Gizartea

Legorretan gaur hasiko dira Azentzio jaiak, igandera arte ekitaldi herrikoi ugari ospatzeko

2012/05/16
Nork
Legorretan gaur hasiko dira Azentzio jaiak, igandera arte ekitaldi herrikoi ugari ospatzeko

Herrikoitasuna izango dute gaur hasiko diren Legorretako Azentzio jaiek ezaugarri nabarmenena. Herriko elkarte, talde eta eragile ugarik jarriko dute aletxoa egitaraua osatzeko, eta ekitaldi gehienak bertakoek egingo dituzte; herritarrek, herritarrentzat. Horregatik ez dute itxura motelagorik Azentzio jaiek. Gaurtik igandera, izaera herrikoia une oro azalera aterako da. Herrigintzan dihardutenei laguntza eman izan zieten Aulia sagardotegiko Juan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Ekitaldiak, Festak, Gizartea, Legorreta | Iruzkinak ezgaituta

Altzagaraten erromeria egingo dute, igandean

2012/05/16
Nork

Urteroko erromeria igandean, maiatzak 20, egingo dute Altzagarate gainean (Altzaga). Eguerdiko 12:30ean meza izango da lehenik, bertako Andre Mari baselizan. Ondoren, egun osoan zehar festa giroa jarriko dute bertsolariek eta trikitilariek. Musika jotzen Ansorregi eta Larrañaga ariko dira, eta bertsotan Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazu bertsolariak.

Irakurri gehiago

Bidalita Altzaga, Ekitaldiak, Festak, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Ordiziako azokaren 500 urteez ariko da gaur Mendigar

2012/05/15
Nork

Patxi Garmendia Mendigar Ordiziako historialaria Ordiziako azokaren 500. urteurrenaz ariko da gaur arratsaldean, 19:00etan, D’elikatuz gunean. Azokarekin lotutako hainbat pasarte eta bitxikeriaren berri emango du Mendigarrek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Urteko lehen gazta dastatzea

2012/05/15
Nork
Urteko lehen gazta dastatzea

Gaurko dastatzearen irudia. Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak antolatutako urteko lehen gazta dastatze gidatua egin da gaur goizean Donostiako Illarra jatetxean, gaztarekin zerikusia duten bi urteurren gogoan hartuta: Idiazabal Jatorri Izendapenaren 25 urteak eta Ordiziako azokaren 500 urteak. Gaur dira juxtu 500 urte Juana Eroa Gaztelako erreginak Ordiziari asteroko azoka egiteko baimena eman zionetik. Jose Ramon [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Idiazabal, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Lazkao Txiki musika eskolan matrikula garaia ireki dute, ikasle izango diren berrientzat

2012/05/15
Nork
Lazkao Txiki musika eskolan matrikula garaia ireki dute, ikasle izango diren berrientzat

Lazkao Txiki Musika Eskolak musika-hizkuntza eta tresnen eskaintza akademikoa ugaritu egin du, eta 2012-13 ikasturtean helduentzat ere solfeo klaseak emango ditu. Berritasunen artean, metal instrumentuen ikasketak txertatuko ditu, denera 16 tresna ikasteko modua ipiniz. Matrikulazio epea zabalik dute, bai Lazkaon, bai Ataunen eta Itsasondon ere, horietan ere Lazkaotxiki eskolak ematen duelako zerbitzua. Gaur egun ikasle [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Gizartea, Kultura, Lazkao, Musika | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoa plazako autoak astearterako kendu behar dira

2012/05/14
Nork

Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoa plaza eta Urbieta etxearen artean dagoen aparkalekua erabat hustuta gelditu behar da gaurko. Izan ere, gaurtik aurrera hasiko dira txosnak jartzen, gune horretan.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Festak, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Elkarbidean programan izena emateko epea irekita

2012/05/14
Nork

Gutxitasun fisiko edo psikikoren bat dutenei oporretako irteerak eta egonaldiak eskaintzen dizkien Elkarbidean programan izena emateko epea zabaldu dute. Programa horren helburua, ezintasunen bat duten 16 urtetik gorako pertsonei oporrak pasatzeko aukera ematea da. Izena emateko, ongizate sailera (943 02 80 75) edo Elkartura (943 31 67 70) deitu behar da.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Demaneko langileek amaitu dute greba

2012/05/14
Nork
Demaneko langileek amaitu dute greba

Deman enpresako langileek urtarrilean hasi zuten greba mugagabea amaitu dutela jakinarazi dute prentsa ohar bitartez. Langileen batzordeak Autobar enpresarekin adostutako akordioak «gatazkaren amaiera» suposatzen duela jakinarazi dute. Bide batez, akordio honek, «grebalarien eskakizun garrantzitsuenak» jasotzen dituela azaldu dute. Deman, produktu ezberdinak saltzen dituen makinen mantenuaz arduratzen den enpresa da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ditu ordezkaritzak. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Nazioen Munduak bihar jakinaraziko ditu ekaineko festaren xehetasunak

2012/05/14
Nork

Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua ekimenak bihar jakinaraziko du aurtengo festa nolakoa izango den, prentsaurrekoan (18:30ean, plazan). Urteko festa «erraldoia» Lazkaon izango da, ekainaren 9an. Pirritx eta Porrotxek flas-moba grabatuko dute, herri bazkaria egongo da, kontzertuak, eta «asto-kaka sariak» banatuko dituzte, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Festak, Gizartea, Lazkao, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Pello Joxe Aranburuk azken ikerketa lanak aurkeztuko ditu bihar Lazkaon

2012/05/14
Nork

Pello Joxe Aranburu historialari eta ikertzaile alkizarrak azken aldian egin dituen ikerketa lanak aurkeztuko ditu, gaur, Lazkaon. Maizpide euskaltegian luzaro irakasle izana da, eta Goierriko herri batzuetan apaiz egona. Lazkaoko Gerriko Txokoan 18:30ean hasiko da aurkezpena, gaur.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza