Herriak

Gazta Egun hunkigarria

2012/05/07
Nork
Gazta Egun hunkigarria

Urtero inguratzen da jende izugarri Idiazabalgo Gazta Egunean, baina atzokoan inoiz baino jende gehiago ibili zela zioten urtero hutsik egiten ez dutenek. Aurten, gainera, Gazta Egunean berebiziko garrantzia zuten bi pertsona oso maitatu falta ziren: Antton Irizar eta Domingo Goiburu. Hauei omenalditxo bat egin zitzaien, biei bertso bana abestuaz, eta minutu bateko isilunea egin zuten. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Idiazabal, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Irani buruz dokumentala emango dute Maizpiden, gaur

2012/05/06
Nork

Asier Arantzabalek eta Mila Gallastegik ekoitzitako Iran ikus-entzunezkoa emango dute, gaur, Lazkaoko Maizpide euskaltegian, 21:00etan. Irani buruzko «topikoetatik ihes» egin nahi dute hara burututako bidaian. Emanaldia irekia da.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Kultura, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta

Eskola txikiak, denak batuta handiago

2012/05/05
Nork
Eskola txikiak, denak batuta handiago

Itsasondoko Errota pilotalekua, larunbatean, Goierriko eskola txikietako lagunekin. Arg.: Aimar Maiz Goierriko lau eskola txikiek zortzigarren urtez topaketa egin dute, gaur. Itsasondon elkartu dira herrian bertako, Zeraingo, Olaberriko eta Gabiriako ikastetxeetako haurrak, gurasoak eta irakasleak, eskualde mailako festarako. Goizean ongietorria bertsoz egin diete itsasondoarrek gainontzeko goierritarrei. Mendi buelta egin dute ondoren; larrienek Urkiaraino joan-etorria egin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Festak, Gizartea, Itsasondo, Olaberria | Iruzkinak ezgaituta

Jon Ander Albisu buruz buruko txapelketatik kanpo geratu da, Olaetxeak 22 eta 21 irabazita

2012/05/05
Nork

Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak bere lehenengo buruz buruko txapelketa handian ezin izan du aurreneko kanporaketa gainditu. Mikel Olaetxea aurrelari lizartzarraren aurka 22 eta 21 galdu du, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibarren. Markagailuan irauli handiak egin dituzte biek ala biek. Albisu atzelariak, pilota bizia aterata jokatu dio Olaetxea aurrelariari. 9-11 aurretik iritsi da ataundarra partidaren ekuatorera. Baina [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ataun, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoako herriarteko pilota txapelketan Goierriko bost herri ariko dira, bi eskuz eta hiru palaz

2012/05/05
Nork

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren 2012ko ekinaldia atzo aurkeztu zuten, Donostian. Azken urteotan ohikoa den bezala, hiru ataletan banatuko dute lehiaketa: esku huska, pala eta zesta. Goierrik eskuz eta palaz izango ditu ordezkariak, denera bost herri. Palako modalitatean partaidetza oparoagoa izango da, tradizioz eskuak izan duen indarrak behera egin ondoren. Esku pilota txapelketan Urretxu eta Zaldibia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zaldibia | Ez dago iruzkinik »

36ko gerrari buruzko kafe-tertulia eta kotxe zaharren erakusketa Gabirian

2012/05/04
Nork
36ko gerrari buruzko kafe-tertulia eta kotxe zaharren erakusketa Gabirian

Gabiriako Udaberri Kulturalaren barruan, asteburu honetan ere izango dira ekintzak. Larunbatean, arratsaldeko 17:30ean Erbie elkartean batuko dira herritarrak kafe eta pastatxo batzuen inguruan 36ko gerran bizitakoa kontatzeko, bakoitzak garai hartaz dakiena banatzeko edota besteengandik ikasteko ere bai. Igandean berriz, eguerditik aurrera kotxe zaharren erakusketa egongo da herriko plazan.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Gabiria, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Goierriko lau eskola txikiek eskualdeko festa egingo dute bihar Itsasondon

2012/05/04
Nork
Goierriko lau eskola txikiek eskualdeko festa egingo dute bihar Itsasondon

Itsasondoko herri eskolako haurrak eta irakasleak, atzo, Goierriko Eskola Txikien festaren aldarriarekin. Badirela aldarrikatzeko eta zerbitzua ematen duten herrietan berebiziko funtzioa dutela gizarteratzeko izango da Goierriko Eskola Txikien biharko topaketa, Itsasondon. Zortzigarren aldiz ospatuko dute Gabiriako, Itsasondoko, Olaberriko eta Zeraingo eskoletako kideek eskualdeko festa. Lau herri horietan txandatuz egin ohi dutenez, aurtengo ospakizuna Itsasondon egokitu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gabiria, Gizartea, Itsasondo, Olaberria, Zerain | Iruzkinak ezgaituta

Zaldibian txondorra egiten hasiko dira, igandean

2012/05/04
Nork
Zaldibian txondorra egiten hasiko dira, igandean

Galduta dauden edo galtzear diren lanbideak ezagutzeko dinamikaren barruan, ikazkintzari lekua egingo diote datozen asteotan Zaldibian. Txondorgintzari, zehatzago. Igande eguerdian hasiko dira txondorra egiteko lanak. Xanti ‘Naparra’ herritarra gidari dutela, auzolanean prestatuko dute egur meta. Igandean hasiko dira aurreneko lanekin, eta garai batean egur ikatza nola egiten zuten prozesu guztia erakutsiko dute ondoren, San Joan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Zaldibia | Iruzkinak ezgaituta

Lazkaomendiko festek emango diete jarraipena Lazkaokoei, asteburuan

2012/05/04
Nork
Lazkaomendiko festek emango diete jarraipena Lazkaokoei, asteburuan

San Prudentzio jaiak asteartean bukatu ondoren, asteburu honetan Lazkaomendiko festek hartuko diete lekukoa, ohitura den bezala. Bihar eta etzi, larunbat-igandeak hartuko dituzte lazkomenditarrek auzoko ospakizunak garatzeko. Kirola, oturuntza herrikoiak, jolasak, ohiturazko ekitaldiak, eta batez ere erromeria giroa izango da bihar-etzitan Lazkaomendin. Lazkaomendi gainean, haur jolasak, iazko maiatzean. Arg.: Mikel Albisu Egitaraua: LARUNBATA, maiatzak 5 16:00. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gizartea, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta

Lazkaoko danborradetako jantziak datorren astean itzuli behar dira

2012/05/04
Nork

Lazkaoko danborradak antolatzen dituen taldeak bi egun jarri ditu, datorren astean, desfilean erabilitako arropak eta jantziak jendeak itzul ditzan. Astelehen eta astearte arratsaldeetan ordutegia zehaztu dute, haurren nahiz helduen danborradetan ibilitakoentzat, bakoitzak dagokion garaian eraman ditzan. Hauxe: ASTELEHENA, maiatzak 7 16:30-17:30. Haur danborradako kupelak. 17:30-18:30. Helduen danborradakoak. ASTEARTEA, maiatzak 8 16:30-17:30. Haur danborradakoak, kantinerak, udalkideak,… [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kultura, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza