Beasaingo Udaleko ekonomia zerbitzuak jakinarazi duenez, hilaren 30ean bukatuko da zabor bilketa zerbitzuaren tasa ordaintzeko borondatezko epea. Ordainketa helbideratuta dutenei, egun horretan kobratuko zaie. Erreziboak ordaintzeko edo helbideratzeko, beasain.net webgunera edo zerga bilketa bulegora jo behar da. Helbideratu gabeko ordain agiriak, postaz bidaliko dituzte.
Irakurri gehiago
Bidalita Beasain, Ekonomia | Iruzkinak ezgaituta
Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresak eta ekimen berriak bultzatzeko Gaindituz programa aurkeztu zuen atzo, Ordizian. Eskualdeko enpresa eta garapen arloko ordezkaritza zabala bildu zen Goierri Berrikuntza Gunean. Programa horren baitan, “berrikuntza eta ekintzailetasuna” laguntzeko 12 milioi euro bideratuko ditu aldundiak. Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Jon Peli Uriguen diputatuak, Igor Eguren Goiekiko lehendakariak eta Oihane Zabaleta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:enpresentzako laguntzak, garatuz programa, Gipuzkoako Foru Aldundia, goierriko berrikuntza gunea, martin garitano
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udal Gobernu taldeko kideak, martxoaren bukaeran, prozesua hasiko zela iragartzeko agerraldian, Oianguren parkean. Ordiziako Udalak Oiangurako prestatu duen prozesu parte hartzailea aurkeztuko du gaur udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Udalak finkatu ditu dagoeneko prozesuaren printzipio nagusia, eta gaurko aurkezpenaren helburua prozesua zabaltzea da, herriko talde eta eragileek parte har dezaten. Prozesuaren helburua herritarren proposamenak jasotzea da, herritarrek Oiangun [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ordizia, udala
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Atauniker kultur elkarteak hitzaldia antolatu du, datorren ostegunerako, apirilak 26. Mikel Zurbano beasaindarra gonbidatuko dute, 19:30etik aurrera egungo egoera ekonomikoaz, krisiaz eta ereduez mintzatzeko. Ataungo udaletxean da ekitaldia, irekia. Zurbano Ekonomia Zientzian katedraduna da, eta EHUko irakaslea Sarrikon. Nazioarteko ekonomian, tokiko garapenean eta zerbitzuen ekonomian aditua da. Krisi ekonomikoa kezka-iturri saioan, egoerak irtenbiderik ba ote duen eta eragileak [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ataun, Ekitaldiak, Ekonomia, Gizartea, Hitzaldiak | Iruzkinak ezgaituta
Igor Eguren alkatea, ostalariekin hizketan. Astelehenean hasi eta gaur bukatuko den Espainiako XIV. Ostalaritza Kongresua dela eta –Donostian ari dira egiten aurten– Espainiako berrogei bat ostalari Ordiziako azokan izan dira gaur. Gehienak, 27, Kadizkoak ziren, baina Caceres eta Burgosekoak ere baziren tartean. Horiez gain, Euskal Herriko ostalari batzuk ere talde berean inguratu dira feriara. Lehendabizi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:feria, ordizia, turismoa
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Urtarrilean Arcelor-Mittal multinazioanalak Valverden (Madril-Espainia) zuen lantegia itxi zuen. Bertako langile gehienak Gipuzkoako fabrikatan birkokatuko dituzte. Zumarragako, Olaberriako eta Bergarako lantegietara 160 behargin inguru iritsiko direla aurreikusi dute. Gipuzkoako hiru lantegien artean, Olaberrikoa hobetsi dute langile gehienek. Lekualdatzeak eragingo dien langileen adinaren batez bestekoa 40 urtekoa da. Multinazionala, bestalde, Gipuzkoako lantegietan aurretiko erretretak ezartzea aztertzen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Arcelor Mittal
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »
Legorretako Amaroz paper fabrikak ateak itxiko ditu. Tolosatik ekoizpena Goierrira aldatu zutenetik hiru urte bete ez direnean, hartzekodunen lehiaketa legearen likidazio fasean sartuta dago, eta kalean geratuko dira bertako ehundik gora langileak. Legorretako Amaroz paper lantegia. Bala handi batzuekin sarbidea moztuta eta lantokia erabat itxita dago. Arg.: Aimar Maiz Tolosako Amarotz auzoan zegoen papertegi zaharraren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:langabezia
Bidalita Ekonomia, Legorreta | Iruzkinak ezgaituta
Carrefour saltoki kateak ostegunean eman zituen nekazaritza-elikadurako 2011ko sariak, enpresa txiki eta ertainentzat, Madrilen. Horien artean, Idiazabalgo Avicola Gorrotxategi arrautza ekoizleak Euskadiko elikadura enpresa onenaren saria jaso du. Carrefourrek jakinarazi duenez, Gorrotxategi 1950ean sortu zuten. Gaur egun 300.000 oilo ditu, baita pentsu fabrika ere, ganaduarentzat hilean 3.000 tona elikagai sortzen dituena. Gorrotxategi Arrautzak eta Fortaleza [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:merkataritza, nekazaritza
Bidalita Ekonomia, Idiazabal, Olaberria | Iruzkinak ezgaituta
Gaurtik etzira bitarte Espainiako XIV. Ostalaritza Kongresua egiten ari dira Donostian, eta horren harira, etziko iragarrita dauden bisita gidatuetan, Cadizko (Espainia) 37 sukaldarik Goierriko hainbat txoko bisitatuko dituzte asteazkenean. Gaur eta bihar hitzaldiak izango dira, eta etziko bost bisita gidatu antolatu ditu kongresuaren idazkaritzak eta Eusko Jaurlaritzak (Donostia, Bilbo, Arabar Errioxa, Getaria-Zumaia eta Goierri). Bost [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:beasain, cadiz, goierri, idiazabal, ordizia, sukaldari
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Bareak merkatari eta ostalarien elkartea denda-ardo azoka ari da egiten atzotik Bideluze plazan. Hamabi upategitako ardoa dastatzeko aukera dago, hamar etxolatan banatuta. Atzo arratsaldean ireki zituzten lehen aldiz etxolak, eta Bareaketik adierazi dutenez, “eguraldiak asko laguntzen ez badu ere, jende dezente ari da mugitzen”. Atzo arratsaldean, esaterako, “une batean euririk ez zuen egin eta inguru [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Azoka, Bareak, merkatari
Bidalita Aisia, Beasain, Ekonomia, Festak, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta