Gutunak

Ez da nahikoa baina…

2012/02/21
Nork

Ane Albisua eta Juan Carlos Lazaro. Urretxu-Zumarragako Aralar • Hiri hondakinak biltzeko orduan argi geratu da zein den Zumarragako Udalaren asmoa. Zabortegiak bete eta bete ari garela ikusita ere, nagusiki hiritarron ardura eta kontzientzia ezagatik, hondakinak zuzenki eta eraginkor bereizteko garaian, orain dagoen sistemaren alde egin du. Eta zabortegiak ia-ia beteta daudenez beste irtenbide bat bilatu behar da: Erraustegia? Zero zaborra? Zaborra bereizteko orduan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gutunak, Paperekoa, Urretxu, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Gutuna

2012/02/07
Nork

Topaseko espetxetik, euskal presoen egoeraz Azken denboraldian, gehiago edo gutxiago, bai alderdi eta bai hainbat erakunderi gure inguruan hartu beharreko neurriekin betetzen zaie ahoa. Denon ahotan gabiltzan honetan, hainbat aipamen egin nahi ditugu guk ere adierazpen horien harira. —Tratu ezberdin bat eskatzen omen dugu, pribilegioak hain zuzen. Espetxe atarira iritsi orduko barruan gauden guztiok garbi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Gutunak, Lazkao, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Gutuna: Jose Mari Lasa gogoan

2012/01/04
Nork

Andoni Salamerok idatzia Gaur, ilunkaran, garoek oin ertzetan muin emanez, ahuspez agurtu nautenean. Gaur, egunaren joanean, mendi garaien atzean, eguzki izpi zurbilak galtzen, desagertzen ikusi ditudanean. Gaur, adio txiotan, txorien zorionak lotan doan ekia gurtu duenean. Gaur, ageriko guztiak samurraren bustiak, ederraren ederrez, bihotzondoa ziztatu didanean. Gaur, esadazu adiskide, esadazu, lagun maite: non zaude? Ez dakit zer idatzi, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gutunak | Iruzkin bat »

Adierazpena: Erakundeei konpromiso eske

2011/12/02
Nork

Bederatzi hilabete dira euskarazko hedabide ez publikook agerraldi publikoa eta kanpaina bateratua egin genituela, hiru helbururekin: 1.- Sektorearen estrategikotasuna eta beharra azpimarratzea. Komunikazioaren eta hizkuntz normalizazioaren ikuspegitik ez ezik, ekonomia ikuspegitik ere estrategikoa eta garrantzia handikoa den sektore bati buruz ari gara hitz egiten. 2.- Erakunde publikoei sektorearekiko konpromiso handiagoa eskatzen zitzaien, publizitate-inbertsio, bestelako inbertsio [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Gutunak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gutuna: Majoriren inguruan hausnarketa batzuk

2011/12/02
Nork

Majorin izan diren gora beheren inguruan Bilduko udal gobernuak erakutsi duen ezintasuna eta esan dituenaren aurrean, honakoa jakinarazi nahi dugu: Ezin zen beste modu batera izan, lehenengo arazo serioaren aurrean zer eta aurreko gobernu taldeari errua bota. Nola ez ba! EAko ordezkariek parte zuzena izatea gobernuko kide ziren heinean, erabiltzaileei eginiko inkesten emaitzak, kostuen murrizketak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Gutunak, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Gutuna: “Goiekiri buruz”

2011/12/01
Nork

Eskualdea, goierritarren zenbait arazo konpontzeko, udalak baino eraginkortasun handiagoaz jardun dezakeen entitatea da. Formakuntza, enplegu, turismo, lurralde antolaketa, garapen ekonomiko, udaletxe ezberdinen arteko sinergiak, harremanak sortzeko aukera anitzak… atal hauek denak era egokiagoan garatzen dira eskualde eremutik udaletxetik baino. Eskualdea, entitate bezala ez dago onartuta gaur egungo legedian, beraz, orain arte izan duen presentzia udal, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Gutunak, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Gutuna: “Goiekiko izendapenaz”

2011/11/23
Nork

Goiekiko izendapenak egiteko deituta zegoen osoko bilkuraz esan ez direnak izan beharko lukete albiste eta ez, forma kontu hutsetan geratuz, gertatutakoa desitxuratzea. Labur bada ere, kontatu dezagun gertatutakoa. Goiekiko ordezkaritza izendatzeko formula, erakunde horren estatutuetan araututa dago, eta hauteskunde emaitzen proportzioan oinarritzen da. Eskualdeko alderdioi dagokigu banaketa proportzional hori udalez-udal osatzea. Behin hau egin eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Gutunak | Iruzkinak ezgaituta

Gutuna: “Gardentasuna. Eva Diazi erantzunez”

2011/11/22
Nork

Udal asignazioen inguruan Eva Diazek 2011-11-18an Hitza egunkarian argitaratutako iritzi artikuluaren inguruko azalpena eta hausnarketa da honako hau. Beasain egunez egun , udal aldizkariko azaroko alean, zinegotzien eta alkatearen soldata eta alderdien asignazioak azaltzearen arrazoia, ordu-arte plenoan onartu ez izanagatik da. Zuk ordezkatzen duzun alderdiak (PNV-k), besteak beste, ez zituztelako aurreko hilabetera arte, kopuru ekonomiko hauek onartzen (2011ko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Gutunak | Iruzkinak ezgaituta

Gutuna: “Datuen manipulazioa, manipulazioaren datuak”

2011/11/17
Nork

Beasain udal aldizkariaren azaroko alean, udaleko zinegotzien eta alkatearen soldaten inguruko datuak argitaratu dira. Estrategikoki igandeko hauteskundeen aurretik publikatu dira datuok, non eta herriaren eta herriarentzat izan beharko lukeen aldizkarian. Datu hauek behin behinekoak dira, eta ez datoz bat Bilduk epe laburrera dituen asmoekin: azkeneko plenoan bi zinegotzi gehiago liberatu nahi zituztela onartu zuten, honek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Gutunak | Iruzkinak ezgaituta

Gutuna: Irribarre bat :-)

2011/10/27
Nork

Pasa den urriaren 22an Ordiziako Gaztetxearen 25.urtemuga ospatzeko egin zen jaialdia earra izan zen. Edozein txokotan antolakuntzan dabilen edozein izango da konsziente zer nolako lana eta antolakuntza eskatzen duen horrelako zerbait egiteak. Jende batek pentsatu dezake, azken finean parranda bat bakarrik izan zela, eta hori gustatzen zaigula, parranda, desfasea. Baina guk beste gauza bat pentsatzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Gutunak | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Entzun albisteak


Entzun [otsailaren 22ko] albisteak.
Goierri Irratiko EgunOn Goierri saiotik hartuta.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

RSS josu maroto

  • inauteriak
    oinarrizko marrazkiaGOIBERRI astekariaren 3. alerako eginiko ilustrazioa.Ilustración para el 3 número del semanario GOIBERRI.lamy safari + photoshop […]

RSS Gaurko hitza

  • zingo
    iz. ITSAS. 1. Sakonera. 2. Zunda.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: ad. [sakonera] sakonera, kalatu (Elhuyar Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia): es (1) calado, fondo, profundidad (2) sonda fr (1) (ontziarena) tirant d’eau; (portukoa) profondeur (2) sonde en sounding line, lead line Zeu beteko zingoa baino ez dago hor! esan z […]

RSS The Indezents bloga >>

  • Langile zapaltzaileak eta hainbat fauna
    Atzo La Tagliatella jatetxean egon nintzen afaltzen Grosen. Lagun pare batek gomendatu zidaten duela ez asko eta behin han inguruan izanda, afaltzera bertara joatea erabaki genuen. Ederki jan genuen eta gustora irten ginen jatetxetetik pasta eta pizzaz bapo geratu ostean. Hala ere, ez da hori post honetan aipatu nahi nuena. Kontua da, iristean jatetxearen sa […]

RSS Patxitrapero

  • Hitza bera baino garrantzitsuago
    Nere ordenagailuak, tonto-tonto, bost urte egin ditu. Eta badirudi, bere azkenetan dagoela, aldiro-aldiro konortea galtzen duelako. Batzuetan hogei minutu egiten ditu bizirik, beste batzuetan berrogei, eta kapritxoak ematen dionean bakarrik, ordubete baino zeozer gehiago.Baina hutsik egin gabe, pott! Itzaltzen da, batere abisatu gabe, traizioz. Pantaila belt […]

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 35 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 35 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]



lasterketak

Bereziak

etxebizitza

36ko gerra

etxebizitza

etxebizitza