Itsasondoko Errota pilotalekua, larunbatean, Goierriko eskola txikietako lagunekin. Arg.: Aimar Maiz Goierriko lau eskola txikiek zortzigarren urtez topaketa egin dute, gaur. Itsasondon elkartu dira herrian bertako, Zeraingo, Olaberriko eta Gabiriako ikastetxeetako haurrak, gurasoak eta irakasleak, eskualde mailako festarako. Goizean ongietorria bertsoz egin diete itsasondoarrek gainontzeko goierritarrei. Mendi buelta egin dute ondoren; larrienek Urkiaraino joan-etorria egin [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Festak, Gizartea, Itsasondo, Olaberria | Iruzkinak ezgaituta
Beasaingo Alkartasuna Lizeoa ikastetxea gainontzeko herritarrekin batera ospatzen ari da Lizeoko II. Eguna, gaur. Gernika Pasealekuko pilotalekuan eta inguruetan hainbat jarduera antolatu dituzte goizeko lehen ordutik, eta ehunka ume gozatzen ari dira horietan. Pilotalekuan puzgarriak ipini dituzte, baita eskulan eta margotze tailerrak ere. Bestetik, hiru saskibaloi jokaleku atondu dituzte pasealekuaren luzetara, taldeka hamar minutuko partidatxoak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ospakizunak
Bidalita Aisia, Festak, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Gabiriako Udaberri Kulturalaren barruan, asteburu honetan ere izango dira ekintzak. Larunbatean, arratsaldeko 17:30ean Erbie elkartean batuko dira herritarrak kafe eta pastatxo batzuen inguruan 36ko gerran bizitakoa kontatzeko, bakoitzak garai hartaz dakiena banatzeko edota besteengandik ikasteko ere bai. Igandean berriz, eguerditik aurrera kotxe zaharren erakusketa egongo da herriko plazan.
Irakurri gehiago
Etiketak:erakusketa
Bidalita Gabiria, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Gaur goizean Ordiziako Udaleko Gobernu Taldeak prentsaurrekoa eman du hondakinen kudeaketari buruz hartu duen erabakia herritarrei ezagutarazi eta azaltzeko, eta baita eredu aldaketa hori gauzatzeko abiatuko duten prozesuaren berri emateko ere. Igor Egurenek azaldu duenez, “Gaiak eskatzen duen hausnarketa eta planifikazioa” egin du udalak gai honen inguruan, eta horregatik aurrez-aurre herritarren kezkak argitu eta gaiaz [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Hondakinak | Iruzkinak ezgaituta
Itsasondoko herri eskolako haurrak eta irakasleak, atzo, Goierriko Eskola Txikien festaren aldarriarekin. Badirela aldarrikatzeko eta zerbitzua ematen duten herrietan berebiziko funtzioa dutela gizarteratzeko izango da Goierriko Eskola Txikien biharko topaketa, Itsasondon. Zortzigarren aldiz ospatuko dute Gabiriako, Itsasondoko, Olaberriko eta Zeraingo eskoletako kideek eskualdeko festa. Lau herri horietan txandatuz egin ohi dutenez, aurtengo ospakizuna Itsasondon egokitu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:hezkuntza
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gabiria, Gizartea, Itsasondo, Olaberria, Zerain | Iruzkinak ezgaituta
Galduta dauden edo galtzear diren lanbideak ezagutzeko dinamikaren barruan, ikazkintzari lekua egingo diote datozen asteotan Zaldibian. Txondorgintzari, zehatzago. Igande eguerdian hasiko dira txondorra egiteko lanak. Xanti ‘Naparra’ herritarra gidari dutela, auzolanean prestatuko dute egur meta. Igandean hasiko dira aurreneko lanekin, eta garai batean egur ikatza nola egiten zuten prozesu guztia erakutsiko dute ondoren, San Joan [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Zaldibia | Iruzkinak ezgaituta
San Prudentzio jaiak asteartean bukatu ondoren, asteburu honetan Lazkaomendiko festek hartuko diete lekukoa, ohitura den bezala. Bihar eta etzi, larunbat-igandeak hartuko dituzte lazkomenditarrek auzoko ospakizunak garatzeko. Kirola, oturuntza herrikoiak, jolasak, ohiturazko ekitaldiak, eta batez ere erromeria giroa izango da bihar-etzitan Lazkaomendin. Lazkaomendi gainean, haur jolasak, iazko maiatzean. Arg.: Mikel Albisu Egitaraua: LARUNBATA, maiatzak 5 16:00. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:jaiak, lazkaomendi
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gizartea, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta
Lazkaoko danborradak antolatzen dituen taldeak bi egun jarri ditu, datorren astean, desfilean erabilitako arropak eta jantziak jendeak itzul ditzan. Astelehen eta astearte arratsaldeetan ordutegia zehaztu dute, haurren nahiz helduen danborradetan ibilitakoentzat, bakoitzak dagokion garaian eraman ditzan. Hauxe: ASTELEHENA, maiatzak 7 16:30-17:30. Haur danborradako kupelak. 17:30-18:30. Helduen danborradakoak. ASTEARTEA, maiatzak 8 16:30-17:30. Haur danborradakoak, kantinerak, udalkideak,… [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Kultura, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta
Beste herri askotan bezala, Seguran ere Zero Zaborraren aldeko taldea sortu da. Talde honen helburua ahalik eta zabor gutxien sortu behar dela kontzientziatzea da eta, horretarako, zein bide dauden aztertzen dute. Asteazkenero biltzen da herritar talde anitz bat kultur etxe berrian, arratsaldeko 18:30ean. Bertako kideek «Segurar guztiei bileretara gerturatzeko» deia egiten diete.
Irakurri gehiago
Bidalita Hondakinak, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta
Ataun Kirol Elkarteak bi urtez behingo ibilaldi ‘motzak’ antolatu ditu igande honetarako, maiatzak 6. Luzeraz eta iraupenez askoz sendoagoa izan ohi den Jentilen Bideetatik biurtekoaren tarteko urteari dagokion ibilaldia da etzikoa. Iaz egin zuten Jentilen Bideetatik (48 km), eta 2013an tokatuko da berriz. Aurtengoari dagokionez, bi aukera ipini dizkiete ibiltariei. Ibilaldi luzea deiturikoak 16 kilometro [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:mendia
Bidalita Ataun, Ekitaldiak, Gizartea, Kirola | Iruzkinak ezgaituta