Urretxu

Ostiralean amaituko da Iparragirre Sarietara lanak aurkezteko epea

2011/10/03
Nork
Ostiralean amaituko da Iparragirre Sarietara lanak aurkezteko epea

[Eskuratu oinarriak .pdf-n] Iparragirre sarietarako lanak aurkezteko epea ostiral honetan amaituko da. Narratiba, poesia eta bertso idatzien lehiaketa da Iparragirreren izena daramana. Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatzen dute eta irabazleek 600 euroko saria jasoko dute. Pertsona bakoitzak bi lan aurkez ditzake gehienez ere. Lan hauek ostiraleko 12:00ak baino lehen eraman beharko ditu Urretxuko edo Zumarragako kultur etxera. Narratiga [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Ruben Lanz eta Ainhoa Sanz garaile Goierri Garaia herri lasterketan

2011/10/03
Nork
Ruben Lanz eta Ainhoa Sanz garaile Goierri Garaia herri lasterketan

Emakumeen podiuma [Ikusi sailkapena .pdfn] Atzo goizean Goierri Garaiko XV. Herri Lasterketa ospatu zuten. Urretxutik, Zumarragatik eta Legazpitik igaro zen lasterketa eta osotara 8.5 kilometroko itzulia egin behar izan zuten korrikalariek. Ruben Lanz legazpiarra izan zen helmugan gizonik azkarrena, 27 minutuko eta 39 segunduko denborarekin. Emakumeetan, berriz, AInhoa Sanz urretxuarrak irabazi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Urretxu, Zumarraga | Iruzkinak ezgaituta

Urretxuko EAJk eta PSE-EEk ordezkari bana izango dute Sasieta Mankomunitatean

2011/09/29
Nork
Urretxuko EAJk eta PSE-EEk ordezkari bana izango dute Sasieta Mankomunitatean

Ikasturte berriko lehen udalbatzarra azkar joan zen atzo, Sasietako gaia ukitu zuten arte. Zabor bilketaren gaia lau urte hauetan «estrategikoa» izango dela argi utzi zuten bilkuran. Uztaileko udalbatzarretik zetorren puntu hau. Orduko hartan, adostasunik lortu ez, eta gaia atzeratzeko erabakia hartu zuten. Hiru proposamen mahaigaineratu zituzten orduan: Bildurena, Sasietako batzordera Bilduko bi ordezkari igortzea proposatzen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Hondakinak, Politika, Urretxu | Ez dago iruzkinik »

Errepideko obra zibila amaitzear

Urretxu-Zumarragako biribilgune berria abuztuan eraiki da; eta Argixaoko tunelean argiak jartzen dabiltza.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Urretxu, Zumarraga | Iruzkinak ezgaituta

Plastikozko poltsen erabilera gutxitzeko kanpaina amaitzear

Ekainean jarri zuten abian kanpaina Urretxun eta Zumarragan; dendetako bezeroen artean poltsa berrerabilgarriak banatu dituzte, eta urriaren 3an parte hartzaileen artean erosketa...

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Urretxu, Zumarraga | Iruzkinak ezgaituta

83 laguneko tropelak abiarazi du Bizi Bi Batuz asteburua

2011/09/24
Nork
83 laguneko tropelak abiarazi du Bizi Bi Batuz asteburua

Txirrindulari bat irteeran Asteburu honetan Bizi Bi Batuz asteburu txirrindularia ospatuko dute Urretxun eta Zumarragan. Gaur mendi bizikleten irteera egin dute. 16:30ean hasi dute eta 83 pertsona batu dira irteeran. Bihar zikloturisten irteera egingo dute, 83 kilometrokoa. 300 lagun inguru espero dituzte antolatzaileek bihar.

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte

2011/09/23
Nork
Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko eskualde mailako eskola aurkeztu dute Beasaingo Asmube, Ordiziako Kimetz eta Urretxu eta Zumarragako Eraldatzen emakumeen elkarteek. Eskola honen bidez, ausnarketarako espazio bat sortu nahi dute, «emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako tresna gisa» erabili ahal izateko. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean neurriak hartu ahal izateko, ordea, «oinarrizko prestakuntza integrala» beharrezkoa dela uste dute. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Goierri Garaiaren XV. Herri Lasterketa urriaren 2an egingo dute

2011/09/22
Nork
Goierri Garaiaren XV. Herri Lasterketa urriaren 2an egingo dute

Urriaren 2an Goierri Garaiaren XV. Herri Lasterketa egingo dute Urretxun, Zumarragan eta Legazpin. 11:00etan hasiko da Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik eta helmuga ere leku berean jarriko dute. Osotara 8,5 kilometroko iblibidea izango da. Izena aurrez eman nahi duenak 8 euro ordaindu beharko ditu. Egunean bertan, berriz, 10 euro ordaindu beharko dira. Aurrez Herrikrossa.com webgunean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Urretxu, Zumarraga | Iruzkinak ezgaituta

Etxaniz eta Zaldua oroituko dituzte igandean

2011/09/22
Nork

Jose Mari Etxanizen senideak eta lagunak Irimon elkartuko dira igandean, bere heriotzaren 26. urtemugan. Gauza bera egingo dute Jose Mari Zalduaren senideek Izazpin. Irimon 10:00etan elkartuko dira eta Izazpin, berriz, 11:00etan. Zaldua hil zela urtebete bete zen atzo. 13:00etan guztiak Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan batuko dira.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Politika, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

«Zaletasunek bultzatuta edo errebotez nabil jardunean»

2011/09/22
Nork
«Zaletasunek bultzatuta edo errebotez nabil jardunean»

 Azkarate Zumarragan, udaberrian, izandako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketan Gorka Azkarate Urretxun jaio zen 1977. urtean, eta Zumarragan bizi da orain. Bere soslaia egiterakoan, egokitzen zaion adjetiboa polifazetikoa dela esan daiteke. Lanbidez ingenieroa, ikerketa zentro batean egiten du lan. Zaletasunek kulturaren eta kirolaren mundura eraman dute, eta bere aurpegia eta ahotsa nonahi ikus eta entzun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 10 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza