Asteazkena, 2013-05-22

Gordailua | Hondakinak Atal honetarako RSS jarioa

Goierriko Zero Zaborrek Mundumob ekimenean parte hartzeko deia egin die goierritarrei


Gipuzkoa osoa zeharkatzen ari da Mundumob ekimena, eta ekainaren 1ean eta 2an iritsiko da Goierrira. ‘Eman hartu nahi duzun mundua’ lemapean, sortutako hondakinak birziklatzearen eta berrerabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi dute, “gure ondorengoei mundu hobea” uzteko asmoarekin. Hain zuzen ere, hori irudikatu nahi dute eskuz-esku darabilten munduko bolarekin.

Ormaiztegiko bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak ez du herri galdeketa egingo

Ormaiztegiko gobernu taldeak atez ateko zabor bilketa sistema martxan ez jartzea erabaki ondoren, plataformak asteburu honetarako antolatu behar zuen herri galdeketa oraingoz bertan behera uztea erabaki du. Bilketa sistema berriari buruzko informazioa jasotakoan hartuko dute behin betiko erabakia. Euren nahiak asetzen baditu poltsak kenduko dituzte eta bestela mobilizazioekin jarraituko dute.

Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran


Ormaiztegiko Udalak hondakinak edukiontzi bidez jasoko dituela jakinarazi zuen astelehenean eta atzo bilera egin zen herritarrei erabakiaren berri emateko eta euren iritzia jasotzeko. Jende asko elkartu zen eta giroa lasaia izan zen. Bai gobernu taldeko kideak eta bai plataformakoak gustura irten ziren.

Edukiontzi marroiari aukera bat emateko eskatu dio PSE-EEk udal gobernuari

Ordiziako PSE-EEk bosgarren edukiontziari –organikoa biltzeko edukiontzia marroia– aukera bat eman diezaiola eskatu dio Ordiziako udal gobernuari. Sozialisten oharraren arabera, udala atez ateko hondakin bilketa sistema ezartzekotan da, eta «zentzugabekeria eta inposizio horren aurrean», Ordiziako etxeetan 4.000 esku-orri inguru banatuko ditu. Bi hizkuntzatan idatzitako esku-orri horretan edukiontzi marroiaren alde egiteko sozialistek dituzten argudioak azaltzen dituzte. [...]

Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio

Ormaiztegiko Udalak atez ateko zabor bilketa sistema ezartzeari uko egin dio. Atzo jakinarazi zuen erabakia, bando bidez. Testuan gizarte zatiketa aipatzen du arrazoi bezala eta edukiontzi bidezko sistema probatzeko asmoa azaltzen du. Baldintza bezala, gutxienez %73 birziklatzea jarri du. Bihar 19:00etan bilera egingo da kultur etxean eta bertan herritarrei hartutako erabakiaren berri zehatzagoa emango zaie.

Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean

Ordiziako udal gobernuak «oso arrakastatsutzat» jo du atez ateko hondakin bilketa diseinatzeko joan den astean abian jarritako parte hartze prozesua. Udalaren esanetan, 400 lagun baino gehiagok parte hartu dute hilaren 6an eta 7an egindako bi batzar orokorretan, eta baita Altamira, Majori eta Otegieneako auzotarrekin hilaren 8an eta 9an egindako bi bileretan. «Herritarrak animatu nahi ditugu [...]

Bilketa mistoa ez da egokia, atez atekoaren aurkako taldearen ustez

Berria.info.- Legazpin indar handia lortu du atez atekoaren aurkako mugimenduak, eta, horren eraginez, udalak moldatu egin du bilketa sistema hori ezartzeko zuen asmoa. «Udal Gobernuarekin bilera eduki genuen herenegun, eta proposamen irekiago bat egin zuen, herrian zer dagoen ikusi dute, eta ezin dute horren aurka joan», esan du Legazpiko atez atekoaren aurkako plataformak. Udalaren txostena [...]

Segura Lantzenek edukiontzien aldeko sinadura bilketa egingo du

Segura Lantzen taldeak edukiontzien aldeko sinadura bilketa hasi behar du. Datorren aste hasieran gutun-azalak banatuko ditu etxe guztietan. Euren helburuarekin bat datozen herritarrek gutun-azal barruko orria bete eta Beasaingo 35 posta kutxara bidali behar dute hamar eguneko epean. Seguran bizi edo bertan etxebizitza baten jabe diren adin nagusikoek bakarrik eman dezakete sinadura.

Edukiontzi marroia jende gehiagok erabil dezan kanpaina berria

2010eko azaroan jarri ziren lehen aldiz edukiontzi marroiak Beasainen eta duela hilabete batzuk txartel elektronikoaren bidez irekitzeko aukera jarri zen, honen erabilera gehitzeko beste kanpaina bat eginaz. Astero-astero txartel elektronikoak, etxerako kuboak eta plastikozko poltsa bereziak banatzen badituzte ere, Beasaingo 5.100 familia ingurutatik 2.743k bakarrik erabiltzen du txartel elektronikoa. Azken hilabeteetan jasotako datuekin “sorpresa” jaso [...]

Kepa Urzelai: «Emaitzak hartu behar dira kontuan; horrekin aterako ditugu ondorioak aurrerago»

Berria.info- Atez atekoa eta bosgarren edukiontzia, biak jarriko dituzte martxan Legazpin. Proba egingo dute, eta emaitzak ikusi. «Biei emango diegu aukera», dio alkateak. Bakarra da baldintza: %73tik gora biltzea gaika. Bi sistema aldi berean jarriko dituzte, proba modura: atez atekoa eta bosgarren edukiontzia. Hondakinak biltzeko moduak sortutako zalapartari gisa horretan jarri nahi izan diote irtenbidea Legazpin (Gipuzkoa). Sei hilabeteko proba egingo dute, eta ondoren erabakiko dute behin betiko eredua. Jaietan dira herrian, baina elkarrizketa egiteko tarte bat hartu du Kepa Urzelai alkateak (Legazpi, 1976).