Lankidetza hitzarmena sinatu dute Beasaingo Udalak kudeatzen duen Beasain Kirol Fundazioak eta Beasain Kirol Elkarteak. Hitzarmena sinatuta, aurrerantzean kirol elkartearen ardura izango da Loinatz eta Igartza futbol zelaien kudeaketa. Patxi Plazaola Beasaingo alkateak, Julene Hidalgo kirol zinegotziak, Koldo Zaldua Beasain futbol taldeko lehendakariak eta Josu Garmendia lehendakari ordeak parte hartu dute hitzarmenaren sinadura ekitaldian. Aurrerantzean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:beasain
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea, Kirola, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Atzo hasi eta gaur egun osoan zehar, azoka txikia ari dira egiten Ordizan, herriko merkatari eta ostalari elkarteak antolatuta. Elkarteko dendetako atarietan produktuak jarri dituzte salgai beherapenetan eta tabernetan ardoa eta pintxoa euro eta erdian. Arratsaldean jarraituko dute ekimenarekin, 16:30etik 20:00etara bitartean. Ordizian elkarteko Amatriain fruta dendan, Sukia, Mirentxu, Porfirio Fernandez, Matti, Palomo, Zabale, Arantza, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:denda
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Bealak korrikalari taldeak biharko antolatu duen Beasaino I. Herri Lasterketa dela-eta, trafikoan hainbat aldaketa egingo ditu bihar goizean Udaltzaingoak eta hainbat kale itxita egongo dira. Goizeko 09:00etatik 13:00ak ingurura arte Antzizar kiroldegitik Beasain erdigunera joateko errepidea itxita egongo da. Baita herria Ordizia aldera zeharkatzen duten kale gutziak ere: Trenbide, Joan Iturralde, Zaldizurreta, Gipuzkoa plaza ingurua, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:beasain, trafikoa
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Eugenio Arana. Sagardo upelen artean hazitakoa da, eta berrogei urte egin zituen Arana sagardotegiaren arduradun, Ordizian, Beterri bezalaxe Goierri ere sagardo lekua badela aldarrikatuz. Boxeoan ere aritu zen gaztetan, baita pasio duen kamioilari lanean ere geroxeago. Iñaki Gurrutxaga -Ordizia Gaitz batek baino gehiagok makalarazi dute azken urteetan Eugenio Arana (Ordizia, 1931), baina bizitzeko grina eta umorea ostea [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Olaberrian ospatzen ari diren kultur asteko ekitaldi jendetsuena igandean izango da, etzi. Herrialdeen Eguna izendatzen duten gastronomia eta folklore topaketaren hamaikagarren aldia 12:30ean hasiko da, eta eguarte osoa iraungo du, pilotalekuan. Aurreko urteetako ordezkaritza berak parte hartuko du, jatorriari dagokionez, kultura gastronomikoaren topaketan. Hego Euskal Herriaz gain –EAE eta Nafarroa bereizita–, Galizia, Extremadura, Gaztela eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Kultura, Olaberria | Iruzkinak ezgaituta
Goizean landatu dituzte Zuhaitz Eguneko zuhaitzak, guztira ehun urki. Aurten Lizeo Alkartasuna ikastetxeko ikasleak aritu dira lorazain lanak egiten. Azken egunetako euriak lokaztu egin du N-1 errepide ondoko zelaia, baina ikasleak mendiko botak eta berokiak jantzita lanerako prest joan dira. Iaz landatu zituzten leku berean landatu dituzte auten zuhaitzak, Bernedo Eneako aparkalekuaren atzeko aldean. Goroldi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:beasain
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Trebiñun (Araba) apirilaren 7an hasi eta Donostian (Gipuzkoa) amaituko da 17an Korrikaren hamazazpigarren edizioa. Hamar egunetan Euskal Herria zeharkatuko du ekimenak, eta tartean baita Goierri ere. Apirilaren 13an izango da, asteazkena. Dagoeneko elkarte eta banako askok gorriz margotu dute eguna egutegian eta Korrika Kulturalaren barruan eratu diren taldeak hamaika ekintza prestatzeko lanean ari dira. Goierri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aek, euskara, korrika
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Jim Dixon eta Axio Araña. Berezia izango da dudarik gabe igandean Ampo Ordiziak eta liga irabazi duen La Vila taldeak Altamiran jokatuko duten partida. Berezia izango da ligako azken partida delako, txapeldunaren aurka jokatuko dutelako goierritarrek, eta irabaziz gero bigarren bukatuko dutelako sailkapenean. Eta berezia zaleek festa prestatu dutelako eguerdi-arratsalde parterako, eta azken hiru urteetan [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Herriak, Kirola | Iruzkinak ezgaituta
San Joango auzoko biribilgunea. Ordiziako San Joan auzoan eraikiko diren 25 etxebizitza berriren zozketa egingo da martxoaren 31n Herri Antzokian, 18:00etan. Etxebizitza propiorik ez duten pertsonek edo familiek parte hartu ahal izango dute zozketan. Bi baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek: 2006ko martxoaren 1a baino lehen Ordizian erroldatuta egotea, edota gutxienez norbere bizitzaren %75 Ordizian erroldatuta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:etxebizitza
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Herriak | Iruzkinak ezgaituta
Zegamako Udalak eta Euskal Keramikagile Garaikidea elkarteak antolatuta III. Zeramika topaketak egingo dira igandean. Aurten Raku teknika izango da gaia eta teknika honetan aditua den Adolfo Giner zeramikagilea Zegaman izango da. Raku teknika zeramikagintzan erabiltzen den teknika ikusgarrienetakoa dela diote antolatzaileek. Labetik atera berri den esmaltaturiko pieza bat hoztean kolorez nola aldatzen ikusteko aukera ematen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:zeramika
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura, Zegama | Iruzkinak ezgaituta