Astelehena, 2013-05-20

Gordailua | Elkarrizketak Atal honetarako RSS jarioa

Fernando Fariñas: “Ezker abertzalea aurkeztea beste indarrak jazarrita ez gaudenaren seinalea da”

Fernando Fariñas (Zumarraga, 1971) PSE-EEren hautagaia da igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Zumarragako Udaleko lehenengo alkateordea, eta ogasun, lan publiko, industria, ingurumen eta nekazaritza batzordeetako burua da. Ingeniari teknikoa eta psikologoa da ikasketaz. Urtetan ArcelorMittal enpresan lan egin du, Zumarragan. Alderdi sozialistarekiko lotura «etxetik» datorkio.

«Murrizketen bidetik jarraituta, ez gara gurpil ero honetatik aterako»

Hauteskunde kanpainaren zurrunbiloan buru-belarri sartuta dabil Mikel Arana (Ordizia 1973), Ezker Anitza alderdiaren lehendakari gaia. Irratiko elkarrizketa batetik atera berritan, eta beste ekitaldi batera joan aurretik erantzun die Goierriko Hitzaren galderei. Eusko Legebiltzarrean bosgarren indar moduan toki bat lortu nahi dute, ezkerreko politikak eta ezkerreko alderdien arteko elkarlana bultzatzeko. Banaketa prozesu batetik dator Ezker Anitza. Atomizazio [...]

Gorka eta Jon Izagirre, Australian hasi eta Pariseraino, zaletasuna ogibide bihurturik

Txikitatik egin dutena eta gustuko dutena bizibide dute Gorka (24 urte) eta Jon (22 urte) Izagirre ormaiztegiarrek. Txirrin­du­la­ri­tza­ren gorenean dabiltza Euskaltel-Euskadi taldearekin. Denboraldia Australian hasiko du Gorkak, Mallocan Jonek. Gorkak Frantziako Tourrean hartuko du parte; Italiako Giroan Jonek. Kostata izan bada ere, bi anaiak elkartu eta errepasoa egin diogu euren txirrindularitza ibilbideari. Gorka eta Jon Izagirre anaiak, Euskaltel-Euskadiko taldeko txirrindulariak dira. Txirrindu­laritzaren gorenean dabiltza bi ormaiztegiarrak. Etxetik kanpo egun asko pasatzen dituzte eta biek egutegi ezberdina daukatenez, hitzordua jartzea zaila egin zaigu. Dena den, gabon inguruan elkarrekin izan dira etxean eta Gorka Australiara joan aurretik, hizketaldi luzea egin dugu. Kosta egin zaigu biokin batera hitzordua jartzea. Bat ez bazen bestea falta izaten izan zen etxean. Karreretan ere gutxi ibiltzen al zarete elkarrekin? Gorka: Gutxitan. Jon: Iaz denboraldi hasieran, Australian eta Mallorcan, eta klasikaren batean elkarrekin aritu ginen. Hortik aurrera, bakoitza bere aldetik. Gorka: Aurten Mallorcan eta Haut Varren ibiliko gara elkarrekin. Hortik aurrera gutxi. Entrenamenduak ere ezberdinak izango dituzue beraz. Gorka: Bai, gehienbat intentsitate aldetik. Nik denboraldia lehenago hasten dut. Jon: Ni otsailean hasiko naiz. Gorkak badaramatza hilabete batzuk entrenatzen eta nik gutxixeago. Txirrindulari gazteen helburua profesionaletara heltzea izaten da. Behin profesionaletara igotzea lortu ondoren, zein izaten da helburua edo [...]

Goierriko enpresak, elkartuta, mundura begira

Goierriko enpresa txikiak eta handiak elkarrekin ari dira lanean, ekonomia krisiaren ondorioz, munduan sortu den egoera berriari aurre egiteko asmoz. Lankidetza, elkarlana aukeratu dute tresnatzat. Lankidetzan ari dira Goierriko enpresa txikiak (Get), Goierriko enpresa handien beharrei erantzuteko trebatzen eta garatzen. Indar metaketa horretatik handiago eta lehiakorrago sentitzen direnez, munduko merkatuetara ere atera nahi dute, Get Goierri Basque Country markaren pean. Goiekiko Niko Errasti, Mikel Mujika eta Borja Urretabizkaia ari dira lankidetzari bidea errazten saiatzen.  2008az geroztik, ekonomia krisia urak astintzen hasi zenetik, Goierriko enpresak elkarlanean ari dira, Goiekik bideratuta. Niko Errasti, Mikel Mujika eta Borja Urretabizkaia, Goiekiko teknikariak dira, sare hori aurrera ateratzeko bidea errazten dabiltzanak. Bost talde edo foro dagoeneko martxan dira, eskualdera zein mundura begira.  Krisialdiek ikasteko balio izaten omen dute. Krisiak zer aldatu du enpresen filosofian? Niko Errasti: Lehen, bakoitzaren beharretara zuzenduta aritzen ginen lanean. 2008an konturatu ginen gauzak aldatu egin zirela, eta enpresekiko erantzuna ere azkarragoa behar zela. Dudarik gabe, garai berrietara egokitzeko eta krisiari aurre egiteko, garbi ikusten genuen beste era batera jokatu behar genuela. Banaka jokatu beharrean, sarean jokatzeko aukera ikusi genuen. Enpresa txikiei deialdi bat egin genien, elkartu eta nahi zutenekin, lanean hasi ginen. Azken finean lankidetza sarea da, tresna, herraminta. Zeintzuk dira [...]

Nerea Manzisidor eta Alazne Elortza

“Helburu hezitzaileak dituen aisialdia eskaintzen du Aisihezi elkarteak” 2010eko ekainean sortu zuten Nerea Manzisidor eta Alazne Elortza beasaindarrek Aisihezi aisialdi elkartea. 7 lagun ari dira lanean. Momentu honetan, Beasaingo Txelotxe eta Berritsu ludotekak, Eizu Gaztelekua eta Olaberriko Kometa ludoteka kudeatzen dituzte, baina Goierrira eta esparru berrietara ere zabaldu nahi dute beraien eskaintza. Adibidez, “Beasaingo abenduko liburu eta disko azokan zerbait egin nahi zen eta zer ekarri pentsatzen aritu ziren. Ez dago kanpotik ezer ere ekarri beharrik, guk geuk egin dezakegu. Gu prest gaude. Askotan ez da diru askorik behar gauzak egiteko, irudimenarekin gauza politak egin daitezke”. Zein helbururekin sortu da Aisihezi elkartea? Eremu ezberdinetan helburu hezitzaileak dituen aisialdia eskaintzea da gure helburua. Proiektu hezitzaile ezberdinak garatzeko sortu da Aisihezi. Lan ildo eta helburu ezberdinak ditugu. Haurren aisiarekin lotutako edozein zerbitzu ematen dugula. Goierrira zabaldu nahi dugu zerbitzu eskaintza. Festetako haurrentzako ekintzaren bat antolatu nahi bada, etor daitezela guregana. Zein zerbitzu eskaintzen duzue? Hiru zutabetan banatzen da gure zerbitzua. Batetik, zerbitzuen kudeaketa. Espazioetako diseinu proiektuak, proiektu zehatzak… Bestetik, jai dinamizazioa eskaintzen dugu, tailerrak, eskulanak, jolasak, jolas kooperatiboen inguruko tailerrak. Jolas dinamizazioaren barruan jolas erraldoi batzuk egin ditugu. Egurrezko jolasak dira eta herri ezberdinei eskaintzea da gure asmoa. Loinatz auzoko jaietan estrenatu [...]

Andoni Aizpeolea zegamarra paraplegikoa da eta gurpildun aulkia du ibiltzeko tresna

“Badago beste bizi bat eta merezi du. Kirolak ematen duen onura fisikoa eta psikikoa oso garrantzitsua da”  Duela ia 12 urte bizitza aldatu zitzaion Andoni Aizpeolea zegamarrari: eskiatzen ari zela izan zuen istripuaren ondorioz, paraplegiko gelditu zen. Gurpildun aulkian mugitzen da. Azkenaldian, kirolean aurkitu du gozamena. Bizikletan eta palan aritzen da.  Azaroaren lehenengo asteburuan izan ziren euriteen biharamunean joan gara (azaroak 7) Andoni Aizpeolearengana, Usurbilera. Errepidean nabarmenak dira euriteen ondorenak. Bere etxe azpiko taberna batean geldituta gaude. Tabernan sartu eta argirik ez dago. Argia kendu dutela esan digute tabernakoek. Gizon bat sartu da tabernan. Goierritarrakoak garen galdetu digute. Baietz, erantzun diogu. ‘Aizpe’-k ezin duela jaitsi eta etxera igotzeko enkarguarekin etorri da. Jakina, argirik ez dagoenez, igogailurik ez dabil eta Andoni Aizpeoleak ezin du kalera jaitsi. Etxera sartu eta hantxe aurkitu dugu Andoni Aizpeolea. Etxea egokituta duela berehala ohartu gara. Kafea prestatzen hasi da zegamarra. “Orain ikusiko duzue paraplegiko baten bizitza nolakoa den”, esan digu. Kafea nola prestatzen duen erakutsi digu. Sukaldea bere beharretara egokituta dauka. Kafe goxoa prestatu digu eta solasaldia hasi dugu. Igandean Behobia-Donostia lasterketa izango da. Iaz parte hartu zenuen hand-bikean edo eskuko bizikletan. Aurten ere ba al daukazu asmorik? Bai, eguraldia txarra ez bada behintzat. Iazko esperientzia [...]

Joxe Mari Esnaola: “Enborra 5 metrora zutik ebakitzeak ate asko ireki dizkit”

Era batera edo bestera, baina aizkorari lotuta bizi da Joxe Mari Esnaola zegamarra. 19 urte zituela lehenengo aizkora kolpeak eman eta 24 urterekin federatu zen. Harrezkeroztik, Bigarren mailako txapelketan parte hartzen du; zutikako enborra ebakitzen aritzen da 5 metrora; eta Euskal Herriko txapelketarako egurrak aukeratzen ari da. Joxe Mari Esnaola zegamarrak urte asko daramatza aizkora munduan. “Mejora handirik ez dugu egin baina”, dio. Aizkora txapelketetan, erakustaldietan, egurrak prestatzen… aizkorari esker Euskal Herria eta mundua ezagutzen ari da. 35 urte ditu eta 19 urterekin hasi zen lehen aizkora golpeak ematen, herrian bertan, Zegaman. Hiru urte beranduago, apustu baten haritik hasi zen serioago aizkoran. Zegaman bertan, San Martin azoka egun batean, Joxe Mari eta Esteban Arakama anaiak eta Inazio Katarain izan ziren zirikatzaileak. Esnaolak erronkari heldu eta harrezkeroztik ez da gelditu. “Apustu hartatik hasi nintzen. Segi eta segi, herri mailan maila bat hartu nuen eta 24 urterekin, federatzera salto egin nuen. Orduan kontrarioak bilatu nituen! Herri mailan nahiko poliki ibiltzen nintzen, eta jendeak animatu egiten zaitu. Garai hartan gainera, basoan ibiltzen nintzen lanean. Basoko lagunek ere animatu ninduten. Bigarren Mailan bastante poliki ibili naiz. Poliki-poliki, familia eta beste lan batzuk direlaeta, Gipuzkoa mailan bakarrik ateratzen hasi nintzen”. 5 metroko enborra zutik Duela [...]

Eneko Dorronsoro ataundar trikitilaria

“Zopilotes taldearekin hasi naiz trikitiarekin gozatzen, inprobisatzeko aukera daukat” Umetatik, 10 urte zituela heldu zion Eneko Dorronsoro ataundarrak lehenengo aldiz soinu txikiari. Lehengusuaren etxean jo zituen lehenengo musika doinuak. Berehala Ataunen trikiti eskola sortu zuten eta 13 urte zituenean, Aintzane, Haritz, Aiora eta Goranerekin batera, Agautz trikiti talde sortu zuten. Urte batzutan trikitia utzita egon bada ere, berriro ere motibazioa aurkitu du trikitriarekin. Eskolak ematen ditu eta Los Zopilotes Txirriaos taldearekin plazaz plaza dabil, gustura eta pozik. Goierritarra aldizkaria duela 22 urte sortu zen eta urte hauetan guztietan makina bat kontu eta argazki kaleratu ditu. Eneko Dorronosorori elkarrizketa egin behar geniola eta, argazki artxibora jo genuen. Ataungo karpetan, Agautz trikitilari taldearen argazkia aurkitu genuen. Bertan dago Eneko Dorronsoro. Solasaldia hasteko, argazkia erakutsi diogu. Noizkoa ote da argazkia? Trikiarekin hasi eta hiru urtera jarri nion soinuari ikurrina. 13 bat urte izango nituen argazki horretan. 18 urte edukiko ditu argazki horrek. Aintzane, Haritz, Aiora eta Gorane dira besteak. Zure trikiti ibilbidea Agautzekin hasiko zen ezta? Bai. Arbizuko lehengusua trikiti ikasten ari zen Gozategirekin. Arratsalde pasa joan nintzen batean, 10 urte nituela, soinua hartu eta jotzen hasi nintzen, ‘Aitorren hizkuntza zaharra’ abestia atera nahian. Osabak galdetu zidan ea ikasi nahi nuen. Baietz esan [...]

Aitor Mertxan : “Pintzelkada berezia daukadala esaten didate”

Azaroaren 4an Beasainen inauguratuko duen erakusketa prestatzen ari da Aitor Mertxan pintore beasaindarra. Pintura abstraktuan oinarritu izan da orain arte bere estiloa baina figuratiborako jauzia ere egin nahi du.Emaitza, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan. 31 urte ditu Aitor Mertxanek. Munduan barrena ibilia da pintura arloan hezten eta aberasten. Diseinu grafikoa, argazkigintza eta pintura arloak ikasi ditu. Etxera itzuli da eta bere lanak gertutik ezagutzeko aukera izango da azaroaren 4tik aurrera, Beasaingo Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan jarriko duen erakusketari esker. Herrian aurkezpena egingo duzu beraz. Ekel tabernan egin nuen erakusketa bat, duela 3-4 urte. Ordiziako Altarten ere bai, baina esan daiteke, Usurbe Antzokikoa, aurkezpen ofiziala izango dela. Leire Martinezek ere erakutsiko ditu bere lan batzuk. Orain arte egindako lanak edo berriak ikusiko ditugu? Arte Ederrak ikasketak egindakoa naiz eta dezente koadro ditut margotuta. Baina erakusketarako ere sortu nahi dut, ea denbora ematen didan. Lan handia da erakusketa antolatzea. Denbora ematen badigu, erakusketa aretoa eraldatzeko asmoa ere badaukagu. Ohituta gaude, koadro bat edo lientzo bat ikustea. Aldatu egin nahi dugu, pareta txuriak ez daitezela izan… Areto guztia, dena izango litzateke erakusketa. Jendea animatu egin behar da, dauzkagun ideiak azaldu. Zein estilo landu izan duzu? Arte Ederretako irakasleek abstraktua egiteko balio nuela eta horretara [...]

Imuntzo eta Beloki trikitilari bikoteak 20 urte daramatza Euskal Herriko plazak girotzen

Eleuterio Jauregi Beloki: “Irekiak gara, baina plaza taldeek beti izan duten izpiritu hori galdu gabe Eleuterio Jauregi Beloki “Makalo” Zaldibiarra da Eleuterio Jauregi. ‘Beloki’ bezala ezagunagoa da Imuntzoren bikotea den panderejolea. 20 urte daramatzate Euskal Herriko bazterrak alaitzen. Zazpi disko ere kaleratu dituzte, musika estilo eta erritmo ezberdinak bilduz. Urtero legez, Zaldibiako jaiei eurek eman diete hasiera. Luze-zabal hitz egin dugu zaldibiarrareki Izenez Eleuterio eta abizenez Jauregi zaitugu. Ezizenez, Makalo lagunentzat eta Beloki duzu izen artistikoa. Amak eta aitak Eleuterio izena jarri zidaten eta hori ez deitzeagatik edozein gauza. Beloki bigarren abizena dut. Oso tradiziozko kontu bat da, baina trikitilariak beti bikoteak izaten ziren; trikitilaria eta panderojolea. Laja eta Landakanda, Tapia eta Leturia, Sakabi eta Egañazpi… Gu, berriz, Imuntzo eta zer? Imuntzo eta Makalo; ez zitzaion gustatzen. Imuntzo eta Jauregi; ‘ez dit indarrik’ eta orduantxe bazeuden Jauregi anaiak trikitilariak. Bigarren abizena Beloki nuela esan nion. Gustatu eta horixe jarri genion, gehiegi pentsatu gabe. Geroztik pentsatu izan dut, ez genuela gehiegi asmatu. Izen pertsonala jarri beharrean, nahiago nukeela beste izen orokorrago bat jartzea. Izan ere, hasieran bakarrik ibiltzen ginen baina gero bajista bat hartu genuen, gero bateria ezagutu genuen. Laukotea joaten ginen, baina Imuntzo eta Belokiren izenean. Diskriminazio kontu bat ere [...]