Urretxu

Presoen eskulanekin osatuta erakusketa, bideoan

2012/02/21
Nork

Urretxuko eta Zumarragako preso politikoek erakusketa ireki dute Juan de Lizarazu aretoan. Eskulanak bildu dituzte bertan; denetarikoak. Hilaren 26ra arte egongo dira lanak bertan ikusgai. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso du erakusketaren irekiera.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultura, Politika, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen gomazko paletako sariko finalerdiak Urretxun

2012/02/21
Nork

Emakumeen gomazko paletako Kutxa Saria 2012 txapelketako partidak jokatu zituzten herenegun, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Ligaxkako hirugarren jardunaldia izan zen, eta irabazleak finalerdiak jokatuko dituzte datorren igandean, Urretxuko Ederrena frontoian, 11:00etatik aurrera. Zumarragako emaitzek Urretxuko partidak baldintzatu dituzte. Ondoko bikoteak neurtuko dira Urretxuko finalerdietan: Mendizabal-Arrieta, Muneta-Bordagaray, Etchelecu-Contin, Housset-Serre. Partidak modu gurutzatuan jokatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Ez da nahikoa baina…

2012/02/21
Nork

Ane Albisua eta Juan Carlos Lazaro. Urretxu-Zumarragako Aralar • Hiri hondakinak biltzeko orduan argi geratu da zein den Zumarragako Udalaren asmoa. Zabortegiak bete eta bete ari garela ikusita ere, nagusiki hiritarron ardura eta kontzientzia ezagatik, hondakinak zuzenki eta eraginkor bereizteko garaian, orain dagoen sistemaren alde egin du. Eta zabortegiak ia-ia beteta daudenez beste irtenbide bat bilatu behar da: Erraustegia? Zero zaborra? Zaborra bereizteko orduan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gutunak, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Inauteriak prestatzen Gainzuri ikastetxean

2012/02/13
Nork

Inauteriak asteburu honetan ospatuko dira Euskal Herrian. Eskoletako ikasleak izan ohi dira festa honetara ilusio handienarekin batu ohi direnak. Hala gertatzen da Urretxun ere. Ikasleen ilusioak, baina, amen lana ere badu atzetik. Gotzon Aranburu kazetariaren bideoak lan hori jaso du.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultura, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Hiru ikastaro antolatu ditu Goierri garaiko Gurutze Gorriak

2012/02/08
Nork

Gurutze Gorriak antolatuta, Goierri garaiko biztanleek hiru ikastaro egiteko aukera izango dute otsailetik aurrera. Osakidetzako erizain laguntzailerako oposizio-lehiaketa prestatzeko ikastaroa, lehen laguntzetakoa eta uretako sorospen eskolak izango dira. Erizain-laguntzailerako oposizioa prestatzeko ikastaroa hilaren 20ean hasiko da eta maiatzaren 11ra arte luzatuko da. Egunero izango da, Gurutze Gorriak Urretxun duen egoitzan, 17:00etatik 20:00etara. Lehen laguntzetako ikastaroa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Aurrera doa Eire Bankoa xake txapelketa, ligaxkako partida interesgarriekin

 Otsailaren 19an amaituko da ligaxka eta orduan hasiko dituzte kanporaketak; partida bakarrera jokatuko dira.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Iruzkinak ezgaituta

«Karikaturak egiteko aurpegietan beste zerbait bilatu behar da»

2012/02/07
Nork
«Karikaturak egiteko aurpegietan beste zerbait bilatu behar da»

Jose Manuel Bereziartua Berek (Urretxu, 1963) karikaturak nola egiten diren erakutsiko du Zumarragako Arte Ederren Udal Eskolan. Bigarren karikatura ikastaroa da. Iaz egin zuen lehenengoa, eta ikasleak jarraitzeko gogoz geratu zirela esan du eskolako irakasle Dorleta Ugarteburuk. Zelai Arizti kultur etxean dago eskolaren egoitza. Ikastaroa hilaren 22an hasiko da eta hamabi ordukoa izango da, martxoaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kultura, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Goiargi abesbatzako kideak santa eskean

2012/02/06
Nork

Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso du Urretxuko eta Zumarragako Goiargi abesbatzako kideen santa eskea.

