Hogeita bost urte beteko ditu Lazkaoko jaietan haur danborradak aurtengo jaietan. 1987ko apirilaren 26an, San Prudentzio aurrean ospatu zen lehenbiziko aldiz, eta ordutik hutsik egin gabe errepikatu da urtero. Urteurrena gogoratzeko, argazki erakusketa prestatzen ari dira antolatzaileak, eta herritarren laguntza eskatu dute, bilketarako. Haur danborrada, iazko San Prudentzio festetan, Lazkaon. Arg.: Aimar Maiz Haurren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:festak, haurrak, jaiak
Bidalita Erakusketak, Gizartea, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta
Atauniker kultur elkarteak bi ekimen antolatu ditu Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira. Batetik, bihar, osteguna, Nabarraldeko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du, udaletxean, 19:30ean. Nafarroa 1512-2012. 500 urte… goiburupean, xehetasun historikoak emango ditu Agirrek, egindako ikerketa historikoetatik abiatuta. Bestetik, Nafarroako erresumarena zen Jentilbaratzeko gazteluaren aztarnetara bisita gidatuak egiten hasiko da Atauniker. Nahi duten elkarte, eskola, euskaltegi nahiz mendizale taldeentzat jarri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bisitak, historia, nafarroa
Bidalita Ataun, Gizartea, Hitzaldiak, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Igartubeiti baserri museoan larunbatean, otsailak 25, saskiak egiten ikasteko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Baserri museoko arduradunek jakitera eman dutenez, txotxak gordetzeko ontziak egingo dituzte, zehazki esateko. Tailerra 17:00etan hasiko da eta 18:30ean bukatu. Ondoren Igartubeiti askaria zerbitzatuko dute museoan bertan. Bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu. Familiei beherapena egingo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Igartubeiti
Bidalita Aisia, Ezkio-Itsaso, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Bategite Beasaingo etorkinen elkarteak hitzaldi bat antolatu du larunbat honetarako. SOS Arrazakeria elkarteko kide bat gonbidatu dute, eta immigrazio legeaz eta etxeko lana arautzeko legeaz ariko dira, besteak beste. Hitzaldia larunbat honetan izango da, 16:00etan, Beasaingo udaletxeko areto nagusian.
Irakurri gehiago
Etiketak:etorkinak, hitzaldia
Bidalita Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hamabost egun falta badira ere, Ordizian bihar bertan egingo dute egun horren harira antolatu duten ekintza programaren barruko lehen ekintza: Margolaritza kalean ekimena. Eta denetan azkena martxoaren 14an izango da, Pago Justo filmaren inguruko bideoforuma. Tartean, oinezko ibilaldi bat, elkarretaratze bat, erakusketa baten inaugurazioa, kafe kontzertu bat eta beste izango dituzte. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Kimetz emakume elkarteak antolatu dituzte ekintzok. Patxi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, Kimetz, ordizia, udala
Bidalita Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Beste herri batzuetan antzeko feriek izan duten harrera ona ikusita, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak ere stock azoka antolatzea erabaki du, aurreneko aldiz. Asteburuan egingo dute, eta denera, herriko 25 dendak parte hartuko dute ekimenean. Antolatzaileen arabera, «kalitatezko produktuak preziorik onenetan» erosteko aukera izango da. Aitor Mertxan Bareak elkarteko teknikariaren hitzetan, salgai jarriko dutena denboraldi honetako arropa eta produktuak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:beasain, merkataritza
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Bihar, otsailak 22, Segurako Laiotz herri eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek egin berri duten kultur astea izango dute hizpide Bixi-Bixi irratsaioan. Saioa 12:15etan hasiko da. Elhuyar zientzia elkartekoek lagunduta hilabetean behin egiten duten tartean, Berbatek proiektua emango dute ezagutzera. Informatikariek eta hizkuntzalariek elkarlanean egindako ikerketa da Berbatek, hizkuntzarekin zerikusia duen teknologiari buruz egindakoa, hain [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ikasleak
Bidalita Aisia, Bixi-Bixi, Gizartea, Kultura, Segura | Iruzkinak ezgaituta
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, ahoz-ahoko komunikazioaren barruan txutxumutxua, bertsoa eta belaunaldi arteko komunikazioa jorratu zituzten. Txutxumutxua zer den ikasteko hainbat jolasetan parte hartu zuten. Bertso bidezko informazio transmisioa lantzeko, museoko erakusketa iraunkorrean dauden bertso batzuk aztertu zituzten, eta belaunaldien artekoa lantzeko bideo batzuk ikusi eta entzuteko aukera izan zuten umeek.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura, Ormaiztegi | Iruzkinak ezgaituta
Iaz ere Seguran egin zuten Gipuzkoako finala Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Gipuzkoako finala datorren larunbatean jokatuko dute Seguran, eta bertan Goierriko 33 bikotek parte hartuko dute, iaz baino bat gehiagok. Herrialde osoa kontutan hartuta berriz, 120bat bikote elkartuko dira Seguran musean jokatzeko. Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko kideak jakitera eman duenez, Goierrin aurten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Euskal Herriko Mus Txapelketa, gipuzkoa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura, Paperekoa, Segura | Iruzkinak ezgaituta
Seigarren aldiz jokatuko da igandean, Ormaiztegin, Salem Hach Embareken omenezko krosa. Lasterketa 11:00etan hasiko da, udaletxe parean. Bertan parte hartu nahi dutenek, aurrez izena ematea gomendatzen dute antolatzaileek. Horretarako, bi bide daude: Sahara-cross.com edo kirolprobak.com webguneak. Iazko berrikuntzarekin jarraituz, aurten ere txip horiaren bidez hartuko dituzte denborak. Izena ematerakoan, txipa duenak zortzi euro ordaindu beharko ditu aurrez, txiparen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:krosa, Sahara
Bidalita Gizartea, Ormaiztegi, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta