Gaur gimnasioko lanak inauguratu dituzte Zegaman. Gimnasioak 200 metro koadroko bi solairu ditu eta beste 140 metro koadrotan berriz, aldagelak eta komun publikoak eraiki dituzte. 474.000 euroko kostua izan du eta Iparragirre eraikuntza enpresak egin ditu lanak, Natxo Ibarretxe arkitektoaren proiektua jarraituz. Ura berotzeko pelet bidezko galdara jarri dute. Inaugurazio ekitaldian Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:inaugurazioa
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Herriak, Kirola, Zegama | Iruzkinak ezgaituta
Gaur haurrak dira protagonistak Seguran, Iparra-Hegoa kultur astearen barruan beraien eguna ospatzen ari baitira goizean hasita. Antolatzaileen iritziz Haurren Eguna ere “oso garrantzitsua da, Segurako eta Iparraldeko haurren esamolde eta euskalki desberdinez elkar ezagutzeko eta aberasteko aukera baitute”. Hamaikak aldera iritsi dira Segurara Hiriburu eta Angeluko ikastoletako 3, 4 eta 5. mailako ikasleak. Guztira 38 [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Herriak, Kultura, Segura | Iruzkinak ezgaituta
Zeraingo Ostatuak mus azkar txapelketa antolatu du biharko, larunbata, martxoak 26. Jatetxean bertan izango da saioa. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da sarrera. 16:00etan zabalduko dute izen-ematea, eta jokoan 16:30ean hasiko dira.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Leihaketak, Zerain | Iruzkinak ezgaituta
Gipuzkoako Batzar Nagusietan bihar, martxoak 25ean egingo duten batzarrean onartuko dute Etxegaraten bidesaria jartzeko foru araua. Datorren urtetik aurrera, 3,5 tona baino gehiako kamioiek bidesaria ordaindu beharko dute. Kamioi bakoitzak Etxegarateko gainean ordaindu beharrekoa eta deskontu fiskalak hurrengo legealdian zehaztuko dituzte. Martxoaren 14an egin zuten bileran EAJk, Hamaikabatek eta PSE-EEk onartu zuten bidesariaren aurreproiektua. Orduan [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia, Herriak, Idiazabal | Iruzkinak ezgaituta
Irra-Hegoa kultur astearen barruan komunikabideen gaia ari dira lantzen egunotan. Atzo paperezko prentsaren etorkizuna eta sare sozialetan euskararen presentzia izan zituzten hizpide lau gonbidatuek: Mikel Etxeberria Radio Kultura Internet bidezko irratiko kideak, Pantxika Maitia Kanaldude tokiko telebistako ordezkariak, Luis Fernandez Interneten adituak eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak. Otamendik aipatu zuen azken hamar urte hauetan komunikabideen [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Herriak, Kultura, Segura | Ez dago iruzkinik »
Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea eta idazlea atzo hil zen Donostian, 76 urterekin. Zaldibian jaioa zen, 1934ko abendauren 15ean. Jakin aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera. Ondoren UZEI elkartean lan egin zuen urte askoan, eta Udako Euskal Unibertsitatearen kolaboratzaile izan zen. Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean izendatu zuen euskaltzain urgazle; 1981ean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara
Bidalita Gizartea, Kultura, Zaldibia | Iruzkinak ezgaituta
Botikaxahar kultur gunea inauguratu berri dute Elorri eta Iparra-Hegoa elkarteek Seguran. Gune hori Segura Irratiaren azpian dago eta irratiaren jabetzakoa da. Azken urteetan irratiaren parte gisa ezagutu izan bada ere, aurretik beste erabilpen batzuk izan zituen. Egun 75 urte inguru dituzten segurarrek esaterako botika ezagutu zuten leku horretan eta izen hori berreskuratu nahi izan dute [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Herriak, Kultura, Segura | Iruzkinak ezgaituta
Minbiziari aurre egiten laguntzeko desfilea eta jardunaldia egingo dituzte egunotan Ordizian, gaitzari nola aurre egin aztertu eta elkarteek egiten duten lana ezagutarazteko. Ordiziako Udalak, Aspanogi, Katxalin eta AECC elkarteekin batera antolatu ditu saio horiek, Zu zara giltza ekimenaren barruan. Etzi, barruko arropen eta ileordeen desfilea egingo dute Herri Antzokian, 18:00etan. Horrekin batera, kimioterapia hartzen ari diren pertsonentzat egokiak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:osasuna
Bidalita Gizartea, Herriak | Iruzkinak ezgaituta
Duela hilabete batzuk polemika handia sortu zuen Goierrin ‘Muki’ ezinenez ezagun egin zen ustezko gaizkileak. Leporatzen zaizkion delituen artean, Lazkaon egindako lapurreta bat dago; Gipuzkoako Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eskatu du ustezko delitu harengatik. Pasa den abenduaren 1ean atxilotu zutenetik kartzelan dago eta lehendik dituen beste bi kondena betetzen ari da; bat hamar hilabetekoa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:epaiketa, lapurreta, muki
Bidalita Gizartea, Lazkao | Ez dago iruzkinik »
Cajasol Ciencias Sevilla taldearen aurka jokatuko du Ampo Ordiziak Espainiako Koparen final laurdenetako partida. Espainiarrek Getxo Artea hartu dute mendean asteburuan final zortzineretan. Ampo Ordiziak eta Cajasol Cienciasen arteko norgehiagoka Cartuja zelaian, Sevillan, jokatuko da datorren larunbatean, 16:00etan. Kanporaketa partida bakarrera da.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Herriak, Kirola | Iruzkinak ezgaituta