoitzak 10 eta 12 jokalari artean izan behar ditu; taldeak, mixtoak, alegia, neskaz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Downtown jarri da A multzoko lider kuadrilla arteko futbol txapelketan

2012/02/21
Nork

Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketako bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dira asteburuan. Aurrekoan B multzokoen txanda izan bazen, oraingoan A multzokoena izan da. Downtown taldea jarri da A multzoko lidergoan, Meridiano 0 taldeari irabazita (3-1). Beste hiru partidetako emaitzak hauek izan dira: Tzulo-KM39 (1-1); Totzi-Team- Embiel (0-0); eta Ferro-Per La Forza (0-0). B multzoko partidak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Emakumeen gomazko paletako sariko finalerdiak Urretxun

2012/02/21
Nork

Emakumeen gomazko paletako Kutxa Saria 2012 txapelketako partidak jokatu zituzten herenegun, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Ligaxkako hirugarren jardunaldia izan zen, eta irabazleak finalerdiak jokatuko dituzte datorren igandean, Urretxuko Ederrena frontoian, 11:00etatik aurrera. Zumarragako emaitzek Urretxuko partidak baldintzatu dituzte. Ondoko bikoteak neurtuko dira Urretxuko finalerdietan: Mendizabal-Arrieta, Muneta-Bordagaray, Etchelecu-Contin, Housset-Serre. Partidak modu gurutzatuan jokatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Goñiren omenezko pilota txapelketa hasiko da bihar Beloki pilotalekuan

2012/02/21
Nork
Goñiren omenezko pilota txapelketa hasiko da bihar Beloki pilotalekuan

Bihar ekingo diote Goñiren omenezko pilota lehiaketari. XXI. aldia izango da aurtengoa. Txapelketak afizionatu mailako pilotari onenak elkartuko ditu Zumarragako Beloki pilotalekuan. Beloki pilota elkarteko kideek bi mailatan banatu dute lehiaketa. Alde batetik promesak arituko dira lau t´erdian. Bestetik, senior mailako jokalariek binaka jokatuko dute. Txapelketak zazpi asteko iraupena izango du. Partida guztiak asteazkenetan izango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola, Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Estanda Ordizia taldeak irabazi egin du Bilbon, eta lidergoa berreskuratu du

2012/02/21
Nork

Espainiako Zilarrezko mailako lidergoan da berriz ere Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea. Asteburuan Stylo Berrio taldearen aurka jokatu du Bilbon, eta garaipenarekin itzuli da etxera (1-4). Viaxes Amarelle orain arteko liderrak atseden hartu du jardunaldi honetan, eta orain Ordizia da lider puntu bateko aldearekin. Irabazi arren, epaileen lanarekin oso kritiko azaldu da Emilio Ortiz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Beasainek puntu bat atera du gipuzkoarren arteko derbitik

2012/02/20
Nork

Hirugarren mailako ezagun zaharrak dira Beasain eta Lagun Onak, eta bien arteko lehia parekatua izan zen. Larunbatean jokatu zuten, Loinatz zelaian. Partida Beasainen izatea, etxekoentzat aukera ona zela esan zitekeen, eta aurreneko zatian sentsazio hori eman zuen, batez ere Artolak lehen gola egin eta gero. Azpeitiarrek ez zuten etsi, ordea, eta bigarren zatiko 20. minutuan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Entzun albisteak


Entzun [otsailaren 22ko] albisteak.
Goierri Irratiko EgunOn Goierri saiotik hartuta.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

RSS josu maroto

  • inauteriak
    oinarrizko marrazkiaGOIBERRI astekariaren 3. alerako eginiko ilustrazioa.Ilustración para el 3 número del semanario GOIBERRI.lamy safari + photoshop […]

RSS Gaurko hitza

  • zingo
    iz. ITSAS. 1. Sakonera. 2. Zunda.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: ad. [sakonera] sakonera, kalatu (Elhuyar Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia): es (1) calado, fondo, profundidad (2) sonda fr (1) (ontziarena) tirant d’eau; (portukoa) profondeur (2) sonde en sounding line, lead line Zeu beteko zingoa baino ez dago hor! esan z […]

RSS The Indezents bloga >>

  • Langile zapaltzaileak eta hainbat fauna
    Atzo La Tagliatella jatetxean egon nintzen afaltzen Grosen. Lagun pare batek gomendatu zidaten duela ez asko eta behin han inguruan izanda, afaltzera bertara joatea erabaki genuen. Ederki jan genuen eta gustora irten ginen jatetxetetik pasta eta pizzaz bapo geratu ostean. Hala ere, ez da hori post honetan aipatu nahi nuena. Kontua da, iristean jatetxearen sa […]

RSS Patxitrapero

  • Hitza bera baino garrantzitsuago
    Nere ordenagailuak, tonto-tonto, bost urte egin ditu. Eta badirudi, bere azkenetan dagoela, aldiro-aldiro konortea galtzen duelako. Batzuetan hogei minutu egiten ditu bizirik, beste batzuetan berrogei, eta kapritxoak ematen dionean bakarrik, ordubete baino zeozer gehiago.Baina hutsik egin gabe, pott! Itzaltzen da, batere abisatu gabe, traizioz. Pantaila belt […]

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 35 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]



lasterketak

Bereziak

etxebizitza

36ko gerra

etxebizitza

etxebizitza