Zumarraga

Gaur iluntzean jakingo da Zalduak Olasagastiaren desafioa onartzen duen edo ez

2012/03/03
Nork

Joxemari Olasagasti Igeldoko aizkolariak Zumarragako Xabier Zalduari botatako desafioa jokatuko den edo ez gaur iluntzean erabakiko da. Tolosako Cantabrico tabernak dira elkartzeko, 20:30ean, gaurko eguna jarri baitzuen Olasagastik apustuari buruz hitz egiteko. Igeldokoak honako desafioa proposatu zion joan den astean Zalduari: berak 22 kanaerdiko ebakitzea eta Zumarragakoak 20. Bi hilabeteko epean jokatu beharko da apustua, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Bufoi ikastaroa egiten ari dira Zumarragan

2012/03/02
Nork
Bufoi ikastaroa egiten ari dira Zumarragan

Gaur Karmakros antzerki taldeak antolatutako bufoi ikastaroari hasiera eman diote Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Josune Goenaga aktore zumarragarra da irakaslea. Bufoiak gizartearen lekukotza ironikoa eta barregarria egiten du. Hamabi lagun hasi dira gaur, igandera arte iraungo duen tailerra egiten.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Seniorretan Quina-Telletxea nagusitu dira Goñiren Omenezkoan

2012/03/02
Nork

Goñiren Omenezkoaren bigarren jardunaldia jokatu zuten herenegun iluntzean Zumarragako Beloki pilotalekuan. Seniorretan, eskuz binakako txapelketan, Urbieta-Iribarren eta Quina-Telletxea bikoteen arteko neurketan, azkenek irabazi zuten 22-8. Quina zumarragarraren eta Telletxearen nagusitasuna agerian geratu zen. Promesetan, lau t´erdian, Otamendik Mendinuetari irabazi zion 22-3. Datorren asteazkenean izango dira txapelketako hurrengo kanporaketak.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Zikloturistek lehenengo irteera egingo dute etzi

2012/03/02
Nork

Denboraldiari hasiera emango diote Goierri kirol elkarteko zikloturistek. Etzi egingo dute denboraldiko lehenengo irteera. Hiru ibilbide emango dituzte aukeran: laburra Urretxu eta Ordizia artean egingo dute, luzea Urretxu eta Zegama artean eta mendiko bizikleta ibilbidea Mutiloko meategiraino izango da. 10:00etan aterako dira, Urretxuko Goierriko plazatik.

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Eskolarteko XV. Krosa egingo dute etzi Argixaon

2012/03/02
Nork

Etzi, Zumarragako Argixaoko atletismo-pistan Eskolarteko XV. Krosa izango da, 11:00etatik aurrera. Umeak hainbat mailatan lehiatuko dira: kimuak, haurrak, kadeteak eta benjaminak. Sariak 12:45ean banatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Legarmendira irteera antolatu du Ostadarrek

2012/03/02
Nork

Ostadar mendi taldeak Legarmendira (Bizkaia) irteera egingo du. Martxoaren 11n egingo dute ibilbidea. Lemoatik (Bizkaia) abiatuko dira. Urtemondora (788 metro) igoera egingo dute, ondoren Gainzorrotzera (781 metro) eta, azkenik, Mugarrako (964 metro) gaina joko dute. Izena asteartean, ostegunean eta ostiralean eman daiteke, arratsaldez, Zelai Ariztin, elkartearen egoitzan.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

XI. Matinée Musikalek lau kontzertu «atsegin eta anitz» hartuko dituzte

2012/03/02
Nork
XI. Matinée Musikalek lau kontzertu «atsegin eta anitz» hartuko dituzte

Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Lander Zurdo udaleko dinamizatzaile musikalak aurtengo Matinée Musikalak aurkeztu zituzten atzo, Zelai Arizti kultur etxean. Zurdok etzi hasiko den zikloari buruz «atsegina eta anitza» izango dela adierazi zuen. Serrano alkateak gogoratu zuen ekimen hau 2002. urtean jarri zutela martxan, «Zelai Arizti aretoa berritu ondoren, guneari indarra eman asmoz hasi ginen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Martxoaren 8an Xera sariaren irabazlearen izena jakitera emango dute

2012/03/02
Nork

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harian, Urretxuko eta Zumarragako udalek aurtengo Xera saria nork jasoko duen iragarriko dute martxoaren 8an bertan. Hautagaiak ondokoak dira: Ainhoa Sanz atleta urretxuarra, Izaro Lasa txirrindulari zumarragarra eta Lourdes Aranburu emagin zumarragarra. Sariak martxoaren 10ean emango dituzte Zumarragako udaletxean. Bi udalek 2006an sortu zuten sari hau. Helburua berdintasunaren alde pertsonalki nahiz profesionalki [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Bufoi ikastararo trinkoa eskainiko du Goenagak

2012/03/01
Nork

Josune Goenaga aktore zumarragarrak bufoi ikastaro trinkoa eskainiko du, Zelai Arizti kultur etxean, Karmakros antzerki tailerrak antolatuta. Ikastaroa bihar hasiko da eta igandean amaituko da. Ordutegiak ondokoak izango dira: 10:00-14:00 eta 15:00-21:00. Lekua mugatua da eta ikastaroa gaztelaniaz izango da. Informazio gehiagorako: 699000676.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Biharko antzerki saiorako sarreren salmenta

2012/03/01
Nork

Glu Glu antzerki taldeak La lechuga antzezlana taularatuko du Zelai Arizti aretoan bihar, 22:30ean. Sarrerak aretoko leihatilan salduko dituzte bihar honako ordutegian: 11:30-13:30 eta 22:00-22:30.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 40 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 4 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 11 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza