Urretxu

Urretxuko kiroldegiko teilatua erori zeneko argazkiak, zortzigarren urtemugan

2012/02/29
Nork
Urretxuko kiroldegiko teilatua erori zeneko argazkiak, zortzigarren urtemugan

2004ko otsailaren 29an, duela zortzi urte, Urretxuko kiroldegiko sabaia erori egin zen, gainean pilatutako elurraren ondorioz. Eraikina hutsik aurkitzen zen, izan ere, ordu horretan jokatu behar zuten partida bertan behera utzi zuten goizean, Goierri saskibaloi taldearen aurkariek eta partidako arbitroak elurraren erruz ezin izan zutelako Urretxura joan. Eguerdi aldera erori zen teilatua, eta uralitako zatiez [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Urretxu | Ez dago iruzkinik »

Osakidetzako oposaketa prestatzeko ikastaroa

2012/02/28
Nork

Goierri garaiko Gurutze Gorriak Osakidetzako erizain laguntzaile lanposturako oposaketa prestatzeko ikastaroa antolatu du. Iragarri dutenez tokiak daude oraindik. Izena emateko ondoko telefonora deitu daiteke: 943725364. Ikastaroari datorren astelehenean, martxoak 5, emango diote hasiera. Gurutze Gorriak Urretxun duen egoitzan izango da ikastaroa.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Xakerako zaletasuna zabaltzeko txapelketa egin dute Urretxun

2012/02/25
Nork
Xakerako zaletasuna zabaltzeko txapelketa egin dute Urretxun

Goierri elkarteak antolatuta, 5 eta 14 urte arteko umeentzako xake txapelketa egin dute arratsaldean, eta guztira, Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko, Beasaingo eta Elorrioko (Bizkaia) 70 jokalarik parte hartu dute. Xakerako zaletasuna zabaltzea izan du helburu lehiaketak, eta lehia baino jokorako gogoa izan da nagusi txapelketan. Batzuek besteak garaitu arren, hurrengoan nola jokatu erakusten aritu dira elkarri, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola, Urretxu | Ez dago iruzkinik »

Presoen eskulanekin osatuta erakusketa, bideoan

2012/02/21
Nork

Urretxuko eta Zumarragako preso politikoek erakusketa ireki dute Juan de Lizarazu aretoan. Eskulanak bildu dituzte bertan; denetarikoak. Hilaren 26ra arte egongo dira lanak bertan ikusgai. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso du erakusketaren irekiera.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultura, Politika, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen gomazko paletako sariko finalerdiak Urretxun

2012/02/21
Nork

Emakumeen gomazko paletako Kutxa Saria 2012 txapelketako partidak jokatu zituzten herenegun, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Ligaxkako hirugarren jardunaldia izan zen, eta irabazleak finalerdiak jokatuko dituzte datorren igandean, Urretxuko Ederrena frontoian, 11:00etatik aurrera. Zumarragako emaitzek Urretxuko partidak baldintzatu dituzte. Ondoko bikoteak neurtuko dira Urretxuko finalerdietan: Mendizabal-Arrieta, Muneta-Bordagaray, Etchelecu-Contin, Housset-Serre. Partidak modu gurutzatuan jokatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Ez da nahikoa baina…

2012/02/21
Nork

Ane Albisua eta Juan Carlos Lazaro. Urretxu-Zumarragako Aralar • Hiri hondakinak biltzeko orduan argi geratu da zein den Zumarragako Udalaren asmoa. Zabortegiak bete eta bete ari garela ikusita ere, nagusiki hiritarron ardura eta kontzientzia ezagatik, hondakinak zuzenki eta eraginkor bereizteko garaian, orain dagoen sistemaren alde egin du. Eta zabortegiak ia-ia beteta daudenez beste irtenbide bat bilatu behar da: Erraustegia? Zero zaborra? Zaborra bereizteko orduan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gutunak, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Inauteriak prestatzen Gainzuri ikastetxean

2012/02/13
Nork

Inauteriak asteburu honetan ospatuko dira Euskal Herrian. Eskoletako ikasleak izan ohi dira festa honetara ilusio handienarekin batu ohi direnak. Hala gertatzen da Urretxun ere. Ikasleen ilusioak, baina, amen lana ere badu atzetik. Gotzon Aranburu kazetariaren bideoak lan hori jaso du.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultura, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Hiru ikastaro antolatu ditu Goierri garaiko Gurutze Gorriak

2012/02/08
Nork

Gurutze Gorriak antolatuta, Goierri garaiko biztanleek hiru ikastaro egiteko aukera izango dute otsailetik aurrera. Osakidetzako erizain laguntzailerako oposizio-lehiaketa prestatzeko ikastaroa, lehen laguntzetakoa eta uretako sorospen eskolak izango dira. Erizain-laguntzailerako oposizioa prestatzeko ikastaroa hilaren 20ean hasiko da eta maiatzaren 11ra arte luzatuko da. Egunero izango da, Gurutze Gorriak Urretxun duen egoitzan, 17:00etatik 20:00etara. Lehen laguntzetako ikastaroa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Aurrera doa Eire Bankoa xake txapelketa, ligaxkako partida interesgarriekin

 Otsailaren 19an amaituko da ligaxka eta orduan hasiko dituzte kanporaketak; partida bakarrera jokatuko dira.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Iruzkinak ezgaituta

«Karikaturak egiteko aurpegietan beste zerbait bilatu behar da»

2012/02/07
Nork
«Karikaturak egiteko aurpegietan beste zerbait bilatu behar da»

Jose Manuel Bereziartua Berek (Urretxu, 1963) karikaturak nola egiten diren erakutsiko du Zumarragako Arte Ederren Udal Eskolan. Bigarren karikatura ikastaroa da. Iaz egin zuen lehenengoa, eta ikasleak jarraitzeko gogoz geratu zirela esan du eskolako irakasle Dorleta Ugarteburuk. Zelai Arizti kultur etxean dago eskolaren egoitza. Ikastaroa hilaren 22an hasiko da eta hamabi ordukoa izango da, martxoaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kultura, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 9 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza