Zumarraga

«Zumarragan egingo dudan aurkezpenarekin zirkulu bat itxiko dela iruditzen zait»

2012/02/23
Nork
«Zumarragan egingo dudan aurkezpenarekin zirkulu bat itxiko dela iruditzen zait»

Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Haurren garapenari buruzko hitzaldia dago

2012/02/23
Nork

Mugimendu askea eta kalitateko hezkuntza. 0-2 urte bitarteko haurren garapenaren inguruan mintzatuz hitzaldia emango du Ezozi Arizaga maistra eta psikomotrizitate terapeutak. Hitzaldia datorren astelehenean, otsailak 27, izango da Zelai Arizti kultur etxean, Zumarragan, 17:30etik 19:00etara. Urretxu-Zumarraga Haur Eskolak antolatu du.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Presoen eskulanekin osatuta erakusketa, bideoan

2012/02/21
Nork

Urretxuko eta Zumarragako preso politikoek erakusketa ireki dute Juan de Lizarazu aretoan. Eskulanak bildu dituzte bertan; denetarikoak. Hilaren 26ra arte egongo dira lanak bertan ikusgai. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso du erakusketaren irekiera.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultura, Politika, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen gomazko paletako sariko finalerdiak Urretxun

2012/02/21
Nork

Emakumeen gomazko paletako Kutxa Saria 2012 txapelketako partidak jokatu zituzten herenegun, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Ligaxkako hirugarren jardunaldia izan zen, eta irabazleak finalerdiak jokatuko dituzte datorren igandean, Urretxuko Ederrena frontoian, 11:00etatik aurrera. Zumarragako emaitzek Urretxuko partidak baldintzatu dituzte. Ondoko bikoteak neurtuko dira Urretxuko finalerdietan: Mendizabal-Arrieta, Muneta-Bordagaray, Etchelecu-Contin, Housset-Serre. Partidak modu gurutzatuan jokatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Goñiren omenezko pilota txapelketa hasiko da bihar Beloki pilotalekuan

2012/02/21
Nork
Goñiren omenezko pilota txapelketa hasiko da bihar Beloki pilotalekuan

Bihar ekingo diote Goñiren omenezko pilota lehiaketari. XXI. aldia izango da aurtengoa. Txapelketak afizionatu mailako pilotari onenak elkartuko ditu Zumarragako Beloki pilotalekuan. Beloki pilota elkarteko kideek bi mailatan banatu dute lehiaketa. Alde batetik promesak arituko dira lau t´erdian. Bestetik, senior mailako jokalariek binaka jokatuko dute. Txapelketak zazpi asteko iraupena izango du. Partida guztiak asteazkenetan izango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola, Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Ez da nahikoa baina…

2012/02/21
Nork

Ane Albisua eta Juan Carlos Lazaro. Urretxu-Zumarragako Aralar • Hiri hondakinak biltzeko orduan argi geratu da zein den Zumarragako Udalaren asmoa. Zabortegiak bete eta bete ari garela ikusita ere, nagusiki hiritarron ardura eta kontzientzia ezagatik, hondakinak zuzenki eta eraginkor bereizteko garaian, orain dagoen sistemaren alde egin du. Eta zabortegiak ia-ia beteta daudenez beste irtenbide bat bilatu behar da: Erraustegia? Zero zaborra? Zaborra bereizteko orduan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gutunak, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

AHTren lanetako lehen harria jarri dute Ezkio-Itsason

2012/02/17
Nork
AHTren lanetako lehen harria jarri dute Ezkio-Itsason

Abiadura handiko trenaren lanetako lehen harria jarri dute goizean Ezkio-Itsason. Iñaki Arriola Garraio sailburuak eta Carlos Urkixo Espainiako Gobernuko ordezkariak parte hartu dute ekitaldian. zati horretan lanean hasita, hamalau dira guztira Gipuzkoan lanean ari diren zatiak. Ezkio-Itsasoko zatiak 2,8 kilometro izango ditu, eta Arriolaren arabera, “puntu estrategikoa” izango da, Goierriko eta Tolosaldeko geltokia hartzeaz gain, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Ezkio-Itsaso, Gizartea, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Zuhaitz landare banaketa dago

2012/02/17
Nork
Zuhaitz landare banaketa dago

Bertako zuhaitz espezien landaketa bultzatu asmoz, Zumarragako Udalak urtean behin baserritarrei arbola landareak banatzen dizkie. Aurten, haritzak nagusitu dira baserritarrek berauek egindako eskaeran. 1.162 haritz amerikar banatuko dituzte 21 baserritarren artean. Eguerdiko hamabietan jarri dute hitzordua, Ipintzako iturriaren inguruan. 283 pago, 44 intxaurrondo, 34 lizar, 23 gaztainondo, bertako 20 haritz, 10 urki eta 2 arte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Inauteriak direla eta, ez da zine emanaldirik egongo

2012/02/17
Nork

Asteburuko zine emanaldi berezirik ez da egongo Urretxun nahiz Legazpin, inauterietako ospakizunak direla eta. Legazpin ez da zineklub emanaldirik egongo, ez eta haurrentzako proiekziorik ere. Urretxun umeentzako euskarazko filmik ez dute emango.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Zelai Arizti eskolako afarirako izen-ematea

2012/02/17
Nork

Zelai Arizti ikastetxe publikoa aspaldi itxi zuten. Han ikasitakoek eta lan egindakoek afaria antolatu dute. Izena emateko epea luzatu egin dute martxoaren 17ra arte. Ikasle, irakasle eta langile ohiak afarira gonbidatuta daude. Izena emateko orriak jarri dituzte ondoko tokietan: Saski Taberna, Dublin House, Hirukia, Oleta, Gossox, Martinez fruta denda eta Mikel Lizarralde jantzi denda.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Paperekoa, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Entzun albisteak


Entzun [otsailaren 22ko] albisteak.
Goierri Irratiko EgunOn Goierri saiotik hartuta.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

RSS josu maroto

  • inauteriak
    oinarrizko marrazkiaGOIBERRI astekariaren 3. alerako eginiko ilustrazioa.Ilustración para el 3 número del semanario GOIBERRI.lamy safari + photoshop […]

RSS Gaurko hitza

  • zingo
    iz. ITSAS. 1. Sakonera. 2. Zunda.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: ad. [sakonera] sakonera, kalatu (Elhuyar Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia): es (1) calado, fondo, profundidad (2) sonda fr (1) (ontziarena) tirant d’eau; (portukoa) profondeur (2) sonde en sounding line, lead line Zeu beteko zingoa baino ez dago hor! esan z […]

RSS The Indezents bloga >>

  • Langile zapaltzaileak eta hainbat fauna
    Atzo La Tagliatella jatetxean egon nintzen afaltzen Grosen. Lagun pare batek gomendatu zidaten duela ez asko eta behin han inguruan izanda, afaltzera bertara joatea erabaki genuen. Ederki jan genuen eta gustora irten ginen jatetxetetik pasta eta pizzaz bapo geratu ostean. Hala ere, ez da hori post honetan aipatu nahi nuena. Kontua da, iristean jatetxearen sa […]

RSS Patxitrapero

  • Hitza bera baino garrantzitsuago
    Nere ordenagailuak, tonto-tonto, bost urte egin ditu. Eta badirudi, bere azkenetan dagoela, aldiro-aldiro konortea galtzen duelako. Batzuetan hogei minutu egiten ditu bizirik, beste batzuetan berrogei, eta kapritxoak ematen dionean bakarrik, ordubete baino zeozer gehiago.Baina hutsik egin gabe, pott! Itzaltzen da, batere abisatu gabe, traizioz. Pantaila belt […]

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.



lasterketak

Bereziak

etxebizitza

36ko gerra

etxebizitza

etxebizitza