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Gorka Zufiaurre aktore urretxuarra Zelai Ariztiko oholtzara igoko da gaur

2012/02/03
Nork
Gorka Zufiaurre aktore urretxuarra Zelai Ariztiko oholtzara igoko da gaur

Gaur, antzerki denboraldiaren barruan, Etzi antzerki lana ikusteko aukera egongo da Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Goierri eskualdearekin lotura bat baino gehiago dauka antzezlan honek. Zuzendaria Asier Zinkunegi da. Jose Ramon Soroiz aktoreak betetzen du rol nagusietako bat. Biak legorretarrak dira. Karlos Linazasoro idazlearen lan batean oinarrituta, Etzi antzezlanak familia baten istorioa kontatzen du. Familia horren berezitasuna da, down sindromeko kide bat duela. Kide horren papera, Gorka Zufiaurre urretxuarrak egiten du. Zufiaurre Bruno da antzezlanean. Soroiz aitona da eta Pilar Rodrigez amona. Asier Oruesagasti, anaia da, Mattin. «Karlos Linazasororen lagun bat hiltzear zegoela, eleberria antzerkira eramatea eskatu zion idazleari. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kultura, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Gurutze Gorriak lehen laguntza eta sorospen ikastaroak antolatu ditu

2012/02/01
Nork

Goierri garaiko Gurutze Gorriak bi ikastaro antolatu ditu. Lehenengo laguntzen ikastaroa 40 ordukoa izango da eta uretako sorospen ikastaroa 60 ordukoa. Izena emateko epea zabalik dago Urretxuko egoitzan. Informazio gehiago lortu daiteke ondoko telefonoan: 943725364.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Entzun albisteak


Entzun [otsailaren 22ko] albisteak.
Goierri Irratiko EgunOn Goierri saiotik hartuta.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

RSS josu maroto

  • inauteriak
    oinarrizko marrazkiaGOIBERRI astekariaren 3. alerako eginiko ilustrazioa.Ilustración para el 3 número del semanario GOIBERRI.lamy safari + photoshop […]

RSS Gaurko hitza

  • zingo
    iz. ITSAS. 1. Sakonera. 2. Zunda.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: ad. [sakonera] sakonera, kalatu (Elhuyar Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia): es (1) calado, fondo, profundidad (2) sonda fr (1) (ontziarena) tirant d’eau; (portukoa) profondeur (2) sonde en sounding line, lead line Zeu beteko zingoa baino ez dago hor! esan z […]

RSS The Indezents bloga >>

  • Langile zapaltzaileak eta hainbat fauna
    Atzo La Tagliatella jatetxean egon nintzen afaltzen Grosen. Lagun pare batek gomendatu zidaten duela ez asko eta behin han inguruan izanda, afaltzera bertara joatea erabaki genuen. Ederki jan genuen eta gustora irten ginen jatetxetetik pasta eta pizzaz bapo geratu ostean. Hala ere, ez da hori post honetan aipatu nahi nuena. Kontua da, iristean jatetxearen sa […]

RSS Patxitrapero

  • Hitza bera baino garrantzitsuago
    Nere ordenagailuak, tonto-tonto, bost urte egin ditu. Eta badirudi, bere azkenetan dagoela, aldiro-aldiro konortea galtzen duelako. Batzuetan hogei minutu egiten ditu bizirik, beste batzuetan berrogei, eta kapritxoak ematen dionean bakarrik, ordubete baino zeozer gehiago.Baina hutsik egin gabe, pott! Itzaltzen da, batere abisatu gabe, traizioz. Pantaila belt […]

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.



lasterketak

Bereziak

etxebizitza

36ko gerra

etxebizitza

etxebizitza