Ekonomia

LAB: “Goierri osoa gelditu da”

2012/03/29
Nork
LAB: “Goierri osoa gelditu da”

Haizea Mendia, LAB sindikatuko ordezkariaren arabera, “Goierri osoa gelditu da” gaur. “Dena itxita egon da eta ez da inolako arazorik egon” esan du. Goizean, piketeak lauzpabost orduz ibili direla argitu du, eta ez dela arazorik egon: “Industria eta merkataritza gune handiak erabat itxita zeuden eta berdin gertatu da tamaina txikikoekin ere”. Mendiaren ustetan, “inoiz baino [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

ELA: “Langileek beren eskubideak defendatzeko pauso handi bat eman dute gaur”

2012/03/29
Nork
ELA: “Langileek beren eskubideak defendatzeko pauso handi bat eman dute gaur”

ELA sindikatuko Mikel Zabaleta “oso pozik” agertu da grebak izan duen jarraipenarekin, eta balorazio “oso positiboa” egin du. Bere hitzetan, “goizean goizetik parte hartzea oso handia izan da piketeetan. Egia esan den-dena itxita zegoen, gasolindegiren bat edo beste soilik aurkitu dugu irekita”. Zabaletaren ustez, “erabatekoa izan da greba”. Donostiako manifestazioan ere, goierritarrak joan behar ziren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

CCOOren ustez grebaren jarraipena “erabatekoa” izaten ari da Goierrin

2012/03/29
Nork
CCOOren ustez grebaren jarraipena “erabatekoa” izaten ari da Goierrin

CCOO sindikatuko Enrike Baratak grebak “erabateko arrakasta” izan duela esan du. Aurreikusi zitekeela gaineratu du, “PP-ren gobernuak iragarri dituen murrizketak garrantzitsuak direlako eta eskualdeko lantegi nagusietan egin diren asanbladetan hala erakutsi dutelako bozketek”. Barataren ustez, asko lagundu du sindikatu guztiek grebarako deia egun bererako egiteak. CCOOk gainerako deialdiekin bat egiteko “esfortzua” egin duela gaineratu du, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Sindikatu guztiek greba egun berean egin izana txalotu du UGTk

2012/03/29
Nork
Sindikatu guztiek greba egun berean egin izana txalotu du UGTk

Agustin Recio, UGT sindikatuko ordezkariak “erabateko arrakasta” definizioa erabili du gaurko greba orokorraz hitz egiteko. Bere hitzetan, «parte hartzea oso handia izan da, ez bakarrik metal arloan eta enpresa handietan, baita tailer txikietan eta komertzioan ere». Greba trafikoan ere antzeman dela azaldu du, eta igande baten pareko mugimendua dagoela kaleetan. Euskal sindikatuen deialdia ere egun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Egoera ekonomikoaz hitz egiteko asanblada egin dute Urretxun eta Zumarragan

2012/03/29
Nork
Egoera ekonomikoaz hitz egiteko asanblada egin dute Urretxun eta Zumarragan

Greba egunaren baitan, egoera ekonomikoaz hitz egiteko asanblada egin dute gaur Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan. 16:00etan eman diote hasiera batzarrari eta hogei lagun inguru elkartu dira bertan, gehienak gazteak. Egoera ekonomikoaz, espainiako gobernuak berriki hartutako neurriez eta aurrera begira protestekin jarraitzeko bide posibleez hitz egin dute bertan.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Greba osasun zerbitzuetan, garraio publikoan eta ostalaritzan

2012/03/29
Nork
Greba osasun zerbitzuetan, garraio publikoan eta ostalaritzan

Osasun zerbitzuetan eta garraio publikoan zebitzu minimoak eskaintzen ari dira gaur. Zumarragako ospitalean ia langileen erdiak egin du greba, (kasik %50ak), eta sail batzuetan zerbitzu minimoetan lanean ari badira ere, beste sail batzuetan normaltasun osoz dihardutela eman dute jakitera. Hala ere, ez dute inzidentziarik izan. Anbulategietara ere zabal daitezke datu hauek. Beasaingoan, esaterako, zerbitzu minimoetan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

«Itxurak egiten jarraitzen dugu, nora ezean, krisian gehiago sakontzen»

2012/03/29
Nork
«Itxurak egiten jarraitzen dugu, nora ezean, krisian gehiago sakontzen»

Urtarrilean Berria egunkariak argitaratutako elkarrizketa: Joseba Garmendia (Zumarraga, Gipuzkoa, 1968) ekonomialaria eta antropologoa da. Ekonomia irakasten du, EHUn, eta Krisia barrutik eta kanpotik hitzaldia emango du gaur, 18:00etan, Gasteizko Amaia zentroan (Aranbizkarra). Krisiak ba al du barruko eta kanpoko alderik? Krisia nola hasi zen azalduko dut hitzaldian, eta horrek nola izan duen eragina etxe merkatuan, bankuetan, munduko finantza sisteman eta, azkenean, nola eragiten [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina bateratua egingo dute udalek

2012/03/29
Nork

Errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 17an hasi eta ekainaren 25ean bukatuko da, eta horren harira, Goierri beheko udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina bateratua egingo dute. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten hainbat hautetsi eta teknikarik Deklarazioa, aukeran euskaraz izeneko kanpaina Ordizian, eta helburua argia du: iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz. Iazko datuak kontuan hartuta, Goierrin deklarazioa egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Oianguren etorkizuna erabakitzeko parte hartze prozesua hasi du udalak

2012/03/27
Nork

Etorkizunean Oiangu parkearen inguruko erabakiak hartzeko, herritarren hitza entzun nahi du Ordiziako Udalak, eta hala, «Oianguren etorkizuna herritarrekin batera hartzeko konpromisoa» hartu du. Horretarako, Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformarekin batera elkarlanean diseinatu duen prozesu parte-hartzailea aurkeztu du arratsaldean Oiangun bertan. Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak azken urteetan egin duen lana azpimarratu du udalak: «Oiangun eraiki [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Udal aurrekontua onartzeko osoko bilkura bihar egingo dute Ordizian

2012/03/27
Nork

Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 28, egingo du 2012. urteari dagokion aurrekontua onartzeko osoko bilkura, 19:00etan. Ez da, ordea, aztergai izango duten gai bakarra, beste hamalau puntu baitituzte zerrendan. Bilduk sartutako lau mozio eztabaidatu eta bozkatuko dira: Tibeteko herriaren giza eskubideen eta askatasunen alde bata; Garoñako zentral nuklearra ixtearen alde bigarrena; Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko hirugarrena; [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 59 segundo · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